Lolita no. 18

Seguruenik punkaz zertxobait dakien edonork gogora ditzake Toy Dolls
mitikoak, orain dela ez asko ibili dira Euskal Herritik gainera,
jatorrizko kide bakarra Olga nahastezina zutela. Talde hau Japonian
sortu eta neskek osatu balute, zalantza barik Lolita no. 18
izango zen emaitza. Mayao Ishizakaren ahots zorrotz eta oldarkorra,
marrazki bizidun azeleratuetatik aterea dirudiena, ez da talde
ingelesarekin konparatzeko abiapuntu bakarra. Neska hauek ez dute inoiz
ezkutatu Toy Dollsi dieten mirespena, eta diska osoa eskaini zioten,
Olgaren beraren babespean. Hemen protagonismoa Olgarena bada ere, uste
dut merezi duela, Ricky Martini ostikadatxo bat emateko bide batez,
baina Lolita no. 18eko neskak ere hor dabiltza koroak egiten…:

Neska hauek gutxik legez dakite umorea, komizitatea, betiko punk
jarrera amorratu eta matxinoarekin uztartzen. Diska bakoitza eztanda
geldiezina da lehen akordetik bukatu arte, ia arnasik hartzen utzi
barik. Bertsioak ere lotsa barik egiten dituzte, eta ez dira aipatu
taldera mugatzen. Gogoangarria da zendutako Joey Ramones-en partehartzea neskek bere taldearen japonierazko bertsiorako egin zuten bideoan. Horiez gain, Sex Pistolsen
zein punkarekin zerikusi gutxi duen beste klasikoren bat ere topa
daiteke. Laster ezagutuko duzue irudiekin buruak alde egiten ez
badizue…:

1989an sortu zirenetik 16 diska ofizial utzi dizkigute 2005 arte,
zuzenekoak barne, eta ez du ematen gelditzeko inongo asmorik dutenik.
Betiko moduan, interneten baduzue bidea haietako nahikotxo lortzeko.
Bizkortasuna, punkaren esentzia, mangatik ateratako nesken eskutik
entzun gura baduzu, ez egin zalantzarik…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Lolita no. 18-ri

  1. egilea: Carmen

    Kaixo!

    Como puedes comprobar sigo “ociqueando” por aquí. Eso sí, entender no entiendo ni papa….. Pero por lo menos disfruto de las fotos que pones por aquí jajaja. También me dí un paseico por el flickr :). Lo que no me explico es que no engordes, qué en las fotos siempre se te ve comiendo…… jajaja. Yo que solamente pensando en comida se me saltan las grasas… Qué injusta es ésta vida!!

    Bueno, pues nada, voy a seguir por aquí a ver si pillo la una que otra palabra… aunque sea las palabras en ingles….. (the Ramones, Toy Dolls, Sex Pistols….. :DDDD).

    Saludos también para Marta y a los dos un bonito finde!

    Carmen

  2. egilea: Carmen

    Ahh, por cierto, ya que estaba mirando tus paginas, me he dado cuenta de que no puedo acceder a la pagina de Punkamine, me sale no sé que otra pagina que no es. Habeis cambiado de dirección?

    Bueno, ya me dirás.

    Saludetes!

  3. egilea: Carmen

    Vaya, ya sé que me estoy poniendo plasta jajajjaa. Tres mensajes seguidos… bueno, tras éste ya haré una pausa… Pero esque fijate!!! He encontrado un comentario sobre Punkamine en un foro alemán!!!

    Aquí te dejo el enlace, lo que no entiendas me lo preguntas ;-).

    http://www.musiker-board.de/vb/cd-dvd-reviews/147715-punkamine-punkamine.html#post1678180

    Ahora sí que me despido…..por hoy 😉

    Tschüß

  4. egilea: asel

    Como dirian en japones, ganbatte! ekin gogor! apurka-apurka ulertuko duzu 😉
    la pagina de punkamine de momento ha desaparecido, se planea una nueva bastante diferente (mas facil de mantener al dia utilizando el formato de un blog, mas o menos).
    me tendras que traducir que han puesto en aleman sobre nosotros! creo que lo ha escrito uno de los que formaban el grupo The Nukes, de berlin, no estoy seguro…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude