`Soinu bilduma´ potente egin dute Euskadi Irratian

Manu
Etxezortuk gidatutako saioan entzun ditudanekin blogeko sarrera hau.
Zehatzago, Nagore Telleriak ekarri ditu esaldiok. Ez dugu sarri entzuten
horrelako kazetaritza eta niri, zer esango dizuet ba, datsegit. Eta gogorren
etxekoekin, ez pentsa!

Entzutea gura baduzue (2:42:30ean):


Soinu
bilduman jasotakoak gutxi gorabehera:
 

A3, Paula Vazquez eta Carlos Sobera:

  • “Vazquezi
    ihes egin zion pentsamenduak eta  etorkinak
    ez zirela Españolak esan zuen ia nahi gabe”
  • “Ia
    soinekorik gabe geratu zen munduko ahots erreena duen aurkezle ilehoria”.
  • “Inor
    ez luke aztoratuko Paula Vazquez-ek titia erakutsita… aspaldi erakutsi zuen
    Sabrinak…”

TVE1:
Anne Igarteburu eta Imanol Arias:

  • “Instrukzioak
    spidifemarenak bailiran irakurri zituzten”.
  • “Onenak
    beraiek direla esan zuten. Ospitaleko gaisoez ez ziren akordatu, ezta psikiatrikoko
    eroez… baina bai arrantzaleez”.
  • “Diru
    problemarik ez daukatenek esaten dituzten moduko gauzak esan zituzten.”
  • “Ez
    dute patrikako minik ez Igarteburuk ez Ariasek”

ETB1:
atsuak

  • “Zenbat
    izango ote ginen garranxiak ez entzutearren mahatsak gazteleraz jan
    genituenak”.
  • “Atsoek
    garraxi egiten dute eta gainera, gipuzkoarrok lotsatzeko gipuzkera zabarrean
    hitz egiten dute”.
  • “Pentsamendua
    geldotzeko moduko saioa ETB1ean”.
  • “Inteligentziaren
    kontrako programa egin zuten Gabon zaharretan.”
  • “Zuzendari
    berriak gura duena egingo du programazioarekin, baina gutxienez debekatu
    beharko lituztke gaztelera eta euskara erabilita egiten diren txiste auskalo ze
    urtetakoak. Uste genuen duela 20 urte gaindituta genuela umore mota hau”.
  • “Norbaitek
    barre egingo zuen… jarraitu zuten builaka… Pello Zabala erabili zuten bufoi
    moduan…

ETB2, Africa Baeta:

  • “Vaya
    semanitako umoregileak gehitxotan ikusi ditugu”.
  • “Ezin
    etsi gure buruaz hitz egin gabe eta Africa Baetak horixe egin zuen”.
  • “Mahatsa
    jan aurretik ETB2an ere eman zituzten azalpen guztiak baina ez dakit norbaitek
    barre egingo zuen”.
  • “Txisterik
    maxiatuena erabili gabe ezin geratu”.
  • “15
    segundu behar izan zituzten urteberri on esateko. Lehendabiziko euskarazko
    hitzak Television Españolan entzun genituen, 3. segunduan”.

Ba
horixe, “Bakia, ongia eta onespena denoi”.

Ni
jarri naiz pentsatzen ea zer ikustea gurako nukeen, zelan egina, zeinek… eta
ez dut asmatzen. Benetan zaila iruditzen zait 23:45 – 00:15 tarte hori egitea. Ez
dut proposamenik eta gure familian telebistari begira jaten ditugu mahatsak.
Aurten atsuei begira, hurrengo urtean auskalo.

Artikulu landu gutxiago eta azalkeria gehiago?

Egunotan irakurri ditut artikulu bi:

Gustura irakurri ditut bi lagunon artikuluak. Baina atentzioa deitu didana da posta zerrendaren baten eta twitterren izan duten harrerak. Onak direlako bai, noski, baina izan ote da horrelakoak gero eta gutxiago daudelako ere? Lehen baino gutxiago eta gehiagok hartzen du denbora blogeko sarrerak idazteko? Zeuek zelan ikusten duzue, blogariok?

Twitterren azaleko askotxo darabilgulakoan nago eta blogetako edukiak behera egin duela, ahalpaldi gutxi idazten dela eta 141 karaktere baino gutxiagoko testutxo asko… Ez dezala inork interpretatu Twitterren kontrako testu moduan hemen diodana ze 1200 tuit botata hori ulertuko lukeena ez dabil ondo. Hala ere, kezkatzekoa iruditzen zait euskarazko sormen digitala blogetatik aldentzen egotea. 

Iban, eta zergatik Twitter US blogak? “Egunak 24 ordu, halaxe ikasi nuen nik”.

Ahalegin berriak egin behar ditugula iruditzen zait blog komunitateak indartzeko. Eta egingo ditugu.

Euskaraz bizitzeko, euskarazko hedabideak behar ditugu

Larunbatean, abenduak 1, Euskaraz bizi nahi dugu
leloa oihukatuko dugu euskaltzaleok Donostiako kaleetan. Euskaraz
jarduten dugun hedabide ez publikoak batzen dituen Hekimen elkartearen
izenean, Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu nahi
zaituztegu.

Euskal Herri euskalduna nahi badugu, euskaraz bizi
nahi badugu, komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da.
Euskal Herrian azken hamarkadetan gizarte hedabide sare zabala sortu da:
600 bat langile gara sektorean eta ehunka mila pertsonarengana heltzen
gara. Esparru txikia da gurea, baina, aldi berean, indartsua eta
ezinbestekoa euskaraz bizi nahi badugu.

Administrazioa, hezkuntza
eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean.
Baliabideei dagokienez, administrazioan eta hezkuntzan indar handia
jarri da azken hamarkadetan, euskarazko hedabide publikoetan ere bai.
Baina askoz gutxiago hedabide ez publikoetan. Euskal gizarte moderno eta
kohesionatua eratzeko, hizkuntza komunitatea osatzeko, gizarte hedabide
sare zabala behar bezala babestu behar dugu.

Euskararen hiztun
komunitateak behar duen eremu komunikatiboa sendoa garatzeko,
elkarlanaren bidea jorratu dugu urte hauetan guztietan euskarazko
komunikabideek. Elkarlan hori bideratzeko, Hekimen elkartea sortu berri
dugu. 50 komunikabide baino gehiago batu gara, euskaraz bizi ahal
izateko garrantzitsuak garela aldarrikatzeko.

Euskaraz bizi ahal
izateko, ezagutza eta borondateaz gain, ezinbestekoak dira baliabideak.
Euskarazko eremuak behar ditugu. Hedabideen kasuan, gure herrietan,
euskal gizartean, Europan, munduan… gertatzen denaz informatuko
gaituzten komunikabideak behar ditugu. Teknologia berriek eta Internetek
ekarri dituzten aldaketetara egokitutako komunikabideak.

Komunikabideontzat
ez dira garai onak, krisi hotsak nonahi entzuten dira. Baina ilusioz
ari gara beharrean, egun dugun egoera gaitzari elkarrekin erantzunez.
Euskal gizarteak garai berriak ditu, testuinguru egokia euskararen
normalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Euskarazko
komunikabideek, azken hamarkadetan bezala, gure ekarpenarekin jarraituko
dugu. Guztiok euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun.

Artikulu hau ondorengo hauek sinatu dute: Joseba Igerabide (Xaloa Telebista), Idoia Iparragirre (Gaur 8-Zazpi Haizetara), Berdaitz Goia (Argia), Iñaki Uria (Hamaika telebista), Jon Mikel Zabalegi (Gazteberri), Aitziber Zapiain (Euskal Irratiak) Iban Arregi (Berria Taldea) eta Iban Arantzabal (Tokikom): Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko Zuzendaritza Batzordea.

Goiena paperean elkarrizketa

Iban Arantzabal: “Erronkak dira Goiena herritarrekin egitea eta hiperlokaltasuna”

Eneko Azkarate

Goienako zuzendari nagusi izendatu berriak Goienaren eta euskarazko hedabideen oraingo eta etorkizuneko erronken gainean dihardu

Iban Arantzabal
(Elgeta, 1975) da urria ezkero Goienako zuzendari nagusia, Inazio
Arregiren ordez. Era berean, oraingo eguaztenean hedabideen aurrean
aurkeztu den Herri Ekimeneko Euskarazko Hedabideen Elkarteko (Hekimen)
presidentea da. Goienaren eta euskarazko hedabideen orainaz, etorkizunaz
eta erronkez egin dugu berba harekin.

Goienako sortzaileetako bat izan
zinen, Elgetako Goibeko elkarteko buru zinela; telematikako ardurak izan
dituzu Goienan, baita ikus-entzunezkoen atalarena, antolaketa zuzendari
ere izan zara. Orain zuzendari nagusi…

Goienako sorreratik nago bai, proiektuak izena ere ez zuen
egunetik. Oso gogoan ditut eta ilusioz gogoratzen ditut Bergarako
kultura etxearen mahai borobilean egiten genituen bilerak. Txosten
horiek urrea balira bezala gordetzen nituen, besteak beste, gure herriko
aldizkariaren jarraipen naturala, jarraipen hobetua eta
eraginkorragoaren printzak zeudelako idatzita txostenotan. Orduko
lantaldean ikasi genuen mugimendu bakoitza adostasunez egiten eta han
ikasitakoari jarraitu behar diogu orain. Adostasunean oinarritautako
kudeaketa egiten saiatu naiz beti, eta ez dut aldatzeko asmorik. 

Izan ere, Goienak bertako langile bat promozionatu du enpresako buru izateko. Hori garrantzitsua da, ezta?

Buru izatearekin baino gehiago identifikatzen naiz bazkide
izatearekin. Kooperatibista konbentzitua naiz. Goienan orain dela 12
urte genuena baino lan-talde sendoagoa dugu. Ikasi egin dugu eta aitortu
behar dut Inazio Arregirengandik asko ikasi dugula. Hori konplementatu
dugu kanpo ikasketekin eta horren garapen naturala izan da aldaketa.
Bazkide pribilegiatu sentitzen naiz, bazkide mota guztiek aho batez
onartu dutelako zuzendari nagusi izatea. Jaso ditudan zorionak eta
animoak zenbaezinak dira eta esan diet eskertzen ditudala animoak, baina
aholku beharra dudanean joko dudala beraien atea.

Mikel Irizar eta Inazio Arregi izan dira orain
arte Goienako zuzendari nagusiak. Ardura handia duzu orain zure gain,
haiek egindako lan onari jarraipena ematen, ezta?

Biak ezagutu ditut ondo. Bien estiloa gustatzen zait,
nahiz eta oso estilo ezberdinetakoak diren. Espero dut bietatik
jasotakoak balioko duela estilo propioa izateko. Hori bai, dagoeneko
talde lanak garrantzi handia du Goienan, eta, hain justu, estiloa horrek
markatuko du. 

Zein da, une honetan, zeure eta Goienaren erronka nagusia?

Zuzendari nagusi izendatzeaz bat sortutako erronka batekin
erantzungo dizut. Michel Collonek zioen mendebaldeko kazetaritzaren
helburua “neutraltasuna” mantentzea zela, baina hori iruzurra zela.
Astean irakurri dut Txillarre baserriko Pello Rubiori Barren
aldizkarian egindako elkarrizketa eta zioen “beti erdibidetik jotzen, bi
aldeak elkarrengana gerturatzen-edo” saiatzen zela. Neutraltasuna
gaitza edo iruzurra izan baliteke, erdibidetik jotzea helburua dugu
Goienan. Gure helburua etekin soziala da; eta ez etekin politikoa. Eta
lan talde osoaren egitekoa bideratuko dugu hedabideen esparrua euskaraz
izan dadin.

Eta informazio orekatua eskaintzeaz gain? 

Teknologia berriak, berrikuntza, enpresaren egiteko
soziala, eraginkortasuna, aurrean egotea… asko dira, baina aipatuko
dut Bart Bijenens-i ikasitakoa: hiperlokaltasuna. Oker dabiltza
gertutasuna txokokeriarekin nahasten dutenak, oker dabiltzen moduan
euskalkiak txokokeria direla diotenak. Euskalkia eta estandarra dira
beharrezkoak euskara biziko bada eta hedabideok biziko bagara
beharrezkoak ditugu tokikoa eta gertukoa uztartzea. Guk ez dugu arazorik
Aldundiko kontuez jarduteko, Legebiltzarreko hauteskundeez edo dorre
bikiez. Guk lantzen dugun informazioak gertutasuna du oinarri, baina ez
derrigor modu ertsian ulertutako tokikoa. Gure bezeroek ere horixe
baloratzen dute gehien, bertakotutako informazioa edo gertukoa. 

Hiperlokaltasunarekin batera kazetari
dinamizatzaileak izango dira hurrengo urratsa, ondo bidean. Hedabideak
debagoiendarrekin batera egiteko baliabideak jartzea, informatzaile izan
gura duenarendako gero eta leku gehiago uztea eta ez bakarrik zutabeak
edo kartak idazteko, baita informazio orriak osatzeko ere. 

Ez da erraza kazetaritza…

Kazetaritzari eskatzen zaio kazetari izatea baino gehiago.
Eskatzen zaigu ikastolakoago edo eskolakoago izatea, eskatzen zaigu
bosgarren kontenedorea edo atez atekoaren aldeko aukera egitea,
politikari honen menera edo bestearen besotik helduta joatea… Eta guk
lagundu gura dugu eta lagun izan, baina profesionaltasunez jokatzeak
eskatzen digu honekin edo harekin ez ezkontzea gure lan jardunean. Denok
dugu gure idearioa, baina erredakzioko atea gurutzatzen dugun aldiro
profesionalaren buzoa jantzita egiten da lan Goienan. Hori balio handia
da kazetariarentzat, eta baita irakurle, ikusle eta entzuleendako. Bide
zailena aukeratu dugu, Intereconomiako kazetariek badakite zer esan eta
errazago egiten dute lan, sinesgarritasunaren kaltetan izan arren. Gure
parrokia askotariko debagoiendarrek osatzen dute.

Hedabideen mundua etengabeko aldaketan murgilduta dago, bereziki, azken hamarkadan. Ondo moldatu da Goiena aldaketa horietara?

