Museoak agora bihurtu beharko genituzke

Museo txiki zein handiek entzun beharko luketen hitzaldia entzuten egon naiz gaur Koldo Mitxelenan. Eta museoak izan dira aipagai, baina edukia lantzen dugun guztiondako izan da argigarria.

Haritz Solupe

Hainbat ideia on bota ditu aurkezpen landu batean (gustatu zait aurkezpenak egiteko prezi tresna ). Aipatu dituenen artean: euskal kultur ekosistemara heltzen jakin behar dugu eta bezeroa modu zabalean ulertu behar dugula. Ez eraikinetara gerturatzen den bezeroa bakarrik, baita web bidez edo eskuko telefonoaren bidez gurekin harremanetan jartzen dena ere. Edukiak plazaratu behar ditugu bezeroaren arretaren arabera. Elkarlanetik egin behar dugu lan eta txikiak izanagatik gure burua erakutsi.
Lizentziekiko ardura ere erakutsi du Aldundiak. CC lizentzien aldeko apustuak serioa dirudi eta eskertzen da diru publikoz egindakoa publikoaren esku lagatzea. Erakunde askok dute ikasteko Gipuzkoakotik.

Nanci Proctor

Smithsonian zer den azaltzen-eta jardun du. Aurkezpen landua eta esperientzia pertsonalean oinarritua Solupek moduan.
Kuriosoa hitzaldiko tarte batean eman duen datua. Beraien 19 eraikinetara 30 milioi lagun joan dira fisikoki aurten. Eta birtualean? 180 milioi!!!!  Horiek datuok ikusita serio hartu beharko da 2.0 teknologiak erabili eta jendearengana heltzen saiatzea. Lau multzotan dute banatuta beraien zeregina: eraikinen kudeaketa da bat; bestea, dituzten webguneak; hirugarrena, sare sozialak; eta laugarrena, teknologia mugikorra. Lau arlo eta ezin jakin esaten zein den garrantzitsuagoa zein baino. Gurean ez legoke dudarik… eraikinetako hormak behar den moduan izateari garrantzia kentzen hasi beharko dugu gainontzeko hiruren mesedetan izango bada…

Proctorren esaldi batekin geratu naiz: izugarri gustatzen zait museoetan argazkiak ateratzen uzten didatenean. Hain zuzen ere, Smithsonian uzten dute argazkiak ateratzen, bideoak egiten… Proctorrek argi du: doako propaganda dira jendeak egindako “lanok”, twitterren partekatzen dira, Facebooken, iphonearekin argazkiak atera eta flickr-era igotzen dituzte… baieztatu du. Komentatio hau eta Sustatun agertutako artikulu hau  aitzaki hartuta, Haritz Rodrigez Xurikenek galdetu dio Soluperi ia zein den arrazoia Tabakaleran edo KM-n argazkiak ateratzen ez uztekoa, kontradikzioa dela esana eta jarduna. Vegap aipatu du Solupek (webgunera sartzen bazarete SGAE-n koloreak akordatu eragingo dizkizue). Aldundiak gura duela, baina legea oso katramilatsua dela. Aldunditik egindako lanak bai, gaur egun CC lizentziapekoak dira.

Museoek zelakoak izan behar dute?

Gustatu zait Proctorrek zelan azaldu duen gaurko museoak nolakoak izan beharko luketen: museoak AKROPOLISAK izatetik (han goian, tenplu garrantzitsuak, gutxirendako lekuak…) AGORA izatera (elkarrizketa lekua, konpromiso sozialerako gunea, ideiak partekatzeko plaza..) pasa dira edo pasa behar dira derrigor. Eta plazetan argazkiak ateratzen ditugu, elkarrizketak izaten ditugu, bankuan jarri eta begira gozatzen dugu… eta lagunak  gonbidatzen ditugu plazara plaza bera bizi izaten laguntzen digutelako, gozatu egiten dugu… eta bai, guztiz ados nago museoak plaza bihurtu behar ditugula.

Erantzunik ez kazetarien galderei? baina zer da hau?

Uste dut El Mundon irakurri nuela TVE-k abisatu egingo diela ikus-entzuleei prentsa aurrekoetan kazetarien galderei ez badiete erantzuten. TVE-koek estilo liburuan sartuko dutela irakurri dut.
 
Horrelako prentsaurrekoak ez dira asko izaten, baina gutxien uste duzunak deitzen du erredakziora, kazetaria deitutako lekura joan eta gero salda bero! Panfleto bat irakurri begiak paperean josita dituztela eta galderarik ez dutela onartuko esaten dizute muturra okertu ere egin barik. Falta zitzaiguna! Paper gainekoa irakurri eta listo! Loritoak moduan! Eta ez dihardut ohiturarik ez duten horiez kexaka, hori ulertu ere egin nezake, baina behin eta berriz telebistan agertzen diren horiek…

Egia esan gurean ez dakit zenbaterainoko zurrunbiloa dagoen gai honekin. Baina ni, behinik behin, amorrarazten nauen kontu bat da. Ez daudela galderei erantzuteko prest? Izorrai!

Aspaldi egin nintzen Facebook-en talde honen zale: “Que los medios no cubran más ruedas de prensa sin preguntas” eta egia esan, ez nuke informazio hori bere horretan botako.

Besterik da gure hedabideetan zelan jokatuko dugun. Nire amorrua atean utzi eta hedabidean zelan jokatu ezberdina ere izan daiteke… Hori bai, hausnartzekoa da gure ikus-entzuleei eta irakurleei ia jakinarazi behar diegun edo ez galderak ez dizkigutela erantzun. Nik egingo nuke. Hori ere informatzea da, hartzaileari geratuko zaion zalantza da ia kazetarien galderei erantzuteko prest ez diren egon edo ez diren kapazak izan erantzuteko. Guri ere geratzen zaigu zalantza hori.

Bonba? ze bonba?

Atzo mezu bat jaso neban poltsikokuan: “eta bonba abisuena”?

Eta hori jaso eta Internetera fan bat izan ziran. Lankidiei be esan notsen albiste txar posible bat zeguala… bonba abisuren batzuk Valentzian-edo… ETA… Eta klaro, iñork ez giñuan sinisterik gura…

Jatorrixaren billa jardun dot eta ez dakit zein dan benetako jatorrixa. Ni heldu naizen lekura arte, behintzat, EITB-ren twitterra dago hasierakuen artian. Gero webgunian be egon zan eta ez dakit irratixan edo telebistan landu zeben gaixa. Seguruenik egongo zan lehenagokorik baiña.

Egixa esan, konplikaua da denboraren kudeaketia holako kasuetan. Ez dozu azkena izan gura (ahal bada lehenengotarikua izatia gustoko dogula esango neuke…) eta arriskua dago gero beranduagi ibiltzeko be… Hemen kasuan egin giñuan hau: sinisterik gura ez eta sinistu ez. Zorionez aukera ona izan zan. Las Provincias, Valentziakoren bat, Galiziakoren bat… eta Vocento taldearen ABC bonbetako bat lehertu zala esaten, eta Publico be antzera, hemen pantaillazo bat: 
PublicoBomba

Meneamen ia 100 komentarixo, 200 aldiz zabaldutako mezua… eta soka luzia eta erreakziño eske merke asko, larregi.

Barkamen eskerik? ez, ez do irakurri.

Lubakixetatik sakuak eruan dittue!!!!

Halakoik!!!!!!!  Asentziotik lapurtu dabe egurrezko mahai haundi bat. Etxeko-jardiñen baten egongo da… eta seguru ez dagola urrin-urrin. Motozerriakin etorri egin bihar da eta hori kamioneta batera kargau, e? en fin.

Baiña aluzinantiena izan da sakuak harrapatziana. Zer eta lubakixetako sakuak eruan dittue! Lurrakin beteta daren sakuak!. Nora? zertarako? auskalo! Bide ertzeko saku batzuk dira jausi diranak lubaki barrura eta eruan dittuenak be bai batzuk, antza. Erretratu honetan zerenak, esaterako:
IMG_3280
Baiña ikusi dozuez Bilbo aldeko eurixetan zelako sakuak erabilli dittuen ura ez sartzeko garajietara? Ikusi dittuzue telebistako irudixak?  Ba horixe! Gerran be halaxe izan zan: Intxortatik errekurtsuak eruan zittuen zertara eta desastre bat izan zan burdiñazko gerrikua egittera. Orduko 50 milloi pezeta kostatu zan gerrikuoi. Urak eusteko sakuak eruan dittuela egixa bada duan eruan dittue oinguan, harrapauta!

Bide Ertzean: plazerra

IMG_3323

Domeka ederra izan zen aurrekoa. Realak zertan ziharduen arduratzeke egin ziren soinu probak eta bazekarten pistarik. Normalean soinu probetan egoten denak badaki zein kalbario diren, baina bateriaren oinarriekin aluzinatzen hasi eta ahotsekin amaitu zen arteko ordubetea entzunda argi eta garbi utzi zuten kontzertu bikaina izan zitekeela.

Ez zuten hutsik egin. Hirukote moduan etorri ziren eta hasieran banuen beldurra gainontzeko bien falta ez ote nuen igarriko. Fran Iturberen gitarrak oso gogoko ditut eta antzeko gutxi entzuteko aukera dago inguruan. Hala ere, ez. Hirukoteak xarma du, konektatzen daki eta beste taldekiderik behar dutenik ere ahazteraino heltzen da bat lehen notak entzuten hasi orduko. Asteon boskote moduan nahasten dihardute disko berria Garaten, baina zinez esperientzia polita izan da hirukotean entzuteko eman diguten aukera.

Hasiera haiek gogorarazi dizkidate ezinbestez. Ni neu ere musikaren bueltan nengoen zentratuago eta gogoratzen dut zelan gozatu nuen Dana lanbrotute ikustot lanarekin, Soraluzen. Oroitzapen horiek bizi izan ditut kontzertuan eta baita taldearen izen bereko diskoa entzutean ere. Balada iheslaria kantua entzuten ez nuela hamar urtetik gora izango dira. Lehenago apalagoak-edo ziren kantuek irabazi egin dute bateria irakurketa berriekin, baxuaren dinamika berriarekin eta kantaera zainduagoarekin. Orain, Bide Ertzean eskamentudun jendeak osatutako taldea da eta profesionalak dira musikagintzan.

Zure Minari diskoko Gure maitasuna kantuarekin antzokia musikaz borobildua geratu zen. Geundenok aurrean genuen alfonbra gorriko eszenatoki zaindu bat, elegantea; argi-joko politekin apaindu zuen Gorkak eta soinua neurrian helarazi zigun Elorrioko Aitorrek. Salom-pop batean geunden, zerbeza batekin jarrita eta dagokion musikarekin.

Kantuak banan-banan aipatzeko bestekoak dira ze errepertorioan asmatu dute. Ez zegoen betegarri den kantarik eta gogoan ditut egunotan liburua aurkezten diharduen Oier Gillanen hitzekin egina, edo Grisa abestia zelako aire ezberdinarekin kantatu zuten. Berriagoak diren 13 arrosa gorriak modukoekin zein eder zeuden domeka arratsaldean ere gogoratu dut…

Ezin zen bestela izan eta jendeak pare bat aldiz eskatu zituen bisak. Lehenengo kantuan bezain apal atera ziren eta aho-soinuarekin lagundutako kanta berriren bat ere bazuten Espaloiko publikoari eskaintzeko. Mikrofonotik galdetu zioten beren buruari ia kanturako balio duten edo ez, baina galderak ez du lekurik. “Zutaz kantatzeko jaio bide nintzen mundura” kantatu zuten eta sinistu ere egin genuen gutako bakoitzarentzat kantatuko lerroak zirela, domeka arratsalde euritsuan Espaloian elkartu ginen denondako eta bakoitzarendako girotuak. Otamendi poeta handiaren hitzekin amaitu zuten emanaldia, erritmo bizian eta gau bustiari lekua utzita. Plazerra.

Euskaltelen zuntza? autobusa bakarrik!

IMG_3313

GGGRrrrrrrr. Egixa esan amorrua emon zostan autobusa ikusi nebanian. “Zuntz optikuaren inddarra…” eta gure herrira lehenago heltzen dira munduko emakume txirrindulari onenak Euskalteleko zuntza baiño.

Egixa esan ez zan etapa makala izan! Sufrimendua bertatik bertara ikusteko moduko saiua erlojupekua. Adurra darixola heltzen ziran txirrindularixak. Hemen irabazlia metia pasatziaz bat: Nicole Cooke

IMG_3315

Eta sarixa jaso ostian (errekuperauta):
IMG_3321

GPS-a hartu eta gerra zibileko lubakietatik buelta

panelak
Bariku arratsalde polita pasatu dugu. Espaloian elkartu gara eta mapa bat marraztu dugu ia begiz ondo markatzen genuen ordenagailuan geneukan mapan…

Gero, segituan, GPS-a hartu eta ibilbidea egitera. Gari eta Mikelekin egin daitezke ibilaldi hau eta beste hamaika. Lagunarteko komentarioan joan gara Intxortarantz. Bidean informazio panel guztiak markatu ditugu, iturriren bat edo beste ere bai, baita Beldarrainen monumentua eta Elgetan hil zituztenen omenez dagoen Salbadorreko harria ere.

Ibilbidean badago paisaiarekin gozatzea. Horren adibide bat hemen:
IMG_3286
Edo eguarbitza atzean ikusten den hau…
IMG_3285

Eta bariku arratsaldeko buelta hau zertarako? Ikusiko ditugu emaitzak aurrerago, baina hasteko, openstreetmap.com osatzen goaz.

Lubakiak non dauden ere markatu dugu, gudagunea, faxistak non, non eutsi zituzten golpistak gudariek, belgikarraren postua, zig-zag erako lubakiak, Beldarrain zegoen lekua, babesguneak, parepetoa…
IMG_3279

Esandakoa, atsalde polita eta emankorra. Eskerrik asko Gari eta Mikel. Intxortako ibilbidea markatuta.

’80 egunean’: ederra filma

Euskal film ederra! Hunkigarria, sinesgarria, estereotipoak gainditzen dituena. Aktore onak, gidoi polita, inguruko paisaiak… Film ederra ikusi genuen atzo Eibarko Coliseo antzokian. Eta post hau idazten dut Arrasateko antzokira animatzeko. Zinetik gustura irtengo zarete, seguru!

Trailerra hemen:

Jose Ramon Argoitia geratuko da seguruen kerizpetan, baina demasa da egiten duen lana. Zer esanik ez Itziar Aizpurua eta sorpresa eman duen Mariasun Pagoagarena. Prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian Arrasaten. Han egon da Goiena.

Amaia Antzokirako gonbita:


Ez galdu aukera! ordutegiak-eta pdf-an arrasate-mondragon.org webgunean. Bestela hauek dira orduak eta egunak: Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, domekan 19:30ean: eta, astelehenean
20:30ean emango dute filma. Gainera, domekan protagonistak eta
zuzendariak Amaia antzokian bertan solaserako prest.

ipad zoragarri bat eskuartean

IMG_3262
IMG_3264

Ez dela ordenagailu bat, berotu egiten dela, pantaila arraiaz beteko zaigula, bereizmenak ez duela laguntzen denbora askoan irakurtzen, gehigarriak garestiak izango direla… eta bla, bla, bla, bla. Baina iPad-a zoragarria da!

IMG_3267

Eta hain zuzen arrakasta hortik etorriko zaio, kontra dituen guztiak izanda ere askori gustatuko zaigula eskuartean izatea. Beste barik, gustatuko zaitu eta kito! eta horren kontra…

Hale ere, diseinu hori, 700 gramora ez heltzea, pantaila ederra (9,7 hazbete), multitaktila, erosoa, youtube fenomeno ikusten da, itunes-etik filmak ekarrita ere bai, argazkiak ikusteko oso egokia, baita nabegazio sinplea egiteko ere, pare bat jokotan ibili naiz (doan topatu ditudanak) eta aspaldi nengoen petakadun makina batean jokatu barik… 🙂 Libururik ez, ez dut oraindik irakurri baina euskal argitaldariak ere jarri beharko dira iPad-ari ere begira… iWork ere badakar testuendako, kalkuluak egiteko plantilak eta aurkezpenak egiteko erabiltzen dugun Keynotea ere bai…

Atzotik dihardut makinita berriarekin eta bateria pila bat dauka. 10 ordutik gora, esaten dutenez.

IPad hau Espaloian egongo da edonork erabiltzeko. Bai bai, barran eskatu eta gura duzun egunkaria irakurri: herriko, bailarako, Euskal Herriko zein munduko notiziak kontsultatu, bideoren bat ikusi… eta benga, ez biziatu ze beste batzuk ere gura dute erabiltzea 🙂

Egin dogu salto Debagoiena guztian

– Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule
irabazi ditu egunero Debagoienean iazko neurketarekin alderatuz. CIES-en neurketa LTD-a zabaldu aurretik egin zen, Debagoiena guztira salto egin aurretik.

– Gaur egun, 56.000 lagunek ikusten
dute astero Goiena Telebista. %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan Goiena telebista ikusi zuten %14,5ek.  

– Cuatro, TVE 2 edo Teledonostiren
aurretik dago Goiena Telebista, eta TVE 1, La Sexta eta Antena 3tik
oso gertu.

– Lurreko Telebista Digitalaren
eskaintza zabalaren aurrean, indartu egin da Goiena Telebistaren posizioa
eta erakutsi du ikus-entzule fidelak dituela. Kate gehiago daude, eta hala ere gora egin dugu ikus-entzule kopuruan.

– Beste telebista lokal batzuk beren esparruetan baino gehiago ikusten da Goiena telebista. bere esparru naturalean, Debagoienean. Hala, esaterako, Teledonosti %6,1ek ikusten du Donostian.


Papera ere ondo:

Goienkaria nagusi da,
askogatik, Debagoienean paperekoen artean. 30.000 lagunek irakurtzen dute
astero Goienkaria: egubakoitzetan zein astelehenetan.Bigarren papereko irakurrienari,
El Diario Vasco-ri, 10.000 irakurle ateratzen dizkio
Goienkaria-k gure eskualdean.

Internet da goranzko joera duen
hedabidea

Hirugarrena da Euskal Autonomia
Erkidegoan, telebistaren eta irratiaren ostean eta paperekoaren aurretik. 2004tik hona %265eko hazkundea
izan du Internetek. Hedabide nagusi bihurtzeko bidean
da, telebista eta irratiaren aurretik. Goiena.net 2.300 lagunek bisitatzen
(bisita bakarra) dute egunero. Blog hau irakurtzen duzuenok ere egiten duzue zifra horrek gora egitea. Eskerrik asko.