Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Elkarrizketa adierazgarria

Lehengo egunean, larunbatean, Txilen banderari zin egiteko eguna izan zen. Hori dela-eta, Temuko militarrez jantzitako gaztez beteta aurkitu genuen. Halako batean, Uruguai-Alemania partida ikusi eta pizza bat janda etxerantz gindoazela, eskailera mekanikoetan, Vanek eta biok honako elkarrizketa adierazgarria entzuteko parada … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Denok Kubari begira, eta orduan Txilen…

Azken egunotan telebistan behin eta berriz entzuten dugu Kubak askatu dituen preso politikoei buruz. Dena Fariñasek egindako gose greba luzeari esker. Eta orduan hemen bertan, Txilen, denek ulertzen dute Kubako gobernua gupidagabea izan dela eta komunikabide guztiek txalotzen dituzte askatutako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Berriz ere…

Kartela iazkoa da eta gainera lehenago erabili dut, baina hala ere…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

I don’t need Spain

Ez Espainiarik ez inongo Estaturik. Herritarrok behetik gure desiren eta gure mundu ikuskeraren arabera eraikitako harreman sare horizontala baino ez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

E29 Greba Orokorra

Biharko deialdi zabalarekin bat eginez, greba orokorra! Ea borrokaren lehen urratsa baino ez den eta aurrerantzean kapitalismoa porrotera eramateko ekimenak ugaltzen diren. Hona grebari buruz argitaratutako batzuk: Indymedia Euskal Herriak: Datorren ekainaren 29an, ELA, LAB, STE-EILAS, ESK, HIRU CGT-LKN eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Londres kartoizkoa da, Unairen literatura benetakoa

Gustatzen zaizkidan liburuen artean mailak daude. Batzuek entretenitu egiten naute, beste batzuek azkar irenstera bultzatzen naute eta, gehien gozatzen ditudanek, idazteko premia gorria eragiten didate. Azken boladan hiru dira azken emaitza desiratu hori lortu duten idazleak: Benedetti, Vila-Matas eta, kronologikoki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Twitter esperientzia

Gaur,  Dabidek zirikatuta, esperientzia bati ekitea erabaki dut. Martxoaren 27an, Dabidek berak eskatuta, nire twitter kontua zabaldu nuen, orduko kontzertu ederrari begira, baina harrezkero ez dut lar erabili, aitor dut. Gaur, ordea, Dabidek eleberria idazten niharduela harrapatu nau eta honako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 7 iruzkin

Demokrazia ordezkatzailea edo ordezkarien diktadura

Jaiotzen eta kontzientzia izaten hasten garenetik gure bizimodua baldintzatzen duen sistema demokratikoa dela barneratzeko tresna guztiak abiarazten dira. Hasteko, demokrazia gehiengoaren diktadura dela irakasten digute (jakina, diktadura hitza erabili gabe, gu erne ez jartzeko). Horrela dago egituratuta gure eskoletan guztiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

V Bilbo

Oso bitxia eta erakargarria kaleak hartzeko, herriarenak direla gogorarazteko deia egiteko modua. “V de Vendetta” komiki anarkistatik hartutako irudi ezagunak misterioan biltzen du morroikeria isila apurtzeko gonbitea, eta horrek emandako mezu argia erakargarriago bihurtzen du. Ni ez naiz bihar, maiatzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Elena Varela aske!

Adierazpen askatasunak badauka gar zer ospatu. Txilen banku lapurretetan parte hartzea leporatzen zitzaion dokumentalista, Elena Varela, aske geratu da gaur, auzitegiko hiru epaileek, aho batez, errugabe jo ostean. Hasieratik gehienok argi izan dugu akusazioak fiskaltzaren eta poliziaren asmakuntza etsia zirela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina