Haserre nago MAC-ekin gggrrrrrr

Gaur HUHEZIn eman behar dut hitzalditxo bat hango IKO-ko ikasleei, Ikus-entzunezko komunikazioak. Eta Keynote batean dut dena landua… Ba gura dut egindako programa horretan erakustea hitzaldia eta portatila bakarrik eramanda egitea ordubeteko saioa.
IMG_0725
Astean MacBook berri batekin nabil eta Mac-en ordenagailu berri bat dudan bakoitzean moduan sorpresa, sorpresa! Hasi naiz begira ia proiektorera lotzeko dena prest dagoen-eta… beste behin ere egokigailu faltan. Jo dut Donostiako hornitzaileengana eta atzo ekarri zidaten beste egokigailu bat. GGGRRRRRRRR!!!!!!!!!  Ba ez, hau ere ez! DVI bat da, baina lau pin gutxiago ditu… Arrasateko bi dendatan pasatu eta ezta!

Pare bat urtean ezagutu ditut dozena erdi egokigailu. Desastre bat da! Zergatik egiten dute hau? Erabiltzaileon haserrerako baino ez da. GGGRRRRRRRR.
IMG_0724

New York: Mac-ak eta iPhone-ak

Iphonak ikusiko dituzu New York-en han eta hemen. Argazki hau atera nuen metroan, eta bagoi berean baziren beste hiru. Jende askok musika entzuteko erabiltzen du, baina Internetera konektatuta egoteko aukera hori erabiltzen ikusi ditugu gehienak.

Argazkikoa arrosa koloreko funda bat eta azazkalak ere halaxe. :-()
MacIphona

Mac-a da errege itsasoz bestaldean. Mac-ak harrera guneetan, portatilak kafetegietan, parkean jendea konektatua… eta konponketa dendak ere Mac-enak… Ikusi zelako harrera gunea, ordenagailu deskatalogatuekin egina. Txandak emateko ere pantaila horiek erabiltzen dituzte. (Eta nik uste nuela MAC-ak ez zirela matxuratzen…)

Mac3

Mac2

MAC dendak diseinuari lotutako dendak dira. Dena dago zainduta, baita saltzaileen kamiseta koloreak ere. Jende asko ikusi genuen e-posta kontsultatzen dendotan. Hiru saltoki handi ikusi genituen, baina ezer erosi barik bueltatu ginen. Ez, ezta Iphone G3a ere ez. Iphone bat lortzeko bi bide daude: bata, bertan bizi zarela demostratzeko paperak erakustea Mac dendetan; bestea merkatu beltza, kaleko denda batzuetan.

MacNY

New York: killer cocacola?

Kokakola2

Kokakolaren kontrako kanpainak egon dira bai (Jon Tornerrek idatzi zuen argi, Argian) eta webguneak ere zabaldu dira Killer Coke diotenak eta informazio asko batzen dutenak. Baina autotik atera genituen argazkiok ikusita jente gehiagok utzi beharko du kokakola edatea ze kamioi mordo hori… Hau ere bada New York, Cokeren eta hanburgesen hiria, janari bizkorrarena… eta ni konturatu gabe banengoen ere starbucks hiria da. Non ez dago wifia kobratzen duten Starbucks coffe bat? 

Kokakola

New York: saskibaloia espektakulua da

Nicks

Korrika 16 pasatu denean akordatu naiz berriz New York-ekin. Antxitxika egiteko bi urte jantzi barik nituen zapatila zuriak atera eta Durango eta AbadiƱo arteko bidea egitera joan ginenean. Zapatila horiek dira saskibaloian jokatzeko erabiltzen nituenak eta hortik lotura, ez gure jokatzeko modua oso NBAkoa zelako…  Sasoi baten Gigantes del basket aldizkariaren zenbaki guztiak erosten genituen anaiak eta biok. Afizioa beti izan dut, baina gaur da eguna pista galdu xamar daukadana.

New York-en ikusi eta ikasi nuen saskibaloia kirola baino gehiago dela: ikuskizuna da dena!

The New york Nicks eta Boobcats ikusten egon ginen. Madison square gardenera joan ia zer zegoen ikusteko eta kontzertuak-eta parean ez zitzaizkigun tokatu, baina bai NBAko partidua. Ondo, dena dago jendearen aisiari begira prestatua, dena da erosgai, dena dago anuntziatua, dena dago ondo telebisatua areto barrukoondako, artistak joaten badira pantailan agertzen dira, dantzariak bikain, kantuan ere egin zuen mutiko zorri batek eta zelan egin zuen, DJak minutu bateko tarteetan… eta horri denorri lotuta saskibaloia.

Merezi du kirol horren nondik norakoan interes minimoa baduzu. Barreneko argazkian ikusten den moduan nonbaiten jarri ginen, baina ondo egon zen. Bikain. Zenbat lagun sartzen diren pabilioi horretan? ez dakit, ez dakit. A! Knicks-ek galdu (105-114) egin zuen ;-(

Nicks2

New York: Musikala: ‘The phantom of the opera’

Fantasma

Bi ordu eta erdiko emanaldia. Orkestra zuzenean jotzen eta aktore-kantari pila bat. Polita. Ingeles larregi jakin barik ere jarraitzeko modukoa. Ondo egon zen ikustea, baina behin ikustekoa dela uste dut nik, kito! oooo(kada) horiek larregitan entzuten ez dago ohitua nire belarria. Bete-bete eginda aretoa. Jende pilo handia eta egunero-egunero izaten ei da horrela. Sarrera gabe geratu ziren hainbat lagun. Gu ere beraiek gura zuten egunean joan ginen azkenean eta ez guk pentsatua genuenean.

Musikalaren gainekoa webgune ofizialean: www.thephantomoftheopera.com/new_york/ Urteak eta urteak daramatzate musikal honekin New York-en. Karteleran denbora gehien daramana ei da. En fin, Madrilen bertan ikusi genuen La Bella y la bestia gehiago gustatu zitzaidan. Kanpoan limousineak zain. Guk oinez egin genuen etxerako bidea. Beti ikusten da gehiago eta merezi du gainera asfaltoa norbere oinez zapaltzeak. Hori bai, auto handiei erretratua atera genien. Gu bai turistak! šŸ™‚

Majestic

Limousine

Barrura! Versaceren jaira joan ginen, baina goiztxo

Versace

Versace2 Ba hau New York hiriaren gaiƱeko museo bat zen. Gu joan ginen museoa ikustera, baina… itxita! eta itxita bai, baina ebento bat preparatzen zeudela ikusi eta barrura! Zer izango-eta… Versaceren jai bat. Versace hil egin zuten 97an eta bere herentzia erdia utzi zion 11 urteko ilobari, 500 milioi dolar (ia ia guk gastatu duguna beste 10 egunetan). Jaira New York-eko alkatea eta beste hainbat OPI joatekoak ziren gauean. Gu arratsaldez egon ginen eta plantxak zelako lurruna botatzen zuen… Dena egon behar zen perfekto gauerako eta… Lanean ziharduenetatik gehienak latinoak. Erdaretan gaztelera nagusi jaiaren prestaketan. Gauean zein hizkuntza izango zen nagusi jakiteko ez ginen geratu. Musikal bat ikustera joan ginen.

Zinera fateko gogua: ‘Munduaren bira, doan!’

New York-en kontakizunak intxoingo dau. Trailer bat ikusi dot eta asko poztu naiz. Zinera fateko gogua sartu jata eta besteren batzuk be euki leikie gogua hau ikusitta…

Mundu surrealista ikusi dot trailerrian, baiƱa errez identifikatzekua. Julio Verne atzian lagako daben filma emoten dau. Pikantia emoten dau eta zeresana emon leike edukixak, izan be, nekez ikusiko dogu gure burua (fisikua) esku bariko personajietan, baiƱa jarrera eta esaten diharduenetan…

Abentura klasikua XXI. mendian. 85 minutu eta euskeraz. Biba!

New York: The New York Times

Kalean gora eta behera genbiltzala ikusi genuen The New York Times. Gure komunikabide taldearendako eraikin berri batekin amesten dugunok ezin ba pasa barrura sartu barik. Barrua handia eta zabala, komunikabide handi bati (krisiak eragin dion arren) dagokion moduan. Kuriosoa sarrerako pasillo handian zeuden pantaila txiki mordoa. Twitter bat bailitzan, karaktere gutxi batzuk agertzen ziren pantailetan. Eguneko notiziak, eten barik berritzen ziren notiziak. Praktikoa? ba ez, inor ez dago han horiek irakurtzeko, baina sarrera polita bai. Kuriosoa, dekoratiboa izateko imaginatiboa, lorasorta sikuekin jantzi beharrean ba hedabidearekin lotura duen zerbaitekin atondua zegoen sarrera argitsua.

Diseinua beti zaindu dute The New York Times-en. Ez dute alperrik irabazi berri hainbat sari Malofiej sarietan ere. Peter Sullivan-Best of Show saria jaso dute. Papera eta on-line batuta ematen den saria jaso zuten “The Ebb and Flow of Movies: Box Office” lanagatik. Egia esan, neri ez zait batere argigarria iruditu infografia, baina bueno, informazio hori guztia sailkatzea ez da ez makala.

Sarreratik aurrera ez genuen egin, baina New York-en jarrera honekin ibili gara: hori ere ikusiko dugu eta barrura! sartu eta inork ez badu galdetzen zer egiten dugun ba barrura (hurrengo mezuan adibidea emango dut). Gehienetan galdetuta sartu gara eta atezainek majo asko zabaldu dizkigute hotel glamurosoetako ateak.

The New York Times-eko sarreran ateratako argazkia:
 NewYorkTimes1

New York: segurtasuna

NYPolizia

Segurtasuna, jaun-andreok! Beldurgarria da zelakoa izan daiteken paranoia segurtasunaren gainean. Amerikanoak (batzuk, klaro) jota daudela ere esan daiteke: sartzeko dauden pegak, bete beharreko paperak (on-line ere bai), sartzeko webcam batean argazkia atera, hatz-herexak poliziari utzi, abioira sartu aurretiko antzerki guztia (zapatak kendu, gerrikoa…)…

Eta kalean polizia autoak launaka edo seinaka gora eta behera zaratotsean eta argiak piztuta, polizia auto haundi eta txiki erredikulo batzuk ere bai, kafe dendatan sartu eta kafe-poto handiak hartuta pasiatzen duten gizon-emakume uniformedun pilo bat…

Eta barregarri izateraino heltzen den presentzia. Erridikulo hori adierazteko goiko argazkia. Ez da Walt Disneyk jarritako polizia, baina izan zitekeen. Ez dakizue zelan emozionatu zen polizia ilehoriak argazkia aterako ote zuten galdetu zionean. Poliziak ilehoriaren bikotearen, argazkilariaren, janzkera balu barre ederrak egingo genituzke. Ieup!!!!

Postaletarako balio dute, behinik behin.

New York: eraikinak eta eraikinak

Eraikinak
Gora, gora begiratu behar da New York-en. Bai, behintzat bulegogune nagusia dagoen lekuan, Manhattanen. Auzoetan etxe txikiagoak eta politagoak topatzea errazagoa da, eta zelanbait, arnasa hartzea ere errazagoa da auzoetan. Manhattanen apenas sartzen da eguzkia nahiz eta zerua urdin ikusi. Irla 21,5 kilometro luze da eta masa masaren gainean ikusiko duzue. Badirudi espektakulua ez dagoela asfaltoan eta taxi horien artean bakarrik, goian era bada zer ikusia.
Eraikinak

Eraikinak

Manhattanen uptown eta downtown ibili beharra dago, irlaren iparraldera edo irlaren hegoaldera. Holandarrek erosi zuten Manhattan 1626an eta orduko 24 dolar kostatu ziren. Gaur, diru horrekin ezin esan afaldu ezin daitekeenik, baina gehitxoagorekin joatea hobeto… Gerora ingelesen eskuetara pasatu zen lurraldea eta orduan hartu zuen New york izena. 96 hizkuntza ei daude New Yorken, baina %50etik gora dira ingelesez jarduten direnak. Ingelesa jakitea ondo dator eta nire moduan ingeles pattala daukazuenondako ere esan daiteke nahiko ingeles ulergarria dela. Hori bai, zerbitzu guztietan daude latinoak eta ingelesez tutik ere jakin barik ibili daiteke hirigunean.

Eraikinak

Eraikinak

Etxeak eta etxeak daude, baina berezia bigarren argazki honetakoa. Fuller eraikina da, baina Flatiron etxea moduan agertzen da gidetan. Izena lehengo plantxen antzetik jarri zioten. 1902an eraikinik altuena izan zen. Estilo modernistadun eraikin hau triangularra da eta punta baten bi metroko zabalera baino ez du. Sofa eder bat justu sartzeko modukoa. 22 solairu eta 87 metro ditu eta, beraz, gidetan esaten dena gezurra da ze bazegoen beste etxe orratz zaharragorik, Park Row hain zuzen, 1899an eraikia.
Eraikinak

Eraikinak

Gora, gora begiratu behar da gero New Yorken.

Eraikinak

Eraikinak

Eraikinak

Eta ez begiratu bakarrik, kamaradunak ikusi daitezke takian potian gizon honen moduan. Ze erremedio hain luze diren etxeak ateratzea gura izanez gero. Lepoko mina horrena izango ote da…