Horrenbeste iphone eta horrenbeste konektatuta egon behar… Gustura ikusi dut astean Oñatiko Txopekua jatetxean dagoen kartela: Eskuko telefonoarekin berba egin gura baduzu arbolazpira!
Ez dakit berez estaldura non bai eta non ez adierazteko baino ez den… Hala ere kuriosoa kartela, eta ondorioz gure trasto guztiekin arbolapera bidaltzeko gezia. Bai, gustatu zitzaidan. Laster bazkaldu ere ez dugu trankil egingo… ggggggrrrrrrrrrr. Ikasi beharko dugu bai jatetxeak ez direla telefonoarekin atzera-aurrera ibiltzeko, mundua ez dela geratzen eskuko telefono barik bazkaltzen badugu ere.
tagzaniapaste
Txopekua jatetxea map
Beti telefonua konektauta! Klasian be askotan pasatzen da hori. Jo, eta
batzuk lotsatuta: barkatu, barkatu. Beste bazuk, ostera, lasai asko,
konbersaziñua danondako!
Biña ikusi dodanan okerrena, antzerki baten. ikusle bateri jo, hartu
eta berbetan hasi zan. Gero, berriro jo zetsan, berab egin, eta
hirugarrenez jo zetsan. azkenian urten zeban, zorionez!
Zelan onartu leike hau?