Ustezko heltzaroaren aurrean: Punkamine

Zaila da gogoratzea noiz entzun genuen lehen aldiz, baina umetan hasi zen leloa, zalantza barik. Egun batean hasten gara gure nagusiei entzuten helduak izateko hau edo bestea egin behar dugula, hori ez dela helduaren portaera, umeegiak ote garen… Ondoren nerabezaroa dator, aldaketak, baina berbak antzekoak. Inork esaten ez diguna, ordea, da noiz hasten den norbera heldua izaten. Agian, helduek ere ez dakitelako zergatik diren haiek hain heldu eta beste batzuk ez. Ingurura begira hasi, eta hasten zara ohartzen: helduak gurasoen urratsei zintzo-zintzo jarraitzen dietenak dira. Pertsona gris eta menderatua bilakatu arte ez diozu nerabe moldakaitz izateari uzten.

Hortaz, 35 urterekin zure arropa eta ohiturak aztertuta jakin daiteke dagokizun adinari egokituta bizi zaren. Ez nabarmentzeko moduan, zure inguruarekin ados bazeunde legez, ezkutatzen bazara, ondo etorri nagusien klubera. Are gehiago lan “serioa” eta etorkizunari buruzko asmo zintzoak badituzu.

Horregatik gero eta etsiago nago: ez bide naiz inoiz heltzarora iritsiko… Hemen malko batzuk bota behar nituzke, baina ez dut tipularik gertu.

Kontua da, oraindik nerabea izanik ez nagoela ados. Ezetz, ostia! Oraintxe bertan nire pena bakarra ez dela heldubakoa izatea, Punkamine inoiz baino sasoi beteagoan ikusi eta kontzertu gehiena ikusle moduan bizi beharra baizik.

2007-01-26 Punkamine-Zaldibar_017.jpg

2007-01-26 Punkamine-Zaldibar_022.jpg

2007-01-26 Punkamine-Zaldibar_012.jpg

Zer egingo diogu nire eztarri hondatu hau eguneroko lan tresna badut… Behintzat, Maci, Jonu, Iagoba eta Aitor punk inoiz baino zuzen eta gordinagoa hedatzen sentitzea geratzen zait, eta abestitxo batekin mikro eta eszenatoki dosia jasotzen dut “tximinoari” aurre egiteko. Munduari garrasika ere nire ezinegona, nazka eta amorrua adierazteko, apurtxo batez bederen.

2007-01-26 Punkamine-Zaldibar_045.jpg

2007-01-26 Punkamine-Zaldibar_050.jpg

Beharbada, heldua izateko modu asko dago, denak onartuta egon zein ez. Punkamine bai, inoiz baino helduago dago, zabaltzen duen mezua politikoki zuzena izatetik urrun… eta harro. Anarkia Euskal Herrian!

2007-01-27 Punkamine-Zaldibar_068.jpg

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Ustezko heltzaroaren aurrean: Punkamine-ri

  1. egilea: asier

    Long live to Punkamine!

    Zer ulertu behar da, Asel, baja izango zarela Punkaminen?

    Helduaro kontuengatik ez zaitez larritu, nora heldu behar dugu, ba? Helmuga jotzen dugunean ez gara enteratu ere egingo eta, gainera, inora heldu gabe hel dakiguke foto-finisharen unea. Hil artean BIZI!

  2. egilea: itziarg

    Egun on Axl,

    eztarria gaizki? tripa handitzen hasia? nekatuta kontzertu ostean?gorputzak erantzuten ez duenean zahartzarora heldu zarelako izaten da!!!

    zaindu eta hemendik gutxira……asilora!!

    Punk is jubilatuta!!

    Javi eta Itziar

  3. egilea: asel

    jajajajajaja. bueno, ez da hainbesterako! eztarria baino ez da, gorputzak jarraitzen du dantzan ta saltoka 😀 baina abestu eta gero aste osoko klaseei aurre egitea… ez dut ebakuntzarik gura nire aho kordetan.
    dena dela, ez dakit zer dudan urrunago, zahartzaroa ala heltzaroa. ondo dinozu, asier, heldu… nora? zertara? zertarako? heldua izateak muga batera iritsi zarela, aldaketei itxita zaudela, zeure burua osatua ikusten duzula esan gura badu… barregura ematen didala da batzuen tema kontuarekin: noiz izango zara heldua? agian beste ikuspegi bat du: noiz utziko diozu gizartearen atzaparrari samatik hel diezazun? orduan bai heldua: harrapatua…

  4. egilea: iñigo and julen

    aupa zelan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude