Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Errepresiopean hazitako punka

Aurora Argi dago punkaren ezaugarrietako bat tokatu zaion sistemari aurka egitea izan dela, izan sistema hau kapitalista eta sasi-demokratikoa, izan komunista eta ustez iraultzailea. Galdetu bestela Aurora talde hungariarrari. 1982an sortu zen Gyor-en, eta hasierako abeslari Dauer-ek laster ezagutu zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Astelehenari musika ipintzen

Orain arte mundu zabaleko punk doinuak ipini dizkiot blogari. Gaur ez dut urrunera joko eta gure taldearen notekin alaituko dut astelehen eguerdi hau. Zertarako bilatu gehiago! Zoritxarrez, Punkaminekook ez dugu oraindik bideorik egin, dibertigarria litzatekeen arren, eta audioarekin konformatu beharko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Laos VI (Mundu utopikoaren bila VII)

Tenpluak Uste dut ez dela oso beharrezkoa aipatzea Laos ia %100 budista dela. Egon agian badaude beste erlijioak, seguruenik frantsesek katolizismoaren aztarnaren bat utziko zuten, baina guk ikusi genuen presentzia bakarra budismoarena izan zen. Izan ere, Laosen laster ikasi zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Grabazio estudioa poltsikoan

Atzo MusikHerriaren iturrietatik jakin nuenez, musika munduan mugitzen diren pinguinoak zorioneko daude (gaude). Gure Hego Poloan gero eta irtenbide profesional gehiago daukagu Gilen Ateaken inperioari ihes egiteko. Kasu honetan, musika egiten baduzu eta grabazio estudio baterako tresna informatiko guztiak lortzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Autopistak doan? Inoiz ez!

Badakit idazten hasi aurretik batek baino gehiagok samatik heldu nahiko didala, horien artean ustezko ezkertiar batek edo bestek, baina arriskua hartuko dut… Gaur telebista ikusten ari nintzen, “Pasalo” delakoa, eta gorputzean sentipen arraroa izan dut, autopistei eta irteera operazioari buruz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Behin eta berriro SGAEk popatik emanda…

Hego Poloko pinguinoek berriro ditugu arazoak odoluskiekin. Emoal mila aldiz erabili arren, hor dugu SGAE beti atzetik gure ipurdi minberari atsedenik ez emateko prest. Oraingoan, dirudienez, lege finko eta “ondo ikertu” bat euren alde dakartela. Bai, zer botere ezkutuk babesten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Txekiatik, ordea, traktorez datozkigu!

Visací Zámek Orain arteko taldeei buruz informazioa lortzea ez zen hain zaila, hor egon da txintxo-txintxo nire Wikipedia maitea (badakit euskaraz ere badagoela, baina nekez topatuko duzu, esaterako, japoniar punk talderen bati buruzko informazioa bertan…); oraingo honetan, ordea, txekiar talde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Burges ustela naiz, eta zu?

Gaur Bermiotik Mundakara oinez nindoala, bidean uste baino bero handiagoa topatuta, ezkerraz, eskuinaz, gizarte txatxu honek uzten dizkigun aukerez nenbilen hausnar. Agian buruan utzi berri dudan gandorrak, Madalena lako egunetan kalimotxotan ezkutatutzen dugun gure bizitza ustelaren aje ondorengo usainek, edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Laos V (Mundu utopikoaren bila VI)

Luang Prabang Azken egunotan Madelenetan utzitako gorputza itzultzeko zain ibili ondoren, bada garaia ganorazko zerbait egiten hasteko. Trauma handirik gabe egiteko, zer sendagarriagoa Laosera itzultzea baino. Eta hasitako ibilbideari jarraitzeko, beti iparrerantz, hiririk ederrenetariko batean sartuko gara. Hau ere ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Durduzaz eta dardaraz

Argi neukan gomendatuko nuen hurrengo liburua zein izango zen, eta atzo poz handia hartu nuen ikusi nuenean beste batzuek nire legez estimatzen dutela Amélie Nothomb idazlea. Hain pozik utzi ez ninduena ordea, izan zen berriro egiaztatzea euskaldun askok ez dakitela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin