5 comments on “Oso ondo, Txipriztin

  1. dENiS(e)k dio:

    earra kontzertua, bai, jefia beti jefe…

  2. Inazio(e)k dio:

    Egia esan, ez dago nire kantari maitatuenen zerrendan, baina gustura ikusi nuen atzoko kontzertua. Talde indartsu bat eta taularatze bikain batez lagunduta, komunikatzaile oso ona iruditu zitzaidan. Gertukoa eta irudi saltzaile aparta. Hiru ordu pasa kanta eta saltoka.

    Batek zioen inoiz ikusi duen berbenerorik onena dela, baina nik uste dut merezi izan zuen kontzertua izan zela.

  3. Iker(e)k dio:

    Neuk be gozatu nauen kontzertue, eta oso ona pentsau jatan. Springsteen mostro bat da: hiru ordu dana emuten, aurrien, atzien, dana berak kontroletan, jentiakin ederto komuniketan… pasada bat. Eta taldia oso profesionala, oso ona. E Street Band, zer esan biher dogu!

    Bestela, kontzertu hasieran (seguruenik bere inddarrak neurketako) errepertorio flojotxuaue egin zauen… gerora indartzen, klasiko mordue batzen eta rockeruague bilakatu arte. Hori be ondo, maila batetik gailurrera.

    Dana dala, soinua ez zan denbora danien onena izen. Hasieran apur bat kostau jakuen ondo hartzie, eta gero be gorabeheratxo batzuk be egon zien. Baina ez, nire ustez, kejetako modukue.

    Bestalde, ni ez naz berez Springsteenen zale amorratua eta apenas daukot bere diskorik. Aurrekuen BECera lagun batzuk gomendatute juen nintzen eta zur eta lur itxi nindduten berak eta egon zan giruek. Donostin ez zan halako girorik egon, Anoeta askoz handixague dalako edo Bilboaldien bestelako girue sortzen dalako. Aparte, Bilbokue rockeruague izen zan.

    Bukatzeko, esatie badirudiela Donosti ez dauela preparaute halako akontezimientuek hartzeko. Ha izen zan zirkulazio kaosa! Puff!!

    A, eta harrittute itxi nindduen Springsteenek Danbaka aittatu zauenien! Ez nauen espero!

  4. Mireia(e)k dio:

    Lehenengo aldixa zan makro kontzertu batera juten nitzala eta esan biharra daukat Brucek “The Boss” gaitzisena irabazitxa daukala. Hiru orduko kontzertua eta momentu baten be ez nitzan aspertu. Ez da erraza 40.000 pertsona hiru orduan entregauta eukitzia lortzia. Baña berak lortu zeban. Forman dago Bruce. Gañera oso ondo daki publikua bereganatzen, hiru ordu geratzeke aritxu zan. Dana oso ondo neurtuta zeukan. Ikerrek esan daben moduan soinu aldetik egon zien fallo batzuk. Gomendatzeko moduko kontzertua oso ondo Bruce. Oin Donostiatik irtetzia kaotikua izan zan bai. Hori hobeto antolatuta egon behar zan.

    Oharra: danbakako gonbidatu berezi moduan etorriko da? 🙂

  5. Eneko Azkarate Eneko(e)k dio:

    Denbora luzea daroagu Anoetan lehen mailako ikuskizunekin gozatu ezinda. Futbolak ematen ez digun gozamena Boss-ek eman zigun atzo. Badira lehen mailakoak, bigarrenekoak, hirugarrenekoak, eta baita goi goian dihardutenak, txapeldunen ligakoak, eta Springsteen horietakoa da, onenen artean onenetakoa; eta taula gainean nagusia.

    Gainera, hala daroatza urte asko, 30 bat urte goi goian, hasierako jarrera berberarekin.

    Oso gutxi dira, barregarri geratzeke, batetik bestera saltoka ibili, eszenatokia dominatu, eta milaka eta milaka lagunen aurrean, jator, umil, gertuko, emankor agertu, eta disfrutarazten dutenak.

    Rock makro-kontzertuetako izarrik nagusietakoa da eta atzo, beste behin, erakutsi zuen hori.

    Berbenerorik onena? Ez da etiketa txarra. 40.000 lagun hiru orduz dantzan edukitzea ez da makala!

    Errepertorioari begira, kontzertua flojo hasi zuela? Ez nago ados. Espero nuen azken diskoko single nagusia hasiera samarrean, baina ez betiko kantu arrakastatsu edo ospetsuenekin ekitea. Gogor hasi ere; lehen ordu erdia apoteosikoa izan zen, hasieratik izerditan hasteko, soinu eskas eta guzti.

    Bukaera iruditu zitzaidan berbeneroago, sinpatikoa hala ere, eta The River-eko klasiko gehiago bota nituen faltan kontzertuan zehar, batzuk abestu bazituen ere.

    Beti gustatu izan zait, eta errespetatu izan dut, baina aspaldi aspaldian ez diot aparteko kasurik egin. Urrunetik jarraitu dut —halako izar distiratsuak oharkabean segi baldin badaitezke—. Akaso horregatik, atzo zur eta lur laga ninduen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude