Hain zailla da… hain zailla da bertsolari jarduna… Minutu bi ziran, baiña ez neukan bape asmorik bi minuturako bertsolari izateko. Lagunek eginddako gonbittari ezetza erantzutia ez zan tokatzen, hala eta be. Bertsolari ez gazonandako papelakin fatia hain txarto ez zeguala auto-konbentzidu eta Osborneren potruekin fan nintzan fokopera. Bideua jarri dabe blogeruek.
Maitte dittut honek bertsolari bixok eta taldekidiak be ezagunak ziran neretako. Ebentuak berak errespetua emoten zostan: Espaloiko taula gaiña izatiak, ezagun eta lagunak begira egotiak, kantuan trabatziak, Espaloian batutako ehunka ikusliak… eta batez be errespetu haundixa emoten zostan bertsuak berak, ze bertsuok Igor eta Unairi botatzekuak ziran, ez edozeiñi.
Bertsuak osatzeko bertsolari haundi baten laguntzia be eskatu neban, ze akojonau xamar nenguan. Ez zan hitzaldi bat egittia, edo eskola bat emotia unibertsitatian, edo zutabe bat idaztia, edo aurkezpen bat… Ez, bertsotan egittia zan! Eskerrak lagun onak dakadazen inguruan eta esan gura nebana errima barruan sartzen lagundu zosten barikuan bertan. Eskerrik asko Julen.
Amaren ta semiaren nik zer egitten dot hemen ni ez naiz bertsolarixa berbekin lan egin arren kooperatibista apal nahiz hitzen bazkide naizen sekulan ez dot ikasi errimekin jolas egitten Baina behin mikro aurrian Goitik behera begiratzen laister konturatzen da bat zelan zortedunak diren itzultzaile, gidoilari idazle eta abesten danian jardun leike bat bertsolarixa izaten. |
Berandu da gelditzeko onena da bajatzia eutsi! ondo esanei ta besteiak hoba a(h)aztia kontuak kantatzeko hau bikotiau da hobia euren lana da hitzekin margolanak marraztia Nahi dotset gonbidapena bihar dan lez eskertzia baiña nahi bada hurrenguan probetxuzko izatia tablauan baiño hobeto barra_onduan alkartzia. Ta trago fresko batekin mundua arreglatzia. |
Esperientzia barrixa izan da neretako eta eskertu biharrian nago Ying eta Yang-i. Behin trantzia pasauta azkenengo puntuari kaso egitten hasi giñan, hau da, mundua arreglatziari eta trago freskuak edatiari. Luze fan zan arregluoi eta biharko dittugu beste gauren batzuk be. 🙂
Boskotian lana bildurgarrixa. Zuzenekua oso ona, diskua gainditzen dabena. Jendia gustura egon zala begibistakua zan ze bisak eskatzeko orduan indartsu eskatu ziran. Berbiak indar haundixa dauka, bestelako edozein zaratak baiño haundixagua zorionez, eta musikiak lagundua danian errazago sartzen dala be esango neuke. Ikusten da Elgetara etorri aurretik ordu asko eta asko egon dirala Josu Zabalakin.
Zortedun sentidu nintzan barikuan, etxian bertan, holako espektakulu bat ikusteko aukeria izan giñualako. Zorionak egitten dozuen lanagaittik eta gurera etortziagaittik eskerrik asko. Chapeau! Gora Gu ta gutarrak.