Trunpatia da eta egiaztatuz bakarrik egin daiteke kazetaritza

JAkinekoa da CNN-ko kazetaririk ez duela nahi ikustea ere. Ni arduratzen nauena da zenbat leku eta ordu eskaintzen zaizkion Euskal Herriko hedabideetan. Eragina duela? bai, jakina; eta mugimendu bakoitzaz jardun behar dugu egun bat bai eta bestea ere bai? Zalantza handiak ditut.

Daniel Dale-k, CNN-ko kazetariak ordu asko egin ditu gizon honen esanak aztertzen. Eta ondorio argiak utzi ditu. Gezur multzoaren ikuspegi eta iritzi pertsonalak eman ditu. Batetik, ikus-entzule-irakurleak zelan jasotzen dituen “informaziook” eta hedabideek nola lantzen dituzten, Bestetik. Eman dituen argibide batzuk, hemendik jasoak https://edition.cnn.com/2026/09/27/politics/fact-checking-trump-10-years-lessons :

  • Washingtonen ez dago Trump bezalako gezurtirik.
  • Zenbat eta krisi handiagoa, orduan eta gezur gehiago eta handiagoak.
  • Gezur txikienek bereizten dute gehien.
  • Trumpen gezur asko ez dira inoiz desagertzen.
  • Trumpek hori salatzen duten seinaleak ditu.
  • Trumpen datu guztiak dira susmagarriak.
  • Trumpek informazio txarra emateaz gain, kontsumitu ere egiten du informazio txarra.
  • Trumpek ezagutzen ditu hainbat datu on eta egiaztatu. Baina bost axola!
  • Trump gezur-saltsan eroso sentitzen diren pertsonez inguratuta dago
  • Komunikabide nagusiek ez dituzte behar bezala erabiltzen Trumpen gezurrak.

Zer egiten duen berak? ba nahi duena eta ahal duena. Gehiago kezkatzen nau azken puntuak, hau da, komunikabideek zelan lantzen duten informazio hau. Denek ez dute CNN-k duen datu egiaztatzailea eta horrek “lorito” bihurtzera eraman lezake hedabidea…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude