Windows Vista hemen dago… Eeeeeeez!!!

Xurrumurru urrunak entzuten ziren, baina iluntasuna gugana luzatzen joan da eta letagin zorrotzak agertu ditu azkenean ate atzean. Bai, hemen dago… Windows Vista!! Izena entzun eta hotzikara sentitzen da, ezta? Brrrrr! Luma guztiak jarri zaizkit tente. Ihes egin garaiz zauden bitartean! Zinemaren industriak eta beste botere faktiko batzuek zerikusi handia dute iragartzen duen “segurtasun handiago” horrekin, eta laster ipiniko dute mugimenduan euren makinaria guztia erosi ahalko dugun hardware bakarrak haien interesen araberako mugak izan ditzan.

Badago hemen, bai, baina lehenago informatu ondo erokeriaren bat egin aurretik, laster zure ipurdian bigarren begi bat izan aurretik -eta zutaz orain duzunak baino askoz gehiago jakiteko prest-.

Eskerrak Hego Polora albiste itxaropentsuak ere iritsi direla: ba omen dago Linuxen oso-osorik oinarritutako plaka basea! LinuxBIOS errealitatea da! Aurrerantzean ondo galdetu zure informatika dendan suizidio informatikorantz abiatu baino lehen…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Windows Vista hemen dago… Eeeeeeez!!!-ri

  1. egilea: Rum Sodomy and the lash

    Bada gure artean
    sasikume berria, ama ezagutzen dugu M$ baina bere gainean jarri den txarri
    adurti kirastua ez da zuzenean ikusten, naiz eta bere aztarnen gaitik nabaritu.
    Beti bezala segurtasuna de traka, bakarrik ikus-entzunezko industriaren
    interesak babesten ditu, pribazitateari or konpon. Beno or konpon ez, NSA-ren
    laguntzaz eginda badago gure ipurtzuloa prest eta lubrikatua utziko digu.
    Sistema eragilea ez ezik, hardwarera aldatzeko asmoa dakar, hau da, HD film
    puto bat ikusteko zure etxean segurata bat jarriko dizute, ezer txarrik ez
    egiteko, baina zuk ordainduko duzu, hori bai negozio borobila.
    Erantzun bakarra dago, Vista ezta pirateatuta ere, sar dezatela ipurtzulotik.
    P.S. DRM=Domenketako Reskaoi Matadorea bilakatu beharko dugu.

  2. egilea: asel

    hi bai punkia, baina gauzak diren legez, argi eta garbi. microsoft aspaldian ari zaie gu guztiok zelatatzeko lana errazten industria ahalguztidunari. oraindik jendeak uste du zaila dela linuxera migratzea? eta zenbat sufrikario pasatu behar izan dute windowsera moldatzeko, windowsen arazo guztiei, sistema akats guztiei, birus, seguritate arazo eta blokeoei… aurre egiteko? eta zelako prezioan! egia esan, zer eman dio windowsek jendeari inoiz jendea bere ordenadorean holako bizkarroi salatari eta boikoteatzailea sartzen tamatu dadin? microsofti ezta urik ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude