@font-face {
font-family: “Times New Roman”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }table.MsoNormalTable { font-size: 10pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }
Aurreko baten hemen idatzi nuen nola notizia
bat hasi daitekeen tuit bat botata. Tuita, argazkia, lokalizazioa… gero bideoa…
eta telebistarainoko edo paperean argitaratzerainoko bidea. Baina uste dut
zirkulua isteak gure bezeroaren gogobetetasuna asetzen lagunduko lukeela. Zer da zirkulua istea?
Aste honetan egin ez dugun baina posible
litzatekeen adibidea: Mundumira jaia.
- Asteburuan Mundumira jaialdia izan dugu
Debagoienean. Tuitak, aurrez elkarrizketak, agendak, erreportajea paperean, telebistan… denetik egin
dugu ze jai garrantzitsua da Debagoienerako. Aurre-lan polita. - Asteburuan tokatu zaigu jaialdiaren berri
luze eta zabal lantzea. Sarean momentuan bertan, eta paperean azalean joan da, telebistan magazine berezi bat egin dugu… - Goiena paperan genioen: “Eguraldiak lagundu izan balu,
festa borobila” Mundumirako antolatzaileak “oso gustura” daude
Eskoriatzan eta Gatzagan ospatu den jaiarekin, euria oztopo izan arren”.
Hori lortu dugu zapatu-domekan lana eginda: antolatzaileen iritzia eta kalean aliritzira hartutako lauzpabost lagunen iritzia. Hau da, galdetu diegu antolatzaileei ea zer
moduz egon den jaia. Zer erantzungo digute? “oso gustura”,
“jende asko”, “eguraldi txarra baina giro ona”… hau da,
edozein herriko jaietan jasotzen ditugun erantzunak. Beti dago giro ona eta
jende asko. Eta esan dezadan, aspaldian, parte hartze handia. Beti dena on. Baina beti da ON?
Uste dut jai guzti-guztiak ondo joan direla
aipatzen jarduteak muga bat duela. Eta hedabideok jarri beharko genieke muga
hori sinesgarritasunaren izenean. Zelan baina? Proposamenetako bat da sare sozialei kasu egitea.
Mundumira jaiarekin astelehenean atera genuen
hau:
Eta hori berori horrela atera arren ahots
diskordanteren bat-edo sartu izan bagenu? edo sare sozialetan denak pozik
baleude ere beste ikuspuntu hori? Nire ustez asko irabaziko luke artikuluak eta
kazetariaren firmatik haratago ere irakurriko litzateke. Jaien kroniken
amaieran tuit bat sartzearen aldekoa naiz. Tuit sinatua, 140 karaktere… batzuetan
graziosoa, besteetan ildo ofizialaren kontrakoa, besteetan antolatzaileen esana
babestuko duena, besteetan kuriosidade txiki bat…
Hiru adibide, tartean nik botatako bat:
Komentario kurioso ba (nik ere flipatzen dut honekint:
Jendez lepo zegoela zioen Eskoriatzako tuit bat:
Kritikak sumatu ostean idatzitako tuita domeka arratsaldean:
Pistak lor genitzake sare
sozialei kasu eginda eta 2012ko kazetariak uste dut begiratu beharko liokeela sarean mugitzen dena. Batzuetan dagoenetan emateko eta lekua egin paper eta telebistan, bestetan jendearen iritzia gurearekin bat datorrela jakiteko, etab.
Nire proposamena, artikulu luzeetan,
jaietakoetan eta abarrekoetan aukeratutako tuit bati lekua egitea informazioa
osatze aldera bai telebistan eta bai paperean. Tuitarekin hasitakoa tuitarekin itxi.
Gure bezeroak eskertuko luke edo ez? horixe baita gakoa…
Gaur, astebete pasata, beste mundumira baten berri ere emango dugu, izan ere kazetariek egun gehiago izan dituzte lana egiteko eta badakigu gatzagarrak ez daudela oso gustura… Tuitean triste genioena disgustu izango da biharko papereko, sareko eta telebistako notizian.