Goienan, gure lurraldeko beste hedabide batzuen aldean
arkakuso edo eltxo garen arren, handien presio, kalamitate, ezintasun
eta larritasun antzerakoak bizi ditugu. Hori bai, arkakuso izanagatik,
ez pentsa kikilduta bizitzeko sortuak garenik euskaldunok. Gure txikian,
baina gure komunitateari zerbitzu ona eman gura diogu, komunitateko
parte izan, eta horretarako aldaketetara moldatzen jakin dugula esan
genezake. Hori bai, sasoi hau ez da gora begira egoteko, aurreko
tropelean joateko pedalak ematen jarraitu behar da. Egingo dugu.

Hedabide tradizionalak, bestalde, krisi gogorrean sartuta daude. Testuinguru horretan, zela murgiltzen da Goiena?

Krisia sumatu genuen unetik beretik egin ditugu etxeko
lanak, eta horrek lagundu digu. Gerrikoa estutu dugu eta gure
egitekoa denez, efzienteagoak gara orain. Azkeneko urteotan, %23
murriztu da udaletatik jasotzen duguna, esaterako, baina zerbitzua
handitu eta hobetu dugu urte hauetan, digitalera salto
telebistan, Interneten eta eskuko telefonoetan aurrean jarri, paperean
astean bi aldiz publikatu… Eta hau dena euskara hutsean eta
gertuko informazioa emanez. Gainera, Aldunditik eta Jaurlaritzatik
bultzatzen duten eredua da Goienarena, 2012an nekez jardun daiteke herri
hedabideekin… eskualdekora pasata asmatu genuen. 

Berria ere ziztada eske. Goiena?

Guk ere, Berria-ko lagunen antzera, erabaki dugu ez egitea cocorico eta ez quiquiriqui.
Guk kukurruku kantatuaz egiten dugu lan eta hautu konzientea da
Goienaren sorreratik bertatik, nahiz eta lehiatzeko muga batzuk ditugun.
Gainera, hor daude gure jabeak, euskara elkarteak, gure jardun
euskalduna ziurtatzeko. Euskal hedabideok apal gabiltza, eta, erleen
moduan lan egin dugun arren, ziztadak ere eskatu beharrean aurkitzen
gara.

Debagoieneko udalak ere ez daude egoera onenean. Zela eragin du horrek Goienan?

Badakit herriak aukeratu dituen politikariek gizarte
laguntzetan-eta egingo dutela indarra, eta behar-beharrezkoa da gutxien
dutenei lagundu eta krisiari aurre egiteko politikei preferentzia
ematea, baina esperotzekoa da euskarari euro bakar bat ere gutxiago ez
ematea. Beheranzko joera jasanezina izateraino heldu da, marra
gorriraino. Madrilen edo Debagoienean egiten dugun hedabide estiloa ez
da bera eta identitatea, euskaltzaletasuna edo komunitatea zaintzeko
behar dugu udalen laguntza egonkorra.

Zenbateraino da garrantzitsua Goienarendako beronen komunitatea osatzen dutenak?

Komunitateko kideak dira gu bizitzeko arrazoia. Enpresa
sozio-enpresarialeko misio eta balioak horretara bideratuak daude,
komunitate horren beharrak asetzera: euskararen normalizazioa, parte
hartzailea izatea, eskualdeko kohesioa, esparru ezberdinak
euskararendako irabaztea…  Aurrera begirako jokabideek balio behar
dute bazkide mota guztien asebetetasuna lortzeko, eraginkortasunean gora
egiteko… eta hori guztia komunitatetik da posible. Unai Iturriagaren
hitzek zioten moduan: “Gure baitan betiko premia bat dabil: komunika
komunikatzea, komunika komunitatea”.

Zela irudikatzen duzu hemendik urte batzuetako Goiena?

Ahots propioarekin eta debagoiendarrengandik sekula baino gertuago. Grinn anaien Edurnezuri edo Txanogorritxu interesatzen
zaizkit, baina Walt Disneyren filtrorik gabe. Guk debagoiendarrek
diotena izaten jarraitu behar dugu, gure errealitateari muzin egin
barik. Horretarako, Alberto Barandiaranen liburu baten irakurri nion
Lorea Agirreri “gure arma ez da armada, gure arma kultura, euskara eta
hedabidegintza dira, eta gure etorkizuna hizkuntzari lotuta dago”.
Gustatu zitzaidan.

Gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da Interneteko atala Goienan?

Bai, eta zentzurik zabalenean ulertuta. Gure enpresa kazetari multimediaz osatuta dago eta horren ardatza Internet da. Ez Goiena.net bakarrik,
baita sare sozialak, esaterako. Bestetik, eta joera Interneten
goranzkoa eta balaztarik gabekoa bada ere, papera oso maitatua da
Debagoienean eta animatzen ditut irakurleak Goienako klubeko bazkide
egin eta abantaila askoren artean asteleheneko Goiena papera etxeko buzoian jaso dezaten. 

Goienako hedabideak osasuntsu daudela erakusten dute beren irakurleek eta ikus-entzuleek ematen dieten sostenguak?

Bai, dugun jarraipen zabalarekin oso pozik gaude.
Erantzukizuna dugu arlo sozialean eta transformazio sozialean sinisten
dugu eta egindakoa babestua dagoela sentitzen dugu audientzia neurketak
egiten dugun aldiro. Audientziok lortzeko oso garrantzitsua izan da
enpresa hau autoeratua izatea eta pertsonak jartzea enpresaren
oinarrian.

Goienaren gaineko azterketa egin du aurten Aztiker enpresak. Zeintzuk izan dira ondorio nagusiak?

Ondorio birekin geratzen gara: batetik, hamar lagunetik
zazpik dio Goienako hedabideak pluralak direla; hau da, ez direla hara
edo hona lerrokatzen; bestea, Goiena eta bere hedabideak beharrezko edo
oso beharrezko dira hamar debagoiendarretik bederatzirendako.

Euskarazko hedabide lokalen elkartea indartu egin da berriki. Sektorea ari da mugitzen eta Hekimen sortu da…    

Tokimomeko parte aktibo da Goiena eta sinistuta nago
elkarte berriak lagunduko duela hedabideak dauden lekuetan sendotzen eta
ez daudenetan berriak sortzen. Mugimendua sektorean ere bada eta
adibide berriena da Hekimen. Batu gara euskara hutsez funtzionatzen
dugun herri ekimeneko hedabide ez publikoak. Asko dugu konpartitzeko,
elkarrengandik ikasteko… eta erakundeetatik askotan eskatu zaigun hori
bete dugu: solaskidetza bat badute lurralde edo nazio mailako
erakundeek, estatutu batzuekin, zuzendaritza batzordearekin etab. Orain
lanerako denborak datoz, elkar ulertzekoak.

Animo eta zorion mezuei erantzuna

Ez da erraza denoi erantzutea… e-postaz jaso ditut 50 e-postatik gora eta gorde ditut pribatuan: animoak, laguntza, zorionak eta baita pesameren bat ere. 🙂 Asko emozionatu nauten mezu dezente. Eta sarean bizi bizi twitterlari lagunak ere. Ikaskide izandakoak sms-tik, masterrekoak whatsappetik, lagunek besarkadekin…

Eskerrik asko bihotzez. Babestua sentitzen naiz. Momentu konplikatuak dira horrelakoetan jarduteko, baina zorionez kriston lan-taldea daukagu Goienan. Horrek aterako du aurrera Goiena, profesional taldeak, kolaboratzaileek, bazkide klubeko kideek, lagunek, zaleek, bezeroek, diruz laguntzen dutenek etab.

Twitterreko mezuak publikoak dira:

Ahotsak.com
Ahotsak.com
@ahotsak

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet opened-tweet” data-feedback-key=”stream_status_269007672899166208″ data-tweet-id=”269007672899166208″ data-item-id=”269007672899166208″ data-screen-name=”ahotsak” data-name=”Ahotsak.com” data-user-id=”46596049″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:23 AM – 12 Aza 15

&middot; Xehetasunak

” data-mentions=”iarantzabal”>

Gure proiektu honetan bultzatzaile eta laguntzaile dugun -i zorionik beroena! Zorte ona bide berrian!

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_269006273612247040″ data-tweet-id=”269006273612247040″ data-item-id=”269006273612247040″ data-screen-name=”euskaljakintza” data-name=”Maite Goñi” data-user-id=”2836171″ data-is-reply-to=”true” data-expanded-footer=”


10:17 AM – 12 Aza 15

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

Jolinas!! Zorionak!! 🙂 🙂

 

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet opened-tweet” data-feedback-key=”stream_status_268992286266888192″ data-tweet-id=”268992286266888192″ data-item-id=”268992286266888192″ data-screen-name=”piban” data-name=”Iban Perez Hernandez” data-user-id=”26975269″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


9:22 AM – 12 Aza 15
&middot; Xehetasunak

” data-mentions=”iarantzabal”>

Zorionak !!! Zuzendari jauna 😉 animo erronka berrian

 

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

with-social-proof

” data-feedback-key=”stream_status_268729649884971010″ data-tweet-id=”268729649884971010″ data-item-id=”268729649884971010″ data-screen-name=”inakog” data-name=”Iñako Gurrutxaga” data-user-id=”15905081″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


3:58 PM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268699289847480320″ data-tweet-id=”268699289847480320″ data-item-id=”268699289847480320″ data-screen-name=”aiertgoenaga” data-name=”Aiert Goenaga” data-user-id=”459413204″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


1:57 PM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268688491355975683″ data-tweet-id=”268688491355975683″ data-item-id=”268688491355975683″ data-screen-name=”ibanarregi” data-name=”Iban Arregi” data-user-id=”108617573″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


1:15 PM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

Aupa hi. Animo lanbide ‘berrian’, denaren beharra edukiko diagu eta…..

 

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268677295626125312″ data-tweet-id=”268677295626125312″ data-item-id=”268677295626125312″ data-screen-name=”txargain” data-name=”leire narbaiza” data-user-id=”2674661″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


12:30 PM – 12 Aza 14

Hendaye, Pyrénées-Atlantiques(e)tik

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

Zorionak, Iban! Zenbat titulo azken aldian!

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268672814662447104″ data-tweet-id=”268672814662447104″ data-item-id=”268672814662447104″ data-screen-name=”balerdibalerdi” data-name=”Balerdi Balerdi” data-user-id=”715823642″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


12:12 PM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

with-social-proof

” data-feedback-key=”stream_status_268669603243241472″ data-tweet-id=”268669603243241472″ data-item-id=”268669603243241472″ data-screen-name=”Sustatu” data-name=”Sustatu Albisteak” data-user-id=”19577336″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


11:59 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal goioarana”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268651995391471616″ data-tweet-id=”268651995391471616″ data-item-id=”268651995391471616″ data-screen-name=”idurreski” data-name=”Idurre Eskisabel” data-user-id=”119506877″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:50 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268651608148176896″ data-tweet-id=”268651608148176896″ data-item-id=”268651608148176896″ data-screen-name=”urtziurkizu” data-name=”Urtzi Urkizu” data-user-id=”121703560″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:48 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268643831854018560″ data-tweet-id=”268643831854018560″ data-item-id=”268643831854018560″ data-screen-name=”azken_tximinoa” data-name=”Mikel Iturbe Urretxa” data-user-id=”6545982″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:17 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268643100170276864″ data-tweet-id=”268643100170276864″ data-item-id=”268643100170276864″ data-screen-name=”muxkilla” data-name=”Nagore Vega” data-user-id=”21868487″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:14 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268641890331672576″ data-tweet-id=”268641890331672576″ data-item-id=”268641890331672576″ data-screen-name=”RafaRueda” data-name=”Rafa Rueda” data-user-id=”39274707″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


10:09 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268638508992835584″ data-tweet-id=”268638508992835584″ data-item-id=”268638508992835584″ data-screen-name=”aurzelai” data-name=”aurzelai” data-user-id=”14673467″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


9:56 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”xgaldos iarantzabal”>

+1 Zorionak bai!! eta Zorte on!! RT : Zorionak !!!!

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268626011195838464″ data-tweet-id=”268626011195838464″ data-item-id=”268626011195838464″ data-screen-name=”naroaelortza” data-name=”Naroa Elortza” data-user-id=”21228606″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


9:06 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal joxearanzabal goiena”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268622322066407424″ data-tweet-id=”268622322066407424″ data-item-id=”268622322066407424″ data-screen-name=”xgaldos” data-name=”Xabier Galdos” data-user-id=”457610600″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


8:52 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal”>

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

” data-feedback-key=”stream_status_268618631158575104″ data-tweet-id=”268618631158575104″ data-item-id=”268618631158575104″ data-screen-name=”asarasua” data-name=”Asier Sarasua” data-user-id=”1480691″ data-is-reply-to=”true” data-expanded-footer=”


8:37 AM – 12 Aza 14

Eibar, Guipuzkoa(e)tik

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal goioarana”>

Zorionak ! Ondo eingo dok, seguru! RT: Goienako Zuzendari nagusia izendatu dute:

<div class=”tweet original-tweet js-stream-tweet js-actionable-tweet js-hover js-profile-popup-actionable js-original-tweet

with-social-proof

” data-feedback-key=”stream_status_268615654410711040″ data-tweet-id=”268615654410711040″ data-item-id=”268615654410711040″ data-screen-name=”goioarana” data-name=”Goio Arana” data-user-id=”19651827″ data-is-reply-to=”” data-expanded-footer=”


8:25 AM – 12 Aza 14

&middot; Xehetasunak

 

” data-mentions=”iarantzabal joxearanzabal”>

Goienako Zuzendari nagusia izendatu dute. Horren gainean idatzi du ek Faroan.

 

PUBLIKOA vs PRIBATUA

Jose Inazio Basterretxea lagunak badaki zertaz diharduen. Elkarrizketa zintzoa da eta berarekin konpartitzeko aukera izan dudan foroetan argi berba egiten duen irakaslea da. Estimuan dut. EITBz ezin jardun nik, etxean ere nahikoa lan badugulako denona den etxeko hautsak harrotzen hasi barik. Hala ere, deigarria egiten zait PRIBATU us PUBLIKO zelan erabiltzen duen elkarrizketan. Basterretxearena adibide bat gehiago da, eta nago, ezkerrak (luze-zabalean) kontzeptu hauen gaineko hausnarketa egiteko daukala. Edo orain herri ekimena ez da hain guaia? Edo publikoa da edo bestela “beste gurdi bat”?

Hauxe dio Iñazio Basterretxeak Urtzi Urkizuk egindako galderari erantzunez:

Desoreka bat badago Eusko Jaurlaritzak ETBrentzat ematen duen dirua eta tokiko euskarazko kateentzat ematen duenaren artean. Aurten ETBrentzat 124 milioi eta euskarazko tokikoentzat milioi erdia (zazpi kate). Nola baloratzen duzu desoreka hori?
Desoreka diozu… lasai hitz egiteko gaia da. Telebista publiko bati buruz eta zazpi telebista pribaturi buruz ari zara… ez dut uste gai hori horrela planteatu daitekeenik… Bi gurdi dira horiek, eta gurdi bakoitzak bere atoia behar du. Laguntza behar dutela telebista pribatuek? Dudarik ez. Beste inork ematen ez duen edo eman ezin duen zerbitzu publikoa ematen duten heinean, gainbegira eta diru publikoa zor zaizkie, noski. Lan handia egiten dute euskararen alde, euskaldungoa kohesionatzearen alde. Beraz, arbitratu behar da moduren bat telebista pribatu horiek gehiago jaso dezaten, baina ez telebista publikoaren diru-sarrerak oztopatuta. Ez da hori bidea. Niri, behintzat, ez dit barrenak hala agintzen. Aipatzen dituzun zenbaki horiek ez dira inoren gustukoak, ez dira euskaldunen gustukoak, ez dira nire gustukoak. Ez ditut nik erabaki, ezta EiTBk berak ere… baina, ez dezagun ahaztu bat erakunde publikoa dela; eta besteak, pribatuak direla.

Beste gurdi bat… Seguruenik ados egongo gara gaian sakonduz gero ze ezer baino lehen erantzunean esaten da “luze hitz egiteko gaia” dela. Eta bada. Ez bakarrik telebista publikoarena, baita beste hainbat alorrena ere. Ekartzen dut elkarrizketa hau gaiari heltzeko, aitzakia moduan.

Edo publikoa da edo ez da?

Nik Goienan egiten dut beharra. Goiena irabazi asmorik bariko kooperatiba da, euskara elkarteak oinarrian eta jabetzan dituena, erakunde publikoekin eta lan-bazkideokin jabetza konpartituz. Pribatua? bai. Enpresaren nolakotasun juridikoaz gain besterik begiratu beharko genuke? esaterako: euskara oinarria den, irabazirik balego non inbertitzen den, nondik datorren, norantz doan, nondik ateratzen den dirua, herritarrek zein onarpen ematen dioten… Edo enpresa hau publikoa balitz onarpen hobea, euskara hobeto mimatua, irabaziak hobeto inbertituak, jendearengana heltzeko baliabide egokiagoak izango lituzke izaera juridikoa beste bat balitz?

Berdina gertatzen zait barrutik bizi dudan beste proiektu batekin, Espaloia Kafe Antzokiarekin. Herriko hainbatek eta ingurukoek ere batzuetan esaten digute: “zuek pribatuak zarete”. Eta bai, egia da. Baina publikoa balitz ekitaldi gehiago legoke? euskarak leku duinagoa luke? posible litzateke proiektu hori? helburuak beteko lituzke orain moduan? proiektu batzaileagoa litzateke? parte hartzaileagoa?

Uste dut eztabaida zintzoa egin beharrean gaudela eta ez dela eskuina vs ezkerra, ez ikastolak vs eskolak, ez AEK vs HABE, ez…: PRIBATUA vs PUBLIKOA. Ez pribatu guztia da on ezta publiko guztia ere. Eta nik neuk pribatua, berez, kontzeptuz, ez dut alde makurrean ikusten. Zuek bai?

Behar ditugu ekimen pribatuak eta publikoak. Eta txarra ez batak bestearen igurtzi handiagoa balu, seguruen. 

Lo: banastapean, otzarapean, zestopean

Atzo lankide baten eguna izan zen, eta bezperan esan nion: “Gaur banastapera, e?” eta jarri zidan aurpegia… ez zuen tutik ere ulertu! Arraro neu sentitu nintzen ia txokokeriaren bat-edo ote zen…
Salbazioa: Twitter!  Bai, egongo da liburu mardulagoetan begiratu duenik ere… baina 140 karaktererekin galdera bota eta zast! erantzunak segituan. (Barrenean jartzen ditut erantzunok).

Guk txikitatik entzun dugu: “gaur banastapera, e?”. oraintsu arte banastapean lo egiteko gonbita jaso izan dut falta zaigun tiaren ahotik. Tia Abelina. Gure tiak esaten zidan urtero-urtero, izan ere, handi hau txikia izan harendako…

Leire Narbaizak galdetu zidan ia zer demontre zen banastapeko kontu hori… eta Eneko Barberena lagunak ederto erantzun:

Banastapean oiloak jartzen ziren gaua zela pentsa zezaten eta horrela baretu zitezen. Baretuta arrautza hobeto eta bizkorrago egingo zutela horrela… eta hortik, umeei (batez ere) esatea banastapera joateko. Urtebetetze eguna izan aurretik nerbioso egon ez daitezen, baretu daitezen eta hausnartu dezaten hurrengo eguneko egun “zoroaz”.

Ez dela polita? niri pila bat gustatzen zait. Esan behar diot bikoteari egunotan hartu dezala banasta, gura duenean 🙂

Tuitak:

@txargain -k: Ze da hori, Iban? Sekula entzun barik! Kontau, kontau!!

@meskaleroak -k: hasteko argitu zer den banastapean, gero esango dizuet non egiten dudan lo urtebetetze bezperan.

@magirre -k: aramaio n behintzat esaten da. Esaera bat edo. gauean otzara azpixen lo…

@AnaisNi -k: l Galdakaon eta Bergaran ere banastapean egiten dute lo urtebetetze bezperako gauean

@ipingixa -k:  Eskoriatzan be otzarapeien.

@ingumakeriak -k: Arraroa ez. @iarantzabal Elorrion ere banastapean lo egiten dugu eta urrutitxoago, amaren herrian, Garain: otzarapean

@Amendiola2 -k:  Durangon, “zestopien”. Egin baino, umeei iradoki.

@ferrerias -ek: arraultza jarri behar duten oiloei jarri ohi zaie banasta, gaua dela pentsa dezaten eta baretu… 1/x

@ferrerias -ek: ta urtemuga bezperan haurrak egonezinaz egon ohi direnez, gauza bera esan ohi zaie baretu asmoz

@meskaleroak -ek: gustatu zaizkit, bai hitza eta baita kontakizuna ere. Gure hizkuntza beti bezain aberats.

Protesta: Azenario bat erosi eta antzezlanerako sarrera doan

Antzerkira joateko %21 ordaindu behar dela BEZ?  ba… belarriak jaitsi eta… Euskal Herrian protestarik ere ez dut sumatu. Ez gara antolatu ezer egiteko… eta kultura kaltetua, aretoak kaltetuak eta sortzaileak kaltetuen.

Begiratu zer egin duten Katalunian. Hemen irakurri dut notizia:

BESCANO-ko antzeztokian azenarioak saltzen dituzte antzekirako sarrerak beharrean

Kataluniakoek beti izan dute ba diruarekin lotutako hainbat adjektibo laguntzaile… baina nik jarriko nieke imaginatiboarena ere. Imaginazioa izan dute teatre bescano-koek.

“Suicidas” deitzen den antzezlanerako egin dute ekimena. Egia esan, %8tik %21era igotzea kulturako BEZ-a… Eta zelan barazkiena %4koa den… justuagoa, kulturarako ere.

Antzeztokikoek ez dute sarrerarik salduko! azenarioa erosi Internet bidez eta sarrera opari. Eta Azenarioa antzeztokiko sarreran jaso ahal izango du bezeroak…

Ene… SGAE ere ez da ba pozik egongo…

Zure herrian ere euskara oporretan?

Sin títuloSin título

Oporretara joateak dena baimenduko ote du ba? Tabernako bezeroak bakarrik erdaldunak direla dirudi lehen argazkian. Ez dugu ezer aurreratu?
Ikusten duzue, nahikoa da postari berria ekartzea inori ez ardura izateko zein herritan gauden. Berdin-berdin da Murtzia edo Burgos edo Elgeta. Berdin-berdin. Bulegoko orduak, beraz, erdaldunendako. Akaso euskaldunok beste ordu batzuk izango ditugu?

 

Herriko dendetan antzera. Oporrak aurretik Udala eta UEMA elkarlanean jardunda posible da kartelak moldatzea, euskarak behar duen presentzia ziurtatzea etab. Ahalegin berezia egin da zerbitzu guztietako paisaia euskarazkoa izateko. Erraztasun asko eman dira. Klaro, oporretan… ba euskarak ere opor.

Hori bai, joan ondoko herrira, Eibarrera, eta: bertako El Corte Inglesen euskara entzuten da bozgoragailuetatik, euskaraz egiten duten langileak ere dezente, kartelak ere… eta “Euskal Produktuak” ere bai: euliak akabatzekoa, labexomorroak akabatzekoa, Sevilla kolonia, Play boy lurrina… Hemen, ez dena ere EUSKAL.
Sin título