E29 Greba Orokorra

Biharko deialdi zabalarekin bat eginez, greba orokorra! Ea borrokaren lehen urratsa baino ez den eta aurrerantzean kapitalismoa porrotera eramateko ekimenak ugaltzen diren.

Hona grebari buruz argitaratutako batzuk:

Indymedia Euskal Herriak:

Datorren ekainaren 29an, ELA,
LAB, STE-EILAS, ESK, HIRU CGT-LKN eta CCOO sindikatuek
, Euskal
Herriko herri ekimen ugarik eta ezkerreko
alderdi politiko batzuk
greba orokorrerako deialdia egin dute.
Arrazoiak nabariak dira: langabetu, langile eta ikasleen aldetik
erantzun bat aurkeztearen ezinbestekotasuna eta krisi ekonomiko honen
erdian bankuei emandako laguntzak, kaleratzeak eta ERE-en aurrean
irtenbide bakarra mobilizazioa eta elkartasuna direla agerraraztea, hain
zuzen.

Aurreko greba orokorrean egin zen legez, oraingoan ere zenbait hedabide
alternatibok jarraipen eta estaldura berezi eta zuzena egingo diote
ekainaren 29ko jardunaldi honi. Minutuz minutu greba egunean zehar
sortutako berriak jarraitu ahal izango dira greba.euskalherrian.info
gunearen bidez. Hainbat izango dira estaldura jarraitzeko bideak. Telebista
streaming-aren
bitartez, adibidez, edo sakeleko telefonoen bitartez,
twitterren… Honez gain, albisteak, bideoak, argazkiak ere
eskuragai daude dagoeneko aurrekari legez gune honetan. IndyEHtik
ekainaren 29ko estaldura mediatiko proposamen honetan parte hartzera
animatzen zaituztegu
. Astelehenean 22.00tan ekimen honetako kideek
koordinazio bilera birtuala eta irekia burutuko dute hemen .

CNTk:

CNTk ekainaren 29ko greba orokorra deiarekin bat egiten dugu
eta langileriari greba egun honetan parte hartzeko deia egiten diogu.

Oso kritikoak gara Greba deialdi hau oso berandu egin du eta. Kontutan hartzen badugu iazko maiatzaren 21eko greba egunetik hona ez da
ezer serioa egin nahiz eta guztiok jakiten genuen Gobernuak
Lan-erreforma prestatzen ari zela. Gobernu eta Patronalaren aurrean oso
zaia da postura indartsu batekin agertzea hau guztia kontutan hartu izan
gabe.

Hala ere, uste dugu Greba deialdia ezin dela geratu langileon soldata
galera batean, etsipena eta zatiketa sortzen. Aitzitik, gure asmoa da
mobilizazio batzuen hasiera baino ez dela izando. Lan-erreforma gelditu
eta atzera botatzeko eta benetan krisiaren eragin dutenek ordain
ditzaten.

Aurretik esandakoagatik prestatzen ari garen ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

– Manifestaldi-Mitina Barakaldon ekainaren 29an 12:00 etan
irteera Bide-Oneratik.

– Manifestaldi-Mitina Bilbon ekainaren 29an 19:00 etan irteera
Arriagatik

CGTk:


Kapitalismoa birsortua izan da jadanik, politikari eta kapitalisten trebeziaz gain, nor bere banakako ongizate eta kontsumo mailari atxikiegia dagoen langileriaren moteltasunari esker. Gaur egun, artzen diren erabakiak adiera bakarrekoak eta erantzunezinekoak dira hemen eta Grezian. Produktibista, lehiatsua eta ezberdintasunen eta eskubideen murrizpenen sortzailea den merkatu globalaren beharrak agintzen du.

Krisia, iristea utzi diogun lekuan dugu. Bi urte luze hauetan banka eta enpresendako lotsagabeko laguntzak, langabezi maila izugarria eta txirotasun eta bazterketa sozialaren gorakadek ez dira aski izan erantzun sendo eta zabal bat eman izateko.

Ziurrenik, krisiaren bilakaeran eraginik izateko unerik aproposena atzean utzi genuen; hura non kapitalismoa arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoen sortzailetzat auzitan zegoenean, prozesu guzti honen hastapenetan. Ala eta guztiz ere, guztiongan eragina duten murrizpen goriak ematen ari diren garai hauetan, bakar bakarrik, galdutako eremuaren ahal dugun zatia berreskuratzeko aukera besterik ez zaigu geratzen. Horrexegatik, E29ko Greba Orokorrerako deialdia, jatuntasun neoliberalaren aurrerapausoak gelditzeko aukera ematen digu. Greba baten deialdiak dakarren ardura eta eraginkortasun nahiaren haurrean aintzat hartu behar da ez egitearen ardura eta eraginkortasuna. Arriskuari eutsiz, erantzuna lehen bai lehen eman behar dela uste dugu. Denboran, borrokatu nahi ditugun neurrietatik ahalik eta hurbiltasun handienarekin. Guzti honengatik LKNk ekainak 29rekin Greba Orokorrerako deia luzatzen du eta parte hartzera animatzen zaituzte.

LKNren apustua, geroz eta handiagoa izan beharko litzatekeen mobilizazio dinamikoaren aldekoa da, ala nola ordena mundial eta gizarte eredu arras ezberdin baten aldekoa. Hauexek dira E29an Greba Orokorrera eramango gaituzten arrazoien ildoak:

– Murrizpenak gelditu: doitze plana, lan erreforma, pentsioak…

– Antikapitalista, birbanatzaile eta desarrollismoaren aurkako neurriak: gastu militarraren murrizpena, errenta altuenak zergapetu, AHT proiektua gelditu…

– Lana eta baliabideen banaketaren alde: Gure gizartearen baitan eta munduko herri ezberdinen artean. Kontsumo ahalmena galtzeko prest gaude aberastasunaren banaketaren alde. Aberastasuna kolektibitatean, parte-hartzean, autogestioan aurkituko dugu. Soldata sorta murriztu beharra dago, lanaldia, jaiegunetako lana, ordu estrak desagerrarazi, enpleguaniztasuna…

– Berdintasun eta zuzentasunezko gizarte baten alde: non emakumeak, etorkinak eta gazteak sistemaren kalteak diren langabezia, ezegonkortasuna eta diskriminazioa ez dituzte pairatuko.

KALERA IRTETZEKO GARAIA DA, GREBA OROKORRA
E29, MITINA ETA MANIFESTALDIA.
11tan VINCULO PLAZAN. IRUÑEA.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude