Botere banaketa oso nabarmena da tokatu zaigun sistema honetan. Zelan
eta nortzuen artean banatu duten beste kontu bat da. Fiskaltza,
esaterako, batzuen esku, eta epaile nagusiak, ordea, besteen esanetara.
Zirku honetan, zoritxarrez, batzuei suz inguratutako uztaitik behin eta
berriz pasatzea dagokie, zigor kolpeak nondik etorrik diren ondo jakin
barik. Txalotzea tokatzen zaigu ikusle txundituoi? Noiz erosi nuen Big
Democracy Circus honetan sartzeko sarrera? Ez naiz oroitzen…




Eta nork epaitu behar du badaezpadako legegizon haiek egindako kaltea?
Zoritxarrez, horietarako etsipena baino adierazten ez duen esaldia geratzen zaigu: “historiak epaituko ditu”. Ez da kontsolamendu handia, ezta?