Bideo-Rallyxa Elgetan

Zelako ekimen interesgarrixa! Kriston girua sortu da Espaloian. Aurtengua hirugarrena da, baiƱa nik gaur ezagutuko dot gertutik eta eskertuta nago bideo-rallyxa Elgetan antolatu izanagaittik.
Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallyxa moduan ezagutzen da ekimenoi eta blog bat be badago honen barri gehixago jakin gura dabenandako: rallya.mundua.com (ekimen honetan ez da papelik erabili. Ez triptikorik, ez kartelik…)

Sortutako giruaren adierazle Topaguniak flckerren osatutako argazki multzua.

Lau argazki hartu dotset Topaguneko lagunei:

Euskal Herriko III. bideo-rallyaEuskal Herriko III. bideo-rallya 

Euskal Herriko III. bideo-rallyaEuskal Herriko III. bideo-rallya

Blogariren bat be ikusi dot Espaloian. Gaur ezagutu dot beste makero bat: danbolinerokua. Bloglinesen apuntatuta hau debagoiendarrau.

Eguneraketa domekaz, abenduak 30

SARIDUNAK

1. saria (1.500 euro): TRASTAKA taldea (Gasteiz). ‘Bestaldean’

2. saria (1.200 euro): LOGUREA taldea (Eibar). ‘Hirugarren zenbakia’

3. saria (900 euro): ERREKORTXOLIS (Zarautz). ‘El Par Geta’

Argazkiak / Fotos: http://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157603570737010/

Bideo-rallyaElgetanParte-hartzaileak