Kazetariek: Facebook edo Twitter? edo biak?

Bat baino gehiago ibiliko ginen bueltaka gai honekin… eta bueltaka jarraitu behar. Euskarazko prentsan, (Euskal Herrikoan auskalo…) ez dakit argi dugun zer egin Facebook-ekin. Twitterrekin asmatzen daude hainbat hedabide, nire ustez. Tartean Argia da horietako bat (eta hau Argia sarietarako gonbita jasota ostean idazten dut, e? 🙂
Hala ere, zer egin Facebook-ekin? ez dakit, ez dakit…

Bi adibide ekarri ditut astean bertan jasoak. Lander Arbelaitzena Twitterretik jaso nuen eta El Paisen irakurri dut John Carlinen bi orriko artikulua. Argian Facebook-ekin hastekotan dira, El PaĂ­seko Carlinek “no gracias” dio. Facebook-eko El paisek 170.000 jarraitzaile ditu…

1- Argiako Arbelaitz lagunak Gaur8-n egindako elkarrizketatik:

– Twitterrez ari garela, alde
handiarekin Interneten presentzia duten komunikabideek gehien erabiltzen
duten sare soziala da. Zergatik Twitter?

“Argia” aldizkariko kazetari guztiok orain bi urtetik dugu Twitter.
Denok. Eta alde onak dezente ikusten dizkiot. Batetik, zure informazioa
beste era batera ziurrenik iritsiko ez litzatekeen komunitate batengana
iristea lortzen duzulako. Badut sentsazioa azken hiru urteotan adinaren
batez bestekoa asko jaitsi dugula, eta hori Facebook eta Twitterri esker
da. Bestetik, kazetarientzat kristoren tresna da, informazio iturri
bezala etengabe berritzen doan jarioa duzulako. Gainera, zure irakurleak
zuzenean zurekin harremantzea ahalbidetzen du. Gertutasuna eta
azkartasuna ditu. Lehen pentsaezina zen “Argia” bezalako astekari bat
manifestazio batera joan eta momentuan bideoak zirkulatzen jartzea edo
zuzeneko kontaketak egitea.

Gehituko nuke iruditzen zaidala Twitterren asko zentratzen ari garela
denok, Facebooken askoz jende gehiago dabilela konturatu gabe. Baita
Euskal Herrian ere. Eta orain hori indartzen hasiko gara, laster
“Argia”-ko kazetari guztiok izango ditugu Facebook profil irekiak.

– Zure ustez, zergatik alboratu da Facebook?

Ba ez dakit zein den arrazoia, baina bada egin dugun gogoetetako bat.
Twitter denok dugu, oso pozik gaude, eta, erabiltzen badakizu,
kazetaritza egiteko oso ondo dago, baina, zer gertatzen da Facebookekin?
Agian hasieratik badu konnotazio hori, nolabait parrandako argazkiak
jartzeko zerbait dela-edo. Alde batera utzi dugu eta nire ustez hori
akatsa da.

Tresna hauek oso onak dira norberak egiten duen lana adierazteko. Zuk
sekulako erreportajea egiten baduzu, eta, ez baduzu egin duzula esaten,
ia egin ez bazenu bezala da. Webgunera erabiltzaile batzuk iritsiko
direlako, baina gehiengo bat ez. Ez da egindako lana Twitterren bidez
argitaratzeko lotsarik izan behar.

2- “Twitter o Facebook” deitzen den artikulua, John Carlinek idatzitakoaren amaieran esaten da:

Finalmente, ¿yo con quién voy? ¿Twitter o Facebook? He probado las
dos cosas y decididamente me decanto por Twitter. A muchos periodistas
les gusta decir que se han metido en esta profesiĂłn para cambiar el
mundo, para defender los derechos humanos, incluso — ¡por el amor de
Dios!— para contar la verdad. Bien. Algo de eso —bastante de eso— hay,
sin duda. Pero negar que, como todos los escritores, no lo hacemos
también por vanidad, para ser admirados, recibir aplausos y llegar a
muchos lectores es caer en la mentira o en el autoengaño. Twitter
canaliza y alimenta el narcisismo y no es ninguna casualidad que
muchĂ­simos periodistas seamos tuiteros.

¿Facebook? No, gracias. Uno ya hace más que suficientemente el ridículo en la vida real.

Egia esan, esaten ditu beste hainbat gauza… eta ez nago ba denekin ados. “ligero xamar” ez ote den artikulua egiten…:

Twitter, por el contrario, se acomoda más al narcisista, a aquel que
tiene que demostrar al máximo número de gente posible (el gran indicador
de esta red es el nĂşmero de followers o seguidores, personas que
voluntariamente buscan el perfil de uno y se apuntan para recibir lo que
el elegido quiera decir) lo listo o gracioso o ingenioso que es, o lo
informado que está sobre los acontecimientos mundiales. Twitter, que
solo admite 140 caracteres por entrada, es más cerebral; Facebook, donde
se publican 750 millones de fotos cada fin de semana, más corporal.

Si, como ha dicho Santiago Segurola, Twitter es “un bar de
borrachos”, Facebook es un burdel. O, quizá, para ser un poco más
justos, Twitter es un bar cualquiera en el que algunos se emborrachan y
se dicen de todo y Facebook es un club de copas en el que existe la
opciĂłn de ligar.

Amaitzeko, zalantza. Baina:

Eta ez dakit ba… nago, bezeroari begiratu beharko geniokeela orain ere… Ze gero eta argiago dudana da kazetari izan gura duenak eta, areago, kazetari denak, bezeroari begira idatzi beharko duela. Ia asmatzen dugun.

Urtzelai: blogosferak sare kulturaletik baino gehiago du Amsterdaneko auzo gorritik

Facebook-en gaineko artikulutxoa idatzi Goienkarian, orria pasa eta Andoni Urtzelai blogak hizpide hartuta. Titularreko esaldia bera edo beste hau: Interneten nabigatzeak gero eta antz gehiago du zakur-kakaz betetako kale batean ibiltzearekin… Gustura geratu da Urtzelai laguna. Paperean ateratzen diren artikuluek paperean ateratze hutsagatik zakur-kaka baino glamurosoagoak direnez… blogera ekarri ekarri dut 🙂

Hauxe artikulua oso osorik. :

Blogak

Ez daukat ezer blogen kontra. Are gehiago, hainbat bloglari lagunak ditut, eta tarteka-marteka hauen txokoetara bistadizoa ematera joaten naizela aitortu beharra daukat. Hala ere, azkenaldi honetan, susmoa daukat blogak ez ote diren zertxobait Belen-estebanizatu. Hara, azalduko dut arestiko boutade hau: Belen-estebanizatu diot orokorrean blogariek norbere bizitzaren pasadizoak kontatzeko baino ez dituztelako blogak erabiltzen. Eta kontu, ez diot nik hori txarra denik edo gaizki dagoenik, alla kuidaus, egin dezala norberak nahi duena norbere buruarekin!  
Gauza da, ez dakit ba, bestelako bilakaera bat espero nuela nik txoko birtual hauengandik. Tira, ez dut esaten entziklopedia zientifikoak izan behar direnik, baina edozerk ere ez duela balio iruditzen zait. Izan ere, blogen baso honek horrela hazten segitzen badu, aurki zaila suertatuko da hontoak? sastraditik bereiztea. Apenas aurkitzen dut ezer interesgarririk blog hauetako askotan, kuxkuxeroak asetzeko lelokeriak baino ez kasu gehientsuenetan: bidaia argazkiak, edozeren inguruko gogoeta hutsalak… En fin.
Ozeano digitalean atentzio eske ari diren Robinson Crusoeak bezala ikusten ditut blogeroak, eta blogosferak, ostera, sare kulturaletik baino gehiago du Amsterdameko auzo gorritik: hortxe daude blogeroak, hango eskaparateetan emakumeak bezela, bezeroaren arreta nola edo hala piztu guran.
Eta iruditzen zait hau ez dela soilik blogen kasura mugatzen. Twitter, Facebook eta antzerako sare sozial-birtualek ere ez dute deus interesgarririk eskaintzen, hutsaren hurrengoa dira.  
Finean, zera da kontua: Interneten nabigatzeak gero eta antz gehiago duela zakur-kakaz betetako kale batean ibiltzearekin…

