Politikariak eredu? Ez! Izan daitezela politikari!

Eguazteneko Berria-n irakurri nuen labur bat: EAJko legebiltzarkideak ez du etxebizitza hartuko: EAJk argitu du GarbiƱe Saez legebiltzarkide jeltzaleak ez duela Amurrion (Araba) egokitu zitzaion babestutako etxebizitza hartuko. Alderdi jeltzalearen esanetan, Saezek legebiltzarkide ez zenean eman zuen izena zozketan, eta orduan baldintzak betetzen zituen. Egun, ez.
Kafeko komentarioa izan da, notiziak eragina izan du kafe-kuadrillan. Martitzenean askok zuten irakurrita gaztelerako periodikoren batean orri beteko notizia titular handi-handiarekin. Egun bat lehenago era bazebiltzan gaiari bueltaka eta presioaren ostean: EAJ-k esan dio Saez-i etxeari uko egiteko.
Ez zait ondo iruditzen! Zenbat eta zenbat daude babes ofizialeko etxebizitzan herentzia handi bat jasota ere? Zenbat Haziendari tranpa eginda? Zenbatek dute babestutako etxe bat eta gero diru gehiago irabazten den lanean jardun gaur?
Adibide erreal bat: Fagorren lana egin, babestutako etxea lortzeko baino gehiago irabazi eta zer asmatuko eta…: eszedentzia hartu eta taberna batera pare bat hilabetean. Diru beltza kobratu eta baldintzak bete. Hauek ez dira politikariak eta ez dute azalpenik eman beharrik?

Politikariak politikari, mesedez

Politikariei ez diet eskatzen eredu izatea. Ez. Eskatzen diet legeak egitea horrelakorik gertatu ez dadin, lauzpabost urtean behin-edo babestutako etxea dutenen datuak begiratzea eta baldintzak asko hobetu badituzte pare bat urtean etxea uzteko tramiteak hastea, esaterako.
Legea ondu dezatela. Momentu jakin batean etxe beharra duen guztiari eman bost bat urterako bizitzeko eskubidea. Gero aztertu. Egoera berririk balego (soldata hobeak…) denbora bat eman eta neurriak hartu. Neurriak politikariei? ez, neurriak larregi irabazte dutenei.