Kontzertu txikien zaleago naiz, baina atzo gozatu ederra hartu nuen. Flipatuta utzi ninduen duen indarrak eta publikoari dion errespetuak.
Tag Archives: donostia
Donostiako suzko-erroberak
Ikusi barri dittut suzko-erroberak telebistatik. Zuzenian emon dittu gure telebista publiko euskaldunak itzuli biharra euki barik. Burrundadia ez dago itzuli biharrik eta bai argixa bai koloriak be berbak jarri barik antzemoten dittugu. Zaillagua da Kontxako jendiaren txalo zaparradiari berbak jartzia. Euruak eta euruak zerura botatzen ikusten daozelako izango dira txaluok?
Kamara dezente jarraipena egitteko. Bost bat-edo kalkulau dot nik 16 minutu inguruko suendako: planuak Kontxan dagon jendiarenak, suaren planuak, gipuzkoar guztiok ordaintzen doguzen Kontxako erromarianak, beste pareren bat suei begira-eta…
Pirotecnia zaragozanaren suak txaloz hartu dittu jendiak. Traka motza dala esanaz hartu dabe berbia aurkezliek, ostian. Diñue: erritmo faltia egon dala, kontuan hartu ez eta ez debela zenbat iraun daben esaterik euko, irudi originalak izan dirala (bihotzak egin dittue zeruan, pentsau!) eta euripian amaieria emon dotse suzko-erroberoi bihar arte esanda. Bai, bihar be zuzenekua egongo dala ulertu dot nik. 23:55ak dira eta amaittu da saiua, oin Burusoiltxoren kapitulo bat jarri dabe. Ondo loin!