Uraren Expo(lio) Zaragoza ’08

Gaur eman diote hasiera lotsa unibertsalaren azokari. Aurtengoa ironiaz datorkigu, gainera. Uraren azoka! Zein ur, gure mendietatik libre jaisten dena, urtegietan herriak ito(i)tzen dituena, ala Nestlek herrialde txiroenetan pribatizatu eta gure supermerkatu eta jatetxeetan botilaratuta saltzen diguna?

Ez dut inoiz ulertu zertarako egiten den baliabideen xahutze unibertsal hori. Zenbat altzairu, plastiko (beraz, petrolio), porlan, argindar, eta batez ere, zenbat ur darabiltzate holako mega-parke tematikoa eraikitzeko? Zeren erakusleiho da? Gure “zibilizazioaren aniztasunaren” erakusgarri? Zenbat ordaindu behar du, demagun, Etiopiak bertan bere pabilioia izan gura badu? Zenbat interes pribatu mugitzen da horren guztiaren atzean? Dena hil batzuen ostean hilda geratzeko. Esandakoa, gure zibilizazioaren lotsa unibertsala agerian utzi behar lukeen azoka… gure zibilizazioari lotsa izpirik geratuko balitzaio.

Oraingoan, gainera, munstro horiek eraikitzeko zer leku hautatu dute? Zer zegoen bertan? Bitxia, urari eta haren ingurune naturalari lapurtutako lekua ura bera “omentzeko” erabiltzea. Bai, omendu omen nahi dute… Hipokrisiaren azoka mundiala.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude