Katalunian egindako erreportaje hau ikusten
egon naiz. Ordu erdi ingurukoa da, eta esaldi pila bat ditu zer pentsatua
ematen dutenak. Ez nago denekin ados, baina askok jotzen dute bete-betean…
pentsatu dut bideotik ateratzea. Klaro, nork esaten dituen-eta inportantea da
eta horretarako egin klik kataluniako nahieran-en: TV3-ko alacarta-:
- Kataluniako unibertsitateko komunikazio
zientzien fakultateko egunkari saltzailea bizi da gominolak eta litxarreriak
saltzetik, ez egunerokoak saltzetik. - Lehen 1.200 egunkari banatzen zituen
banatzaileak orain 600 banatzen ditu. - Janis Krums-en adibidea (hegazkina Hudson
errekan ) aipatzen da nola
argazki bat atera, Twitterrera bidali eta mundu guztian nola zabaldu zen. - 9.000 milioi mobildun pertsonarekin ezin
da lehiatu… moldatu beharko da kazetaritza egiteko modua. - The Philaldephia Inquirer
eta The daily news ERE bat aurkeztera heldu ziren. - Kazetaritza egingo da baina ez papererako
bakarrik: Internet, telebistarako, eskuko telefonoetarako, eta noizbait
erlojuetarako edo datorrenerako egin beharko da kazetaritza. - Ikerketa kazetaritza egitea gero eta
zailagoa da, dirua neurtzen den honetan… - Autoinkulpatu ere egin beharko lukete
egunkariek…: 1993an egunkariek %11-ko irabaziak izaten zituzten, orain %23koak
dira, baina ez direla nahikoa esaten dute. - Kazetaritza enpresek ez dute jakin
produktu erakargarriak eta errentagarriak egiten - Interesgarria zer da? erreportaje landuak
edo kazetari lan automatizatua? Kazetaritza automatizatua makinek egiten dute… - Prekarietateak kalitatean eragiten du.
- Erredakzio ahulek ezin dute kazetari
berezituetan inbertsiorik egin. - Kazetariak orain libreago dira berez.
Baina albisteak diktatu ahala idatzi edo ikerketa egiten da? - Bigarren mailako bideetako kazetaritza
interesatzen zait. Horrek du interesa - Krisi ekonomikoaren aurrean eta
errentagarritasun bila bazterrean geratzen da kazetaritzaren bokazio soziala?
Ospitaleetan osasuna bazter uztea letxe da hori. - Avui.cat-en lehenengo gauza egiten dutena
da hedabide digitala eguneratu goizean goiz. Bera da irakurriena… (erreportaje honetan ez da esaten, baina EREan dago Hermes-ek erosi ostean) - Argazkiak notizia dagoen lekutik bertatik
bidaltzen ditu kazetariak eta telefonoz esan zer dagoen ikusten segituan
sareratzeko. Azkartasuna ezinbestekoa da, txipa aldatu behar da. - Kazetariak kamera erabiliz egiten du
bideoa, baita papererako zein digitalerako. - Kazetaritza notiziaren lekutik egiten da
ez bulegotik. - Kioskokoa baino audientzia handiagoak
izaten dira digitaletan. Preparatuak egon behar gara horretarako. - Interneteko egunkari arrakastatsu batek
%3 edo %4ko margenak uzten ditu, paperekoak %30. - Hanka bat Interneten eta bestea paperean
izanda arrakala handitzen doa eta zabaltzen-zabaltzen joanda hankak zabaltzen
doaz-eta… - Copy-paste robotek egiten dute
233grados.com -en (papera erretzen den graduak dira 233) Ez dute horretan
segundorik ere galtzen. Ez dute azken ordua lantzen. Algoritmoekin egiten dute
hori. Informazio ezberdina ematera dedikatzen dira errekurtso guztiak - Biziraungo dugu ezagutu ditugun mantxeta
barik, ez dago arazorik. Gazteenei zer esaten diote “El Mundo” edo “El país”
markek? Guri baino askoz gutxiago. Orain sare sozialetan gomendatutakoa
irakurtzen dugu… - Eyeos-en argi diote: sare sozialetatik
heltzen gara hedabideetara. Notizia guztiak daude sarean. Erronka da
gustuko ditudan sei horietara heltzea. Gomendioak parte inportante dira
horretarako. - Googlek hierarkizatzen ditu notiziak…
makinak egiten du lana. Batzuek deformazio efektiboa deitzen diote. - Ordenatzea izango da kazetaritzaren
etorkizuna, mentalki ordenatzea. - Arrakastetako bat blogak izaten
jarraitzen dute. Notizia gertatzen den lekutik elikatzen direnak…
Pertsonalagoak dira, libreagoak. - <!–
/* Font Definitions */
@font-face
{font-family:"Times New Roman";
panose-1:0 2 2 6 3 5 4 5 2 3;
mso-font-charset:0;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
@font-face
{font-family:"Courier New";
panose-1:0 2 7 3 9 2 2 5 2 4;
mso-font-charset:0;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
@font-face
{font-family:Wingdings;
panose-1:0 5 2 1 2 1 8 4 8 7;
mso-font-charset:2;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:0 0 256 0 -2147483648 0;}
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{mso-style-parent:"";
margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:EU;}
table.MsoNormalTable
{mso-style-parent:"";
font-size:10.0pt;
font-family:"Times New Roman";}
@page Section1
{size:595.0pt 842.0pt;
margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;
mso-header-margin:35.4pt;
mso-footer-margin:35.4pt;
mso-paper-source:0;}
div.Section1
{page:Section1;}
/* List Definitions */
@list l0
{mso-list-id:715740182;
mso-list-type:hybrid;
mso-list-template-ids:1906348640 -731601804 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229;}
@list l0:level1
{mso-level-start-at:2;
mso-level-number-format:bullet;
mso-level-text:-;
mso-level-tab-stop:36.0pt;
mso-level-number-position:left;
text-indent:-18.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-font-width:0%;}
ol
{margin-bottom:0cm;}
ul
{margin-bottom:0cm;} Google Espainiako ordezkariak dio Googlen
indexatuta egonda jende gehiago heltzen dela hedabide horretara. Murdoc-ek ez
du google alde batera utzi. - Gai batekin hilabeteak eta hilabeteak
egon naiz ikertzen, baina hori, gaur egun, ezin da egin… - Galdera garrantzitsua ez da “eta orain
egunkariak?” galdera garrantzitsua da “orain kazetaritza?” eta erantzuna da
bai, orain kazetaritza! - Soitu.es Dena desordenatua eta likidatzen
daude, mahaiak eta aulkiak saltzen… audientzia handia zuten, baina…Akabo.**Esteher Llauradó eta Quico Concellón-en
erreportajetik atera ditut esaldiok.