Bizitza

Bizitzak ez dauka zentzurik ezta eduki beharrik ere; hala ere, gizakiok ez daukana eman nahi diogu, eta oker hautatzen dugu, temati.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 erantzun Bizitza-ri

  1. egilea: Joserra

    Kontraesan bat ikusten dot ideia hau eta lehengo eguneko komentario baten artean, laguna.

    Baleiteke bizitzak zentsunik ez eukiteak -eta beraz alperrikako izatea haren atzean ibiltea- baina orduan “tximinoaren arrazak zertarako balio dauen” ez zinduzan ardaratu beharko, ezta?

    Joserra (tocando las bolas, je, je)

  2. egilea: Joserra

     

    Barkatu, aurreko mezuan akats batzuk eukazan. Hona hemen testua zuzenduta:

    Kontraesan bat ikusten dot ideia hau eta lehengo eguneko komentario baten artean, laguna.

    Baleiteke bizitzak zentzunik ez eukitea -eta beraz alperrikakoa izatea haren atzean ibiltea- baina orduan “tximinoaren arrazak zertarako balio dauen” ez zinduzan ardaratu beharko, ezta?

    Joserra (tocando las bolas, je, je)

  3. egilea: asel

    kontraesanik gabeko pertsonak arriskutsuak izan leitekez. nireak ez dira han bukatzen eta hareekaz bizitzen ikastea da kontua 😀

  4. egilea: Joserra

    Kontua da nihilismoa, dogma eta doktrina guztiak ukatzen dauzen neurrian, bateraezina dala edozein balorazio edo eritziagaz, azken honeek, zeozelan, balore bateri lotuta dagozelako beti.

  5. egilea: asel

    bai, baina arrazoiz hori onartzea barnean xurgatutako kulturaren araberako sentimenduen bidez egitea baino errazagoa da. ia ezinezkoa da txikitatik sartu jakuzan balio guztiei uko egitea eta buruz ukatu arren gitxien espero dogunean azaleratzen dira temati. teoria praktika baino errezagoa dala, alegia. niri jagotan neurrian, behintzat, ondo onartuta dekot zailtasun hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude