Gustoren ikusi eta gogokuen doten posturetako bat bonboniana izan zan. Seguruenik barru-barrutik bizi izan giƱualako kuadrilla guztiak. GOITBko lankidiek erreskatauta ordukua irudittan. Kazetari lanetan zein eta… š Ia animatzen dan besteren bat bonboniakin.
Gure kuadrillan egon dira gehixago: “ezetz Urbixara 35 minutuan” edo “baietz zuen kuadrillakuak baiƱo lehenago asto karreran”, edo “trontzan baietz zuek baiƱo bizkorrau moztu enborrok”, edo baietz ezer jan barik egon astebete, siropiakin bakarrik”, edo asko ez dala egin zeben mendi-antxitxiketaldixa: “Elgeta-Intxorta-Udalatx-Elgeta ibilbidia zeiƱek lehenau”. Boteprontuan akordatzen jatazen batzuk baiƱo ez dira.
Gure herrixa eta baitta auzo izandakua be
Oin, barriz, 20 urte dala eginddako postura bat berriz egingo da, iraillak 6 betetzen dittuanian. Oingo astian betetzen dira 20 urte Uberako Kaxkajuai posturia irabazi zotsala Juan MartĆn Elexpuru Aiako erregiak (Uberatik Elgetara hiru aldiz ordubetian baietz eta ezetz). Eguenian, 19:00etan egin bihar dau berriz saiuoi. Oinguan postura barik, baiƱa Uberatarrren bat izango da epaille eta denpora-hartzaile. Ur-trago bat emotera gerturatu biharko dot, gutxienez.
Elexpuruk esaten daben moduan, “Badakik, hemen zoratuta eztagona, eztabelako nahi.”
Zelako inddarra daken posturek herrixa bizirik eusteko. Ezetz?