Greziako punk mugimendua agian ez da Europako indartsuena, baina Atenasi begira ipintzen garenean, jroñakejroña, jogurtak, filosofo zaharrak eta harriak topatzeaz gain, badago zer aurkitu. Demokraziaren jaioterritzat dugun herrian arraroa egiten zaigu mugimendu anarkista eta matxinoa ere izatea? Ez harritu, gure kulturari hainbat izen interesgarri eman dion hizkuntzan abesten duen taldea baitugu, izenak beste zerbait iradoki arren, Panx Romana utopiazalea. Ez da une desegokia haiekin gogoratzeko Greziako ikasleak Ingalaterrari eurena dutena eskatzeko protestak antolatzen hasi diren hau…
Gure inguruko beste herri batzuetan legez, 80. hamarkadan bizi izan zuen loraldia greziar punkak, eta hastapen haietan kokatzen da talde honen jatorria ere, Genia Tou Chaous lako bandekin batera. aMule-n topa daitezke haien diskoak, beste inon zaila izango baita, eta haietan punk klasikoa (Sex Pistols eta Ramonesen bertsioak ere entzun daitezkeela esanda, ideia bat egin dezakegu). Kantak ez dira bereziki bizkorrak, garai bateko punkaren ezaugarri garrantzitsuena ere ez zen hori, baina ahotsari jarrera, deserosotasuna, amorrua, etsipena, desadostasuna, betiko punka, alegia, dario, eta indarra ez dute behin ere galtzen. Ohiko akordeak eta doinuak reggaeri egindako keinuren bat lagun. Zure punk bilduman sartu beharreko beste talde eder bat…
Ez da erreza materiala topatzea, baina hemen duzue YouTube-n aurkitu dudan bideo bakarra, ideia bat egiteko. Jarri ozenki!