Utikan Europa

Bizitza zoriontsuagoa izan daiteke,
zalantza barik, mendebaldeko gizartearen ametsak sinetsarazi digun
modernitate eta sofistikaziotik urrun. Are gehiago, bizitzak zentzua
eduki dezake. Zergatik tematzen gara europarrok, eta guri eta
Amerikari jarraituz, mundua, iparrik gabeko norabide batean? Zergatik
tematzen gara bizirik gabeko bizitzari lotzen? Zer dauka on lanerako
gure bizi behar itsuak, inoiz etorriko diren eta ia sentitu barik
agur esango diguten opor horien zain? Zuetako zenbatek topatzen diozue,
zintzoki, zentzua bere eguneroko bizimoduari? Eta hala ere gurea
gizarte posiblerik onena dela esaten diogu geure buruari, oso ondo
jakin barik benetan sinesten dugun.

Vientianen, Laoseko hiriburuan, hemengo
jendeak egunero irakasten dit zein ezjakinak garen. Egunero erakusten
dit gutxiagorekin ere bizitzak 24 orduz merezi dezakeela, egunero.
Presa, ardura eta estresa legez, bizipoza ere kutsakorra da,
inguratzen zaituen sentimendu nagusia denean. Utikan aberatsen Europa
txiroa!

2007-0<br><br><a href=Vientiane, Laos

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Utikan Europa-ri

  1. egilea: Hasier

    Zintzoki esan dezaket, bizitzari guk geuk ematen diogula zentzua. Bizitzak merezi du. Alta, gustora egongo nintzateke Vietianen bizipoza konpartitzen.

  2. egilea: asel

    seguruenik zuzen zaude, baina niri maiz kostatzen zait gure bizimoduari zentzua topatzea. nazka-nazka eginda nauka gure gizarteak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude