Atsekabea

Azken egunotan Marokon ibili ondoren, munduarekiko eta etxearekiko loturak nahiko galduta, etxera iritsi eta atsekabea, besterik ezin dut sentitu. Terminal horretan bertan egon ginen atzo, artean gertatutakoaz ezer usaindu barik. Badakigu hemen alderdi bakoitzak norabide batean botako duela pilota, errua bilatuko dela, inoiz hasi ez den prozesuaz hainbat kalaka hutsal egongo dela… Dakidan bakarra da han zendutakoek ez dutela ezern errurik. Ez Euskal Herriaren egoeraz, ez politiko guztien pasibitateaz, ez kalkulu elektoralez ez zekiten ezer. Horrek ez ditu libratu. Eta etxera itzultzeagatik poza sentitu beharko…? Ez dakit zuek, ni potroetaraino nago eta bost axola ideologiak markatutako mezuek zer pelikula kontatu gura didaten. Merkeegi saltzen da bizitza gure inguruan, bozka batzuen truke, hain zuzen ere. Zoazte denok popatik hartzera, nigatik bada, behintzat. Hurrengo hauteskundeetan beti egin behar nukeena egingo dut: alderdi guztien bozka-paper bana hartu,irolan gustura libratu, eta haiekin guztiekin ipurdia garbitu, etxean lasai. Ez dute balio ezta bereber umeei oparitu dizkiegun boligrafoen erdia ere; ume haiek bai baitakite bizitzaren balioa zer den. Berba nahasiak nireak, nire sentimenduak bezain. Nire nazka, ordea, argi-argia. Egunen batean uzbekiar edo nazionalizatuko naiz…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Atsekabea-ri

  1. egilea: asier

    Koipezto koadrila hau orain hemen ageri da etorkinen inoiz baino lagunago; hor ere boto usainean. Zeuk esan duzu argi, ETAk eragiten dien kalte meterial zein inmaterialak ederto amortizatzen dituzte kabroi halakoek.
    Batek bota zuen moduan “ea independentzia lortzen dugun, potroetaraino nago abertzale izateaz eta”

  2. egilea: asel

    Bai, azken esaldiak ondo laburbiltzen du nire pentsakera, jajajajajaja

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude