Europa gaizorik

Ez da kontu berria, uste dut askok dakigula gure zibilizazioa, Europa deritzagun munstro hau gaizo dagoena. Alegia, geu gaudela gaizo. Denok telebista-jainkoaren aginduak mutu betetzera. Zein erraz zabaltzen den izua ezeren ezik ez daukan gizarte erosoan. Tira, zerbaiten eza badauka, gauza askorena, baina denak ukiezinak. Gure barrua oraintxe supermerkatuetako apalak bezain hutsik dago egunero. Horregatik gara gabezia materialaren horren beldur. Barruan ezer ez badaukagu eta kanpokoa ere bukatzen bazaigu, zer gara? Europan aspaldi garelako daukaguna.

Eta gauza ukiezinei uko egin diegunez, jendeak hautatzen dituen politikari txit argiak horretaz ondo jabetu direnez, ez da ezer gertatuko beste gauza ukiezin bat osten badigute: denbora. Azken finean, Europako parlamentuan jesartzen diren horientzat zer dira 68 ordu astean? Borobildu eta 70 ezartzea ere ez dago txarto, horrela, astelehenetik igandera 10na orduz lan egingo dugu Europaren lehiakortasunaren izenean. Jakina, langilea ez da “derrigortuta” egongo. Hots, galtzeko asko daukaten gizajoak, berriz ere etorkinak eta txironak, izango dira gure bizi-kalitatea (tira, kantitatea esan behar genuke, kalitate gutxi baitauka gure bizimodu modernoak) bermatuko duten pariak. Badakigu laster nortzuk izango diren legezko esklabo berriak. Ez dituzte katez lotuko, zertarako, premia gorria eta aukerarik eza katerik onenak dira egun.

Baina jarrai dezagun goizeko kafea lasai hartzen, dirudienez kontuak ez du zerikusirik gurekin…

(Terrorismoak aurpegi asko dauka, eta terrorista ekonomikoek ez dute maskararik behar).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Europa gaizorik-ri

  1. egilea: asier

    Horixe da, borreroak badituela milaka aurpegi… eta odol egarriz hortzak geure saman sartu arte ez dugula zirkinik egiten… Supermerkatuak hustu, maxzenterrak itxi, eta futbola debekatzen dutenean beharbada…

  2. egilea: asel

    jajajajaja, bai, nor zan inoana iraultza ez zala telebistan agertuko, public enemy? gero molotoven egin eban bertsio ederra. la revolucion no se televisara, zelako egia handia. ta telebistan ageri ez dana ez da izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude