`Egunkaria´ barik 10 urte

Gaur 10 urte Sustatuko editore lanetan niharduen. Oso notizia desagradablea izan zen, sinisten zaila eta hasierako minutuetan jabetzen ere nahikoa lan.  Itxieragatik batetik; bestetik, ez nituelako inoiz sinistu atxilotuak eramateko zeuden arrazoiak. Hain zen dena beltza… Ordukoak errekuperatu dituzte gaur Sustatun. Goienan ere ordukoak jarri ditugu `Egunkaria itxi zutela 10 urte´ albistean.

Ez dut inoiz kontatu (publiko ere egin zen, hala ere…) , baina orduan erabaki genuen Egunkariako lankide bati deitu eta gure egoitza eskaintzea hurrengo eguneko papera ateratzeko (Egunkariak eta Goienak leku berean inprimatzen genuen agerkaria). Deitu nuen. Komentatu zuten Egunkariako lankideen artean, eta ez zuten beharrik izan. Elkarrizketa “pribatu” hau zeinek eta “El Mundo”k eman zuen jakitera hurrengo egunean.

Nik hemendik ikasi dudana da kontrolatuegi gaudela eta kanpotik dugula kontrol hori. Horixe irudikatu zuten Guardia Zibilek ere Martin Ugalde parkean. Ez dut batere gustuko. Gaur Martin Ugalde beteko dugu orain dela 10 urte gertatua gaitzezten dugunok.

4 comments on “`Egunkaria´ barik 10 urte

  1. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Zelako artikulua atera duen Pello Zubiriak . Artikulu bakarrean dena esanda:

    http://www.argia.com/albistea/ez-ahaztu-2003ko-otso-hila

  2. arantzabal Iban (zu zeutik hartua)(e)k dio:

    Edurne Begiristainek dio:

    Eta guardia zibilekin batera, han zen El Mundo egunkariko argazkilari bat. Nolatan jakin zuen gertatzen ari zena galdetu nioenean, aitortu zidan berak bezperatik zekiela Egunkaria itxi behar zutela, jakinaren gainean zeudela egunkarian. Zur eta lur geratu nintzen, erreakzionatu ezinik.

    http://zuzeu.com/2013/02/19/2003ko-otsailaren-20a-egunkaria-ko-lau-kazetarik-kontatuta/

  3. […] El Mundo lo sabían desde la víspera. Begiristain se quedo estupefacta, sin saber qué responder.Iban Arantzabal recordó otra significativa anécdota en su blog. Trabajaba él entonces (como ahora) en el grupo de comunicación comarcal Goiena y decidieron […]

  4. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Luistxok aipatu du komentario hau eta baita Edurne Begiristainena era:

    http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria/el-diario-el-mundo-y-la-operacion-contra-egunkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude