Nerabezaro usaina nerabezaro ostean

Nork ez du gogoratzen Nirvana taldea? Nork ez du gogoratzen Kurt Cobainen heriotza eta 90. hamarkada bizi zuen nor ez da gai haien kanten lehen akordeak entzunda atzean dagoen taldea ezagutzeko? Nirvana 1.987 jaio eta zazpi urtez musikaren mundua astindu zuen taldea da, orduko grunge delakoaren aurpegirik ezagunena, beharbada.

Baina ez dut taldea hona ekarri haiek beste barik goratzeko edo oroitminak jota. Gaur ezustean Punknews-en irakurri dut haien gainean berba egiteko gogoa piztu didan artikulua. Izan ere, Nirvanaren aurpegi anonimoenak, Krist Novoselic-ek, alegia, bizirik eta burua lanean jarraitzen duela ikusi dut. Programa baterako egin ditu oso adierazpen interesgarriak, antza denez, programa horrek bere hitzak zikiratu dituen arren, erabat, eta hori dela eta, agerian utzi nahi zuena blogean utzi du artikulu argigarri batean. Ingelesez moldatzen zaretenentzako eta Nirvana zer izan zen apur bat hobeto jakin nahi duzuenentzako oso gomendagarria.

Batez ere, “Smells like teen spirit” kantaren bideoko neskek paparrean zeramaten anarkiaren A horretaz hitz egin nahi izan du, bere jarrera argie uzteko. Eta poztu egin nau. Alde batetik bere garaian lagun on batekin eduki nuen eztabaidatxoan arrazoia ematen didalako, eta badakigu zein ondo sentiarazten gaituzten holako gauzek. Baina batez ere, Nirvanan, AEBko talde hain ospetsu eta, batzuen iritziz “komertzial” batean, benetako anarkismoa gordetzen zelako. Bai Krist-i dagokionez, behintzat, bai, seguruenik Kurt-i dagokionez ere. Ez zen ez kasualitatea izan animatzaile haien soineko beltzetan borobilak inguratutako A gorri bana agertzea.

Horrekin batera, poztu nauen beste kontutxo bat izan da lerro artean baieztatzea Nirvana lehen aldiz entzun nuenetik (eta bideo hura izan zen ikusi nuen lehena, hain zuzen ere, diskoa zuzenean erostera eroan ninduena) uste izan nuena: grungearen etiketa salgarri horren atzean punka besterik ez zegoen. Punkaren eboluzio bat, punkaren ezaugarri asko hartu zituena oinordekotzat. Hard-corea bera punk mota bat izan zen legez (eta ez dut uste kasualitatea denik bideoan ageri den ikusleetako batek Bad Brains talde aitzindariaren kamiseta eroatea soinean). Kurt Cobainek berak baieztatu zuen inoiz, bera, azken finean, punk bat baino ez zela. Fama inoiz gogoko izan ez zuen punka.

Berba egingo nuke Nirvanaren soinu ilunaz, hitz are ilunagoez, haien ironiaz eta lerro arteko mezuez, Kurten ahotsari darion benetako minaz…, baina horrela apuntatuta nahikoa da. Ez diot inori ezer berririk ezagutaraziko.

Garai haiek eta orduko jarrera zintzoa (ez askok gero hartu zuten jarrera estetiko hutsa) gogoratzeko, 80. hamarkada gogoangarriaren ostean 90. hamarkadak utzi zigun onenetakoa berriro sentitzeko, hemen daukazue aipatutako bideoa, eta zeuek atera zuen ondorioak.

Eta ez zaidanez gustatzen bideoak bakarrik uztea, oroitminari leku apur bat gehiago egiteko, hona hemen beste batzuk.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Nerabezaro usaina nerabezaro ostean-ri

  1. egilea: markos zapiain

    asel, lehengoan mozorroaren xarma erosi neban

    ondino ez dot leidu

    apur bat girotzearren, EIEren irrati saioan egin zizuten elkarrizketa entzuten ahalegindu nintzen

    baina ezin

    badago frekuentzia hori bermion  harrapatzerik?

    eta beste galdera bat: zabaldu dute zure etxe ondoko kafe antzoki hori, jatetxea behintzat, eguneroko menua eskaintzeko asmoa zuena?

    eskerrik asko erantzungo bazenit, eta goraintzi martari

     

     

     

     

     

  2. egilea: asel

    Aupa Markos! ea ba, denpora dekozunean esango dostazu zer deritzazun!
    Bizkaia Irratia Bermion ez da ondo-ondo hartzen, ta ganera ez ohiko frekuentzian, nire etxean behintzat 97,40an. Bihar eta etzi errepikatuko dabe, ia topaten dozun 😉
    Nire etxe ondokoa igirita dago, jendea sartu-urtenean ikusten dot, baia ideiarik ez zer dagoan barruan. Gura bozu egunen baten biok ikertuko dogu alkarregaz.
    Ez dozu izena emon Linux ikastarorako? Badakizu, oinarriak ikasi gura bozuz, gero aproba eiteko, zapatun Eibarren, UEUn, ondino badago izena emotea 😛

  3. egilea: markos zapiain

    milesker, asel

    ikertuko dugu bai egunen batean, nik linuxa menperatu baino lehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude