Ba hau New York hiriaren gaiñeko museo bat zen. Gu joan ginen museoa ikustera, baina… itxita! eta itxita bai, baina ebento bat preparatzen zeudela ikusi eta barrura! Zer izango-eta… Versaceren jai bat. Versace hil egin zuten 97an eta bere herentzia erdia utzi zion 11 urteko ilobari, 500 milioi dolar (ia ia guk gastatu duguna beste 10 egunetan). Jaira New York-eko alkatea eta beste hainbat OPI joatekoak ziren gauean. Gu arratsaldez egon ginen eta plantxak zelako lurruna botatzen zuen… Dena egon behar zen perfekto gauerako eta… Lanean ziharduenetatik gehienak latinoak. Erdaretan gaztelera nagusi jaiaren prestaketan. Gauean zein hizkuntza izango zen nagusi jakiteko ez ginen geratu. Musikal bat ikustera joan ginen.