Urtarrillaren 23a be heldu zan eta horixe zan eguna Elgetako ahotsak proiektuan parte hartu zeben danei eskerrak emoteko. Elkarrizketetan jakiturixia laga doskuen gehixenak egon ziran han, eta batzun faltan familixakuak. Berezixa izan zan ordubetioi.
Nik pare bat bideo erabili nittuan aurkezpenian, baiña mezua bakarra izan zan: zenbat ikasi dogun elkarrizketetatik! Bideuok jartzen dittut hemen, baiña ahotsak.com helbidian topauko dozuz Herrixak, 84; hizlarixak: 1.251;
zintak: 1.614; pasartiak: 11.011; transkribatutakuak: 2.333;
audiuak: 1.463; bideuak: 1.638.
Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Eskolia, unibertsidadia, euskerazko hedabidiak… bale. Baiña sekulako garrantzixa dauke edadetuen esanek. Bi arrazoigaittik:
- Euskera ona darabillelako elkarrizketatuak, ederra. Egituratua, berbak ondo aukeratuta, zehaztasunakin, isiltasunak zaindduta…
- Historixia trasmititzen doskuelako, erakutsi. Askotan, iñun idatzitta ez daren gaixak.
Gertukuenak dira euskalkixa bizirik eta kalidadiakin eusten laguntzen dabenak. Eusten eta zabaltzen. Ez gara aspertuko eskerrak emoten.
Eskerrik asko, baitta be: Oxel Erostarbe alkatiai, batetik; bestetik, Asier Sarasua eta Aintzane Agirrebeña badihardugu elkarteko kidiei. Baitta elkarrizketa egitten jardun daben Josu Mendikutei be. (kuriosua, laurak blogarixak 🙂