Intxortako atia pinttau zebela etara neban aurreko mezu baten. Ez dot gustoko graftitigintza modu hau. Estilo kontu bat be izango da, seguruen.
Gaur eguardixan ikusi dittut lagun bi pintorien lana kendu guran. Telefonua etara, erretratu hau egin eta berbetan be egon naiz langilliekin. Egun pare bateko lana euko debela, ezin dabela esan zenbat kostauko dan baina makinarixa haundixa ekarri bihar izan dabela, presiñuan diharduela haria botatzen, gero likido bat gaiñetik…
Eta zeiñek ordainduko dau hau lanau? ba ez daukat garbi, baiña enterauko naiz.
Zuen herrixetan holakuak gertatzen diranian nundik ordaintzen da? zein zakutik? herrittarron dirutik ordaintzen da?
Kasu honi dagozkionez zurekin bat nator baina ari duenarekin (Irungo Ogasuna, Guggenheimeko dolar erosketa, Guggenheimeko “inkontrolatua”, Balenciaga, iruzur fiskala…) pintaden kostuaz aritzea gehiegikeri bat iruditzen zait, azkunakeri bat.
Ustelkeria legala eta ilegala oharkabean igarotzen den bitartean, politikariek aspertu arte esaten digute hiritarrok eguneroko arazoetan dugula kezka iturri: kale garbiketa esate baterako.
Eztabaida dezakegu mezuei buruz, adierazpen moduei buruz, adierazpen aukerei buruz, komunikazioaz, estetikaz… baina edonoren esku, eta beraz baliabide gutxien dituztenen esku ere, dagoen adierazpen modu baten kostu ekonomikoaz aritzea, beraien hitza besterik entzun nahi ez dutenen diskurtsoan sartzea dela iruditzen zait.
Eskerrik asko zure iritziagaik, Iñigo. Ez naiz ni izango zertaz eztabaida dezakezun esango dizuna. Ondo etorriak iritzi guztiak.
Oso polita berria. Goienkarian ere ikusi nuen berria, zu zeuk idatzia. ETAren aldeko margoketak egin zituztela gudarien omenezko monumentuan. Baina “ahaztu” egin zitzaizun aipatzea lehenago Franco eta Espainia aldeko margoketak egin zituztela eta norbaitek margoketa horrek estali eta ETAren aldekoak egin zituela. Hori hori! zu jarraitu ahazten!!!!!!
Eskerrik asko zure iritziagaik, Julen. Argitzeko ez bada ere…: Goienkariako berria ez nuen nik idatzi. Ez dut berririk idazten Goienkarian… Argazkia bai, argazkia nire blogetik hartu zuen Goienkariako kazetariak, baimena eskatu eta gero.
Ahaztu ezer ere ez. Amorru handia eman zidan banderok gudarien akordurako egindako atean ikusteak. Eta ahaztu ez dudala ikusteko jo aurrekoan idatzi nuen mezura eta bi erretratu ikusiko dituzu: Bata, “España una grande y libre” agertzen dela eta gudarien omeneko plaka apurtuta ageri da; bestea, “Guardia zibil, jota bertan hil. Gora ETA” dioena.
Loturak-eta hortxe dituzu, zerorrek egiaztatzeko.
Huelga eguna dugula-eta, aprobetxatu dut goiza zifraren bat jakitzeko.
Lurra gertatu, bi lagun espezializatu, burdin silikatuarekin tratatu, oxidatzeko produktu batzuk eman, “antigrafitia” eman…: 3,982.46
€ da aurrekontua. Gehitu BEZ-a etab: 4.000-5.000 euro inguru.
Jaurlaritzatik laguntzaren bat ba ei dago, baina hiri handietarako omen da batez ere… Ia lortzen duten zerbait 1.000 biztanleko herrirako ze, denon dirua da bai Udalekoa bai Jaurlaritzakoa, baina zaku handitik edo txikitik kendu ez da gauza bera.