Facebook: aspaldiko lagunekin zein berriekin jarduteko

Asko ez dela egin ditut ehun lagun. Artikulu hau idazterakoan 120 dira eta denak ezagutzen ditut. Tartean daude musikariak, idazleak, politikariak, Jaurlaritzako kargudunak, filologiako ikaskideak, Bizkaiko Aldundikoak, herri aldizkarietakoak, bertsolariak, herriko alkatea, unibertsitateko irakasleak, dantzariak, irratiren bat, webguneren bateko lagun ere banaiz, eta azkenengo egin dudan laguna GOITB izan da. GOITB lagunak esango dit saio interesgarriak daudenean, gonbidatu bereziren batekin egindako elkarrizketa dagoenean…

Urtebete baino gehiago nabil saltsa honetan, eta indarra hartu du azkenengo sei hilabeteetan-edo. Gustatzen zait egunero bisita egin eta jakitea lagunek diotena. Informazio asko jasotzen dut eta nire lanerako ere balio du.

Jakinarazpenak ditudanean klik egiten dut segituan, langunekin jardun dut solasgunean (aspaldi ikusi bariko lagunekin ere bai), haien argazki edo bideoren bat ikusi dut, sekula baino zorion gehiago jaso dut nire urtebetetze egunean, nire hizkuntzan nabigatzen dut bolondresek euskaratu dutelako Facebook…

Gorroto ditut “bizarra kentzen” edo “arrautza frijitua jaten” erako komentarioak. Gorroto zortedun galleta kutreak, meme erako galderak. baina hauei muzin egitea errazagoa da “arrautza jaten” moduko komentario inozoei ezikusiarena egitea baino.

Hau dena da facebook.com/arantzabal. Ez baduzu Facebook ezagutzen zoratuta nagoela usteko duzu, baina probatu arte da, sinistu. Facebook barik bizi daitekeela? horixe baietz. Ez da ezer gertatzen bizpahiru egunetan ez baduzu zabaltzen. E-posta barik bizi daiteke? horixe baietz, baina…

Facebook besteengandik eta besteekin ikasteko balio didan erreminta da. Gertuko sentitzen dudan jendearekin elkarrizketak izateko, ikuspuntuak trukatzeko. Denbora galtzea? Makina bat dira hori diotenak, baina ez, denbora irabaztea da ingurukoei entzutea. Ia hurrengoan Twitterrez ere jarduten dudan hemen. Mikelek Splitweet bidez kudeatzera animatu nau eta horrekin dihardut orain. Hau ere euskaraz.

Facebook gero eta erabiliagoa, baita bilatua ere

Hirugarren postuan dago “facebook login” Googleko berba bilatuenen zerrendan. Kuriosoa da. Hauxe zerrenda:

  1. sarah palin
  2. beijing 2008
  3. facebook login
  4. tuenti
  5. heath ledger
  6. obama
  7. nasza klasa
  8. wer kennt wen
  9. euro 2008
  10. jonas brothers

Nik ez dut horko izen bat ere topatu googlen, baina harritu egin naiz “Facebook login” hor egoteaz. Nik neuk ere orain urtebete baino askoz denbora gehiago pasatzen dut Facebook-en. Zerrenda atera dut hemendik: http://www.google.com/intl/en/press/zeitgeist2008/index.html Euskal Herrian zer den topatzen dena auskalo ze daturik ez dut topatu. Espainian topatzen dena gurean ere (hegoaldean) topatuko dela pentsatuta…:

  1. fama
  2. tuenti
  3. cintube
  4. facebook
  5. hi5
  6. fotolog
  7. myspace
  8. youtube
  9. badoo
  10. loquo

Sare sozialak zerrenda honetan ere bat baino gehiago. Hor egongo da mahatsa, antza, 2009an… Lagun batek esaten dit nerabeen kontu bat dela sare sozialen kontu hau, baina bai zera! nire sare sozialeko lagunek aspalditxo pasa zuten nerabezaroa…