Leo Bassi, Bizardunak, eta ‘Urte berri on, amona’

Halaxe tokatu da eta hiru plan horiek izan ditut eskura.

  • Leo Bassi

Palestinatik etorri zen Leo Bassi Elgetara. Aluzinatuta zegoen han bizi izan duenaz. 6.000 lagunen aurrean egin zuen bere aktuazioa. Familiatik datorkio pailazo sena. 1840an hasi zen bere aitona ere. Radikala zen hura bai kapitalismoarekin eta bai eliza katolikoarekin eta hari horri tiraka osatu zuen bi orduko emanaldia. Aitita internazionalista dela zioen eta XIX. mendean internazionalista izateko modua zirkuak ematen omen zion. BASSI berbak, italieraz, “maila sozial baxuko” esan gura du eta horrekin abizenorrekin jaiotzeak poztu egiten zuela kontatu zigun. I. gerra mundialeko 1.450.000 hildakoak izan zituen gogoan eta lotura egin zuen Elgetan Gerra Zibila aitzaki hartuta Espaloian dagoen erakusketarekin. Aznar, Gay eta lesbianak… proposatu zuen urriaren 12ra pasatzea gay eta lesbianen eguna šŸ™‚  Balore eta etika krisia dagoen garaiotarako errezetaren bat ere eman zuen, utopia ikusten lagundu zigun batu ginen 100 lagun ingururi (benetan gutxi!). Badu bere xarma Bassik. Antzerkia egin ostean ere oso interesgarria den tipoa, benetan.
Leo

  • Zapatuan Bizardunak OƱatin, karpan

Karpa baten jo zuten eta giro ederra zegoen heldu ginenerako. Komentagai, hala ere, Ulmaren kontrako kartel hau. Aluzinatu egin genuen. Zenbat bazkide, hau da, JABE egongo ziren karpapean? pentsa, txosnako garbilekua ere enkofratuak egiteko Ulmako materialarekin zegoen eginda… Seguru oƱatiar askoren ahotan izan zela kartel hori. Han zegoenez gero adostuta jarriko zuten-edo…

IMG_1995

Bizardunak ondo egon zen, betiko erritmoan eta jai giroan. Zegoen eguraldiarekin eta giroarekin kanpoko taulan ere ondo leudeke, baina… Geroko erromeria ere ondo. Animatua.

  • Domekan zinera: urte berri on, amona

OƱatin luzatu eta domekan zine eguna. Urte berri on amona komedia beltza da.  Amona berezi xamarra zaindu behar duen familia baten gora-beherak. Ikustekoa, dudarik ez. Xabier Mendigureni oso oso ona iruditu zaio, esaterako. Niri ez horrenbeste, ondo eginda dagoen arren. Informazioa: http://www.urteberrionamona.com/

Pelota partidurik ez neban ikusi

Eta arraro sentitzen naiz. Egixa esan parian tokau ezkero ikusi egingo neuke eta gustora ikusi sufridu arren. Gurago izan neban olatu haundixak ikustia kostan, hala eta be.

  • EAEn % 33ko audientzia (portzierto, zelako nahastosua dan erkidegua eta talde politikua be EAE izatia. Nekosua beti ANV-EAE idaztia… ).
  • Nafarruan % 40ko audientzia. Bi lagunetik batek ikusi zeban partidua.

Partidurik ez eta telebistarik bez. Aste akaberia aretotik aretora ibilli naiz.

Barikuan Txuma Murugarren (webgunia ei dauka, baiƱa telefonicaren lotura bat agertzen da…) eta Gari (ikustera ohittuta ez nagon webgune bat, zeozela esatiarren) ikusi nittuan Plateruenan. Etxian moduan egoten naiz hango antzokixan. Kontzertu ona. Bixak dittut gustoko eta oso oso txarto egin biharko leukie nik okerrekorik esateko. Hori bai, Roberto Mosok urten zeban momentuan… gure lagun batek galdetu zeban moduan: Roberto Morro dok dantzan dabillena?

Zapatuan Leo Bassi Elgetako Espaloia Kafe Antzokixan. Jendez lepo egon zan Espaloia eta ez zan iƱor urten disgustora. Berakin afaltzeko aukeria euki neban eta gustatzen jata daukan bizi-filosofixia. Jarduntsua da eta luze egon giƱan entzuten kuadrillatxua. Oingo astian Toledon egongo da, ateuen elkargune izango da Toledo. Zein herri eta Toledo! Blogari saiatua da Bassi eta nundik nora dabillen jarraittu geinke errez. Emongo dau zeresana Toledon probokazio-man-ek.

Domekan olatuak ikusten lehenengo eta gero goxo-goxo Victoria Eugenian. Berandu erabaki giƱuan Ruper ikustera fatia, baiƱa aukera ona izan zan. Lekua… elegantia da, baiƱa gu hirugarren solairuan egon giƱan. Zer esango dot ba! Ba galdu egitten da taula gaiƱekua bertatik bertara ikusten ez danian. Hirugarrenetik be soiƱu ona eta argixak mundial. Jabi Ulla ezaguna da, baiƱa ezagunago izateko meritu guztiak egin zittuan domekan be. Ruper bera ondo (hobeto egon izan da Ruper be). Atzo nerbioso-edo… anplixari “on” emotia ahaztuta behin, zubitoren batekin be larri, letraren batzukin nekez be bai… baiƱa ondo. Haizietan jardun zeben  Gorka Benitezek (saxua eta zehar-txirulia) eta Juan de Diegok (fiskornua). Entsegu gutxitxokin seguruenik, baiƱa kolore politta emon zotzen pare bat kanturi. Jendez lepo aretua eta artistiari txalo zaparrada haundixak joten, entregauta. Politto egon zan. Dana grabau da eta lau kamaratan, gaiƱera! Komentarixo asko egin zittuan eta kritikatxo bat be bai. Irratixetan euskal musikarik jartzen ez zebeneko urtien gaiƱian egon zan berbetan eta bota zeban: bueno, gaur egun moduan. Txaluak entzun ziran antzokixan. Komentarixuak badauka mamiƱa, baiƱa hau beste egun baterako.

Gaur astelehena… eskerrak zubixa be badatorren. Animo!

Leo Bassiren kontra egitten jarraitzen dabe

Gure herriko alkatiak ohar bat etara dau Leo Bassik Elgetan jokatuko daben antzezlanaren harira jasotako spama dala-eta. Handik etaratako puntu batzuk:

  • Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso dittu azken egunotan Internet
    bidez Leo Bassik abenduaren 1ian Espaloian egingo daben ikuskizuna
    bertan behera lagatzeko neurrixak hartzeko eskatzen.
  • Bigarren aldixa da Bassi
    Elgetara datorrela eta iaz be antzerako mezuak jaso zittuan Elgetako
    Udalak.
  • “Ez dot neurririk hartuko Leo Bassik
    Espaloia Kafe Antzokixan egingo daben ikuskizuna dela-eta”.
  • “Ez Leo Bassik, ez
    beste iƱork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre
    azaltzeko eragozpenak izatia”.
  • Herritarrak animatu gura dittu aurtenguan Instintos Ocultos  ikustera fateko: “Herritarrek erabakiko dabe ikuskizunak
    merezi daben edo ez . Bakoitzak bere iritzixa euko dau. Hoixe dauka oiƱarri
    adierazpen askatasunak, danon askatasuna”.

Goittik behera egitten dot bat gure herriko alkatiak esandakuekin. Halakoik!
Zer uste dabe dirala eskuma muturrekuok holako mezuekin spameatziaz gain artista baten jarduna eragozteko?

Leo Bassiren webgunia

Iaz be egon zan Espaloian hau bufoiau eta esan zoskunez bere armarik haudixena antzeztokixak badira be,  oso gertutik jarraitzen dotsa Internetek. Sarri idazten dau leobassi.com webgunian eta danetik topauko dozu han: Bassibussaren barri, Leo Bassiren gaiƱeko kontuak, apostasia egitteko pausuak, agendia … Bassi Elgetatik pasau ostian fango da nora eta Toledora, Ateuen lehenengo kontziliora.

LeoBassiElgetan