Zure herrian ere euskara oporretan?

Sin títuloSin título

Oporretara joateak dena baimenduko ote du ba? Tabernako bezeroak bakarrik erdaldunak direla dirudi lehen argazkian. Ez dugu ezer aurreratu?
Ikusten duzue, nahikoa da postari berria ekartzea inori ez ardura izateko zein herritan gauden. Berdin-berdin da Murtzia edo Burgos edo Elgeta. Berdin-berdin. Bulegoko orduak, beraz, erdaldunendako. Akaso euskaldunok beste ordu batzuk izango ditugu?

 

Herriko dendetan antzera. Oporrak aurretik Udala eta UEMA elkarlanean jardunda posible da kartelak moldatzea, euskarak behar duen presentzia ziurtatzea etab. Ahalegin berezia egin da zerbitzu guztietako paisaia euskarazkoa izateko. Erraztasun asko eman dira. Klaro, oporretan… ba euskarak ere opor.

Hori bai, joan ondoko herrira, Eibarrera, eta: bertako El Corte Inglesen euskara entzuten da bozgoragailuetatik, euskaraz egiten duten langileak ere dezente, kartelak ere… eta “Euskal Produktuak” ere bai: euliak akabatzekoa, labexomorroak akabatzekoa, Sevilla kolonia, Play boy lurrina… Hemen, ez dena ere EUSKAL.
Sin título

Bi liburu eta erdi

Normal
0
0
1
363
2070
17
4
2542
11.1287

0

21
0
0


Oporrak zein eder. Hamar egunean etxetik kanpo
eta bi liburu eta erdi irakurri ditut. Eta erdia irakurri izanak amorratu egin
nau, redio! hain gustura nengoen irakurtzen… Lisboara nindoanez
Arretxeren bat eramateko esan zidan lagun batek, hala ere, beste batzuk
sartu nituen maletan:

 

  • “Londres kartoizkoa da” irakurtzeko
    irrikaz nengoen. Aselek 
    eragin zidan irakurtzeko gogo hori. Eta baita gustura asko jarraitzen dudan
    Beñat Sarasolak ere (hori da kritika kapazitatea!).
    Nik jan egin dut liburua. Gustura irakurri dut eta gertuko egin zait
    pazientziako eta Risekoen afera han goikoa izanagatik, teilatuetakoa. “Mundua kartoizkoa da, uste nuen
    bezela” ba horixe, gustura irakurri dudala eta akaberako literatura-jolasa
    gustatu zaidala. Baita amaierako “ikuspuntu etiko-politikoa” apaldu arren ere.
  • “Hor dago Kevin?” jode, barre pilo
    bat egin dut liburuarekin baina ez dut uste irakurle guztiek egingo dutenik. Ez nekien zer izango nuen eskuartean, baina erakarri
    egin ninduen eta Elkarren erosi. nobela.odt horrek makina bat buelta eman ditu.
    Idazle gaztea ikusten nuen teklatu atzean lerro bakoitza irakurri ahala eta horregatik pasarte batzuk
    arraroak ere iruditu zaizkit. Paperarenganako lilura, “Olivettiaren aroan
    ez nuen behin ere ezer galduko…”, “lehen letra bakarra idaztea
    transzendentea zen…” eta parrafoa amaitzeko M.I.B. Llaudés Santiagoren
    “Oroimenen kutxan bila, iragan denbora orok iduri du hobea” esaldia.
    Ez zait larregi gustatu liburu erdialdean irakurleari egiten zaion deia ere,
    baina esandakoa, liburua zast batean irakurtzekoa. Kantautore batzuen letrak
    nobelan nahastuta topatzea ere gustura hartzen da, portzierto.
  • “Ospitalekoak” liburuak harrapatu
    ninduen hasieratik. Antzarena izateak ere erakartzen ninduen… Gusturen
    irakurtzen niharduenean, ordea, kaka! abioian ahaztu! Eta konturatu eta ezin
    ezer egin ze Madrilera bueltan zen abioia (eta, klaro, liburua); Liburuaren patua
    Madrilen norbaitek irakurtzea? seguruenik ez, eta Bilboko aireportuko bankuren
    batean ahaztuta ere ez seguruen, baina min gutxiago emango lidake eta politagoa
    litzateke euskaldunen batek topatzea. En fin, kontakizun gogorrari marraztu nizkion arkatz marka barik hartu beharko dut liburu berria. Irakurtzeko gogoz nago berriz esaldi borobil haiek (borobilegiak ere…). Gaur bertan erosiko dut liburua. Buruz nabil, baina nobelako Mikelek esaten du bigarren aldiz idatziko balu liburua dena aldatuko litzatekeela goitik behera (fikzioa agerian utzi nahia-edo), baina bueno, espero dut irakurtzerakoan gauza bera ez gertatzea ze zapore goxoa zen irakurle onengan utzi duena lehen zatiko irakurraldian.

Bik, behintzat, irakurri dute

Jo, isil-isilean-edo zabaldu dut txoko hau eta bi sarelari handik irakurri dute aurkezpen mezu motz hori: Garik eta teketenek.

Eskerrik asko erantzuteagatik eta erantzuna anonimoa ez izateagatik. Pentsatu beharko dut anonimoekin nola jokatu, portzierto.

Blog hau… Ez dago sekreturik… Beroaldian sortutako blog honi hiru opor egunek jarraitu diote. Ez wifi ez Internetik ez zegoen herri txiki batean egon naiz, Espainian. Eskukoak ere ez zeukan estaldurarik, fenomeno! Baina etxera bueltatu eta zapata berri hauek ikusteko gogoa izan dut. Ikusi eta jantzi. Bigarren mezu hau idazten hasi naiz, nahiz eta badakidan Espainia aldean pasa ditudan egunak ez direla blogean kontatzekoak. Hori bai, hain ondo pasatu dut… hauek egunok gogoan edukitzeko dira, ez lau haizetara zabaltzeko.

Eta zalantza

Zeinendako idatzi dezaket hemen? herriko lagunendako, kuadrilakoendako, ezagunendako, maite ditudanendako, unibertsitateko lagunendako, Eskoriatzakoendako, lankideendako, sarearen bitartez ezagutu ditudanendako, ezagutzen ez ditudanendako… Nekeza! Bakoitzarekin modu batera komunikatzen naiz, ez ditut berba berak erabiltzen… eta ikasi dudanez, nork-zer garrantzitsua da, eta baita nori ere… Eta asmatu ezinda hasi naiz, zalantzatsu.

Bloga irakurri duten bi lagunen perfila bakarrik dakit eta hauei ezer gutxi daukat erakusteko, ezer ere ez. Biak ala biak munstro batzuk dira Interneten. Eskerrik asko irakurri eta erantzuteagatik.