Hau jakin dut:
“Debagoieneko Surf Elkartea sortu dute eta lehenengo bilera egingo dute Bergarako Laino skate parkean hilaren 20an, zapatuan, 19:00etan.”
Eta gertuen dugun hondartza Gasteizkoa dugun bailara honetan sortu dute Surf Elkarte bat. Ondo. Ondoen irizten diodana da, hala ere, Debagoienekoa izatea elkartea. Uste dut gauza askotan ikusiko ditugula herri erkaketak. Herri bakoitzean elkarte ezberdinak egotea ondo egon daiteke gauza batzuetarako, baina gehienetarako batu eta lanak zentralizatzea aukera on moduan ikusten dut. Beti? ezin esan, baina bai gehienetan. Gaztetxe potente bakar bat Debagoienean? ba seguruenik ez. Baina euskara elkarte potente bakarra (herrietako adarrekin, klaro)? Ba seguruenik bai.
Ikusiko ditugu eskualdeko gero eta produktu gehiago. Bai sortze beretik osatuak zein batuz lortuak.
Balio du “Debagoieneko xxxxx” formulak, baita “Urola-kostako xxxx” edo “Tolosaldeko xxxxx” edo “Debabarreneko xxxxx” edo “Durangaldeko xxxx”… Debagoieneko Surf Elkartea”-k balio handiagoa du Bergarako Surf Elkarteak baino. Zorte on.
Bergarakua ala debagoienekua elkartia ??? zeatik ez bergarakua integrante danak bergarakuak badia ?? badabitz batzuk oin be globalizatu nahian … ta gero beste artikulu batzutan lokalizatzen … kooperatiben ezlokalizazio ezaz … jakintsu gehiegi ez ote dabilen suelto kalien … eta lanerako gogo gitxi … eskubideak eskatu dauzen danak eta geixau legez, baina ardura eta erantzunkizunik bapez … … baloreen krisia …ekonomiarena … politakarena … abuztua egiten dabilenik ere egongo da ba …