Gaur, Dabidek zirikatuta, esperientzia bati ekitea erabaki dut. Martxoaren 27an, Dabidek berak eskatuta, nire twitter kontua zabaldu nuen, orduko kontzertu ederrari begira, baina harrezkero ez dut lar erabili, aitor dut. Gaur, ordea, Dabidek eleberria idazten niharduela harrapatu nau eta honako erronka bota dit (eta nik amua irentsi eta onartu egin diot!): zergatik ez duzu idazten ari zaren eleberriaren prozesuaren berri ematen twitterren? Eta horixe hasi naiz egiten: #gezurraodoletan etiketa jarri eta esaldi laburretan prozesuaren berri ematen hasi. Egun bakoitzean idatzitakoa bultzatu duen ideia, idazterakoan bilatu dudana…, eta antzeko ideia sinpleak twitterrek ematen duen karaktere mugan laburbilduta. Gaur, jakina, egunean jarri behar izan dut, baina aurrerantzean idatzitako saio bakoitzeko esalditxo bat baino ez. Esperientzia bitxia, ea zer dakarren… Dena dela, inork ez dezala pentsa esaldi horietan eleberriaren funtsa edo gertaera nagusiak argituko ditudanik, kar, kar, kar, hainbeste ez dut proiektua biluztuko 😛
HONEN INGURUAN
Orri birtual hauetan irakurle birtualei eskaini gura dizkiedan nire barne munduaren, ezinegonen, amorru eta pozen zatiak agertzen doaz. Agian sabelari lotutako ataltxo bat gehitu beharko diot egunen batean, lapikoen bitartez ere zer esan asko egon baitaiteke. Hemengoengatik ziztadaren bat edo beste sentitzen baduzu, ondo nabilela esan nahiko du. Nahaste honetatik ezer argirik ateratzen baduzu, ni baino hobeto ibiliko zara.ESTEKAK
- Markos Zapiain
- Nontzeberri
- Euskal PEN Kluba
- Volgako batelariak
- Librezale
- Literatur emailuak
- Kixmi
- Punkamine
- Alasbarrikadas
- Anarkismo
- Teketen
- Punkamine (wiki)
- Gaur8
- txapela buruan eta…
- Irakurlearen tartea (mahatsorriak)
- Indymedia EH
- Libros de Anarres
- Ekintza Zuzena
- Ingobernables
- La Haine
- Autogestionate
- Gorri-beltzean
- gura+haize
- Txapelbeltz
- Euskal GNU
- Zuzeu albistaria
- Acabemos con la Tauromaquia
- Punkamine Jamendon (entzun eta zabaldu!)
- Aizkorri
- Euskal Herrian Auzolan
- Portal Libertario OACA
- Euskal Herriko Libertarioak
- Cusámaco
- Félix Rodrigo Mora
- Hitzen Uberan
- La Idea
- Huertopía
- Dabid Martinez
- Sueños de papel
-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
Gorri Beltzean
- Bagoaz… baina ez hainbeste – Nos vamos… pero no tanto
- Las vacunas salvan miles de vidas…
- Kasualitatez datozenak II
- La “coherencia” de la izquierda, de la cristanofobia a la islamofilia
- Ezkerraren “koherentzia”, giristinofobiatik islamofiliara
- Estatu terrorismoaren aurrean, elkartasuna – Ante el terrorismo de Estado, solidaridad
- El Mundial como escaparate de una escala de posturas
- Kasualitatez datozenak
- Aurkezpena Bilbon – Presentación en Bilbao: “Los buenos no usan paraguas”
- ¿Del No92 al Si14?
Meta
Ba ideia ona izan daitekeela uste dut (naiz eta nik esateak… :P), seguru esperientzia polita sortzen duzula eta denon artean kudeatzen lagunduko dizugu, naiz eta jakin zu oso gai zarela 😛
Zorionak proiektu honegatik eta gaurkoan bai ikusiko duguna sarean eta aktibismoak zer egin dezakeen 🙂
Zaindu zaitez lagun!
eskerrik asko zuri zirikatzeagaitik, jejejeje. interesgarria izango da esperimentua, seguru. agitatzaile hutsa zara! jajajaja.
bai zuk idatzi hor nahi beste ze hemen ere badago hamaikatxo anedota kontatzeko, jaja
aupa manex. bueno, anekdota horreek guztiak ez ahaztu hara noanean dan-danak kontateko! XD
estutua, txo!
Seguru esperientzia polita izango dela, twitter bidez uste baino gehiago lor daiteke.
Hasiera batean ni ere kuriositatea dela eta sartu nintzen, baina gaur egun berri asko jasotzen ditut twitter bidez, egia esateko, informazioa dida batean jasotzeko modua iruditzen zait.
Pozten naiz euskaldunok ere 2.0 baliabideak erabiltzen ditugula ikusteaz.
Gezurra odoletan.
Gezurra odala dariola.
Gezurra odol ugaritan.
Gezurra! Odoletan.
mx zuri Asel, ta bidebatez lagun kuadrillari baita.
eskerrik asko zuei ere, bertol eta leire! ea laster 2.0 bide birtualetatik ez ezik haragi, odol eta hezur, eta gezurrik gabe, elkar ikusteko parada daukagun 😉