New York: Mac-ak eta iPhone-ak

Iphonak ikusiko dituzu New York-en han eta hemen. Argazki hau atera nuen metroan, eta bagoi berean baziren beste hiru. Jende askok musika entzuteko erabiltzen du, baina Internetera konektatuta egoteko aukera hori erabiltzen ikusi ditugu gehienak.

Argazkikoa arrosa koloreko funda bat eta azazkalak ere halaxe. :-()
MacIphona

Mac-a da errege itsasoz bestaldean. Mac-ak harrera guneetan, portatilak kafetegietan, parkean jendea konektatua… eta konponketa dendak ere Mac-enak… Ikusi zelako harrera gunea, ordenagailu deskatalogatuekin egina. Txandak emateko ere pantaila horiek erabiltzen dituzte. (Eta nik uste nuela MAC-ak ez zirela matxuratzen…)

Mac3

Mac2

MAC dendak diseinuari lotutako dendak dira. Dena dago zainduta, baita saltzaileen kamiseta koloreak ere. Jende asko ikusi genuen e-posta kontsultatzen dendotan. Hiru saltoki handi ikusi genituen, baina ezer erosi barik bueltatu ginen. Ez, ezta Iphone G3a ere ez. Iphone bat lortzeko bi bide daude: bata, bertan bizi zarela demostratzeko paperak erakustea Mac dendetan; bestea merkatu beltza, kaleko denda batzuetan.

MacNY

Mac-eroa izatea bale, baina eroa…

Mac-eroa naiz, baina eroa ez. Orduak eta orduak egon da jendea atearen aurrean, noiz denda zabalduko eta jakin barik ia iPhonea salduko dioten edo ez. Gaupasak egin ei ditu jendeak Madrilen, baina ez Espainian bakarrik. Irunen, esaterako, lanetik goizeko 6etan irten eta eskuko telefonorik izango zuten edo ez jakin barik hilara egiten egon denik ere bada.
Iphona demasa da, egia. Ni pasatu naiz eskuko telefonoa ez nuela erabili gura esatetik nire agenda guztia bertan eramatera, kontaktu guztiak, e-posta kontsultatu, bilerak antolatu, etxeko mac-arekin sinkronizatu… Ni oso gustura nago tramankuluorrekin, eta eroa ez naizela esan dudan arren gustura egoten naiz beti Applek ateratzen dituen ordenagailuekin ere. Sekula ez naiz damutu.
IPhona

Derrigortu Telefonicarekin erostera?

Darabildan iPhonak ez dauka telefonica-ren txartelik eta edozein hornitzailek ematen dituen onurak aprobetxatu daitezke iPhonean. New Yorketik ekarri zigun lankide biri Alberto lagunak eta askok uste dutenaren kontra segituan libratu daiteke. Kontsultatu www.ziphone.org
Hego Euskal Herrian erostea alboko dendara jaistea izango da eta berez, hori komodoa da. Hori bai, Telefonica-ren altzora joan beharko duzu derrigor, eta hori… hori… horrenbeste urtean operadore bakar izan den konpainiarengana makurtu beharra…
Sagartxoaz dudan uste on guztia dut txarrerako Telefonica-z. Horregatik, eta ez horregatik bakarrik, nire gomendioa: erosi iPhona dolarra ahul dagoen honetan. Dolarra darabilen lagunari deitu eta oporretan ekartzeko eskatu: aparailua erosi eta libratu. Jakingo duzu zenbat ordainduko duzun eta listo. Ze Telefonicarekin…
Ez dago ulertzerik Telefonicaren prezio politika. Demasa da: atzo arte ez zuten jakinarazi ere egin. Dendako atera lehenengo joan diren askok ez dute jakingo zein kondiziotan erosi duten ere. Hemen sarean ikusi dudan prezio taula ulergarri bakarra.

Apllek badaki erremintak egin eta diseinatzen, horretan da ona. Saltzen… saltzeko Telefonicarekin lotu beharra badago… malo! Telefonica-k ukitu du sagarra eta bere egin: aparailu gutxi dendetan, batzuetan ez da heldu, dirua ematen diozunetik telefonoa jaso bitartean 45 minutu barrena dendan bertan, gardentasunik bat ere ez, garestitxo…

Gehiago:

A! eta on-line erosi gura duzula iPhonea? ez, Telefonica-k ez du horrenbeste aurreratu, antza. Ez dago puntaren puntan eta ez da konturatu iPhona beraien “tu tienda”-tik erosi, erosiko zela. Erresuma batuko telefonica-k segunduan 13.000 saldu ei zituen.

iPhonea: ederra katxarroa!

Asteburuan iPhone bat izan dut eskuetan. Hiru egunetan dale eta dale ibili naiz ukimen-pantailari zirrika. Ederra da, polita eta baita erabilgarria ere. Katxarroa, neska-katxarroa edo mutil-katxarroa esaten den adieran eta ez katxarrozarra!

Nik erabili dudan iPhonea ez dago salgai Euskal Herrian. Ez dakit Applen dendetan salduko denik ere. Telefono konpainia batek ere ez du jarri dendetan. Zurrumurruek diote Telefonica izango dela Apple etxeak aukeratu(ko) duen operadorea. Horixe gustatu zait gutxien. Urte lartxo dira Timofonica dirua lotsa barik kentzen…

IbanArantzabalIPhone.jpg

Argazkia: Josetxo Arantzabal

Ahaztu Timoak eta berriz iPhonera. Nik hauxe nabarmenduko nuke: 

  • Teklatua: gehien harritu nauena da, duda barik. Zuk idaztea gura duzuna zer den badakiela dirudi. Antzarrak perratzera oraingo sms-ak bidaltzeko modua! Teklatu honek mila buelta ematen dizkio. (ñ-rik ez du eta guk bustidura hori asko erabiltzen dugu, baina 🙂
  • Nabigazioa: oso bizkorra, wifietara konektatzeko abilidadea du iPhonak (Espaloian eta Oñatiko Gaztelekuan oso ondo dabil). Safari bidez, ondo.
  • GPS antzerako bat ere bada. iPhoneari nondik norakoa sartu eta segituan egiten dizu ibilbidea. Oñati-Elgeta sartu nion eta ematen ditu kilometro kopurua, ibilbidea markatu, satelite bidezko ikuskera ere badu, baita idatzizko azalpenak ere.  Google earth-en antza hartu nion.
  • Ukipen-pantaila: Atzamar bikin egiten dira zoomak, oso modu bizkor eta erabilgarrian. bertikalean eta horizontalean ikusi daiteke dena. Batzuetan modu batera komeni da eta besteetan bestera… telefonoari buelta ematea besterik ez. Efektu hau oso baziloia da.
  • Agenda: iCal ezagutzen nuen eta horixe bera da. Ona.

Erlojua, kronometroa, eguraldia, tenperaturak, ipotxa, erretratuak etaratzeko makina kalitateduna, erretratu albuna, 8 GB… Ez da pisutsua eta bateria autonomia ona du. Ederra katxarroa!