Idazle hantusteak

Hasieran arraroa egiten zitzaidan, barregarria batzuetan, negargarria besteetan, baina azkenean nazkante xamarra, lehenagoko belaunaldiko idazle batzuek hurrengoei ematen dieten/diguten trataera. Pentsatzen bide dute mundua ez dela aldatu, eta oraingo belaunaldiok euren ardura berberak behar ditugula. Zergatik ez diote kasu handiagoa egiten eurek idazten dutenari besteen idazteko arrazoietan eta mundua ikusteko eran etenbarik sartzeari utzita? Nigatik, uzkitik sar dezakete gutaz (holako gurik baldin badago, bederen) daukaten ikuspegi kexati-negartia. Haiek zer, zertaz eta zelan idatzi hautatzeko izan duten eta daukaten askatasun bera darabilgu geuk ere. Eskubide gutxiago guk? Zer legeren arabera? Ez dut ulertzen… dio batek. Ba, ez baduzu ulertzen, argi dago ez dakizula zertaz ari zaren ere. Ez da nirea esan hau: ulertzen ez dutenari beldurra diote, eta beldurra diotena suntsitzen ahalegintzen dira. Ez dituzte kritikatzen dituzten idazleak ezagutzen, ez dakite zer bizipenek, zer kezkak, zer ideologiak, zer nahik, zer ezinegonek bizi dituzten idazle horiek, eta hala ere ezezagun duten horretaz iritzi emateko hitz egiten dute euren idulkietatik. Zenbat handikeria eta tontakeria irakur daitezkeen gaur egun gure literaturaz, idazle berriek dakartzaten irakurle berriengatik poztu beharrean… Gurean orain dela hogei urteko gizartea ikusi nahi dutenek jai daukate, eta ez da besteon errua.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Idazle hantusteak-ri

  1. egilea: juanjose

    Izenik ematen ez duen beste salaketa-artikulu bat gehiago. Alabaina, izenik ematen ez duten salaketak ez dira salaketa, kexa hutsak baizik. Eta kexek ez dute ezertarako balio. I. Zalduak Diario de Noticias de Álava-ko zutabe honetan zuzen adierazi zuen bezala:

    Epaiaren zain

    Rafael Reig nobelagilearen azkeneko liburua irentsi berri dut: Visto para sentencia
    (Caballo de Troya, 2008). Batzuetan ezin izan diot algaraka hasteko
    bulkadari eutsi, eta hori ez zait maiz gertatzen liburuekin. Literatur
    kritikako lan bitxia da: bertan bildu ditu, besteak beste, El Cultural
    gehigarrian argitaratu zituen kritikak, beti ere zuzenbideko epaien
    mozorropean. Epaitua liburu bat, idazle bat (P. Reverteri buruzkoak
    antologikoak dira) edo are erakunde bat izan daiteke (literatur
    agentziak, udal liburutegiak…), eta Reigen iruzkinak beti dira
    zorrotzak, piperdunak eta, batik bat, pertinenteak. Letren
    Errepublikari errepaso ederra ematen dio Reigek: literaturan gutxieneko
    interesa duenak gozatua hartuko du Visto para sentencia-rekin.

    Reigen gauzarik onenetakoa da ez diola beldurrik iritzia emateari, eta
    izenak erabiltzen dituela, hitz-erdi lausoetatik ihes eginez. Sarreran
    dioen bezala, “Idazleak, noizean behin, koleratzen dira, soinekoak
    urratzen dituzte eta [literatur mundutxoaren] fartsa salatzen.
    Egilearekin batera berotzen da irakurlea, gaitzitu egiten da, horri
    guztiari amaiera eman behar zaiola aldarrikatzen du… baina lortzen du
    akaso enteratzea zertaz, zeinetaz hitz egiten ari diren? Ezetz uste
    dut. Diatriba horiek grazia apur bat izan dezakete iniziatuentzat,
    baina guztiz eragingabeak suertatzen dira”. Eta, okerrena, eztabaida
    oztopatzen dute, ondorioztatzen du Reigek.

    Hala uste dut nik ere. Eta esango nuke portaera hori espainiar
    kulturan bezain errotuta dagoela gurean (agian oso espainolak garelako,
    funtsean). Duela ez asko, euskal idazle batek salatzen zuen
    “politikotzat” jotzen ez diren literatur lan asko halakotzat hartu
    beharko liratekeela: ez zuen adibide bakar bat ere eskaintzen. Beste
    batek, kezkatuta, “zinismo naïf bat” aipatzen zuen joera nagusien
    artean: horren eredu izan daitezkeen liburuen titulurik ez, ordea. Gure
    literatura “usurpatzailez” beteta dagoela kexu zen hirugarren bat, izen
    bat bera ere eman gabe, noski.

    Normal
    0
    21

    false
    false
    false

    MicrosoftInternetExplorer4


    /* Style Definitions */
    table.MsoNormalTable
    {mso-style-name:”Tabla normal”;
    mso-tstyle-rowband-size:0;
    mso-tstyle-colband-size:0;
    mso-style-noshow:yes;
    mso-style-parent:””;
    mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
    mso-para-margin:0cm;
    mso-para-margin-bottom:.0001pt;
    mso-pagination:widow-orphan;
    font-size:10.0pt;
    font-family:”Times New Roman”;
    mso-ansi-language:#0400;
    mso-fareast-language:#0400;
    mso-bidi-language:#0400;}


    Ni neu zutabe honetan egiten ari
    naizen bezala, alajaina.

  2. egilea: asel

    Seguruenik guztiz zuzen zaude, eta neu nazkatu nauten idazle horien estiloan jausi naiz, idazle “gazteei” buruz hainbeste kexu agertzen dituzten horiek ere ez dutelako sekula izen bakar bat ere ematen. Ezaugarri laion batzuez hitz egiten dute, nagusitzen ari omen diren korronteez… Eta beste barik, holakoak idatzi dituzten guztiek nazkatu egin naute, ez bereziki batek edo besteak. Nire akatsetako (edo bertuteetako) bat izan daiteke izenak, holakoetan, ez ditudala gogoan hartzen, artikulu edo iritzi bategatik ez dudalako holako edo halako izenen aurka ezer sentitu gura, batez ere izen horren atzean dagoen pertsona ezagutzeko paradarik izan ez badut. Beraz, nire nazka gero eta maizago ikusten dudan kritika-edo molde horrek eragiten dit eta hori adierazi nahi izan dut.
    Beharbada ez da zuzena izenik gabe esatea, baina izenek ez, esanek naukate potroetaraino, eta batez ere esan horien etzean ezkutatzen diren sentimendu zekenek. Izenak eman behar banitu, azkenekoa baino ezin nuke eman, eta oso bidegabea litzateke azken idazle horrentzat. Hemerotekan holakoak bota dituztenen izenen bila hasteko nagiegia naiz, aitor dut.
    Bestalde, hau ez da komunikabide zabal bat, egunkari honen edo horren irakurleengan iritzi korronte bat sortu nahi duena. Hau leku txiki, xume eta guztiz pertsonala da, noizean behin nire ezinegon, poz, amorru edo kasketaldiak agertu beste asmorik ez duena.
    Kasu honetan, esandakoa: nire jomuga ez dira idazle jakin batzuk, bolo-bolo dabiltzan aurreiritzi hantuste batzuk baino. Ez dut eztabaida kate bat sortzeko asmorik, ez dut uste horrenbesteko eraginik dudanik ere, baina sortzen bada, bego.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude