Nork esango zigun homosexualek lagunduko zutela Ekialde Hurbilera bakea ekartzen! Badakit ametsetan egon naitekeela, baina mementoz gay eta lesbianek lortu dute inork gutxik eskuratutakoa: etsai zaharren muturrak soka berean elkartzea. Dena jai koloretsu bati esker…

Ez da harritzekoa eta agian bake nobel batzuek lehenago pentsatu behar zuketen hortxe egon zitekeela giltza: hiru erlijioek jatorri bera badute, zergatik ez jo haien erro homofobo eta misoginoei, hasieran bat zirenak anaitasunera eroateko? Anaitasunera, bai, hauen artean ahizpatasunak jai daukalako. Itun Zaharra irakurtzen hasi eta hortxe gatazka odoltsuaren bukaerarako gakoa gure zain. Hiru erlijioak eskutik homosexualen aurka! Prestatu misilak desbideratu horiek txikitzeko! Animaliak baino okerragoak diren horiek lur gainetik ezaba! (zein gutxi ezagutzen dituzte batzuek abereen ohitura intimoak…).

Asko eskatzea ote da hauen moduan elkar musuka hasteko eskatzea?

Pulp Fiction-eko “Lobo” handiak zioen legez, “ez diezaiogun elkarri zakila oraindik jan…” (denetarako denbora egongo da, baina zuhur jokatzea hobe!).



Berri honek
zeharo poztu nau, agian Gazteizen Gay Parade bat egin ezkero gure
politikariek behingoz partiduen mahaia antolatzen dute. Agian arazoa mahaiaren
kontzeptua bera izan daiteke, itxura zaharrak alde batera utzi eta partiduen
sauna proposatzen dut, bertan gizonkote guztiak izerdi patsetan hobeto ezagutu
daitezke, eta gure andreak be ez dira makal egongo gizon=emakume erratioa
ikusita, baietz baten ba ANTOLAMENDUA!!!! oihukatu.
Maitasuna jario daitel, baina ez nire ipurdian…