Zartadia

Izan zitekeen harrikadia eduki, kaskatuta egon, burutik jota, arraso juana egon, aberiye euki, pitzatuta egon... Edo okerrago dena: estar pirado edo como una cabra. Ba ez, Andrea Gonzalez eta Andoni Etxezarretan podcastak dauka izentzat ZARTADIA.

Eta badute bai zartadia! Umorea dute arma, baina freskotasuna eta gaztetasuna dituzte berriketaren oinarri. Entzunak nituen Goienan egiten duten podcastean. Goienak arlo teknikoan laguntzen die: mikrofonia, grabaketak, bideo kamerak… baina libre dute Andrea eta Andonik jarduna. Nahi dutenarekin hasten dira eta era bertsuan buka. Gonbidatuak zein izango diren beraiek erabakitzen dute eta baita haiei egiteko galderak ere.

Bada urtebete Goienak hasi zuela bide hau. Helburua da komunitateko kideei ematea espazioa eta zabalkundea beraien erara landu dezaten edukia. Podcast gelatik egiten da hau. Espazio libre bat sormenerako: podcast gela. Hor topatuko ditu nahi duenak Lanbroa kultura elkartetik historiako podcasta, ez literaturaz baizik eta literatura egiten duen Manex Agirreren Allenderekin podkasta, kantu batekin oinarri izanda egindako kontakizuna Patxi Lurrak, Txingoka aek-koen eskutik, Beste ahotsak ndank ndank elkartetik, modaz 360, Lohixak, Peryferyka, Matx, Minpeko barik, PodKS, Adi spoilerra… Goienak espazioa du eta gonbidatuta dago parte hartu nahi duen guztia.

Atzo, Bergarako jaien domekan, fisikora egin zuen jauzi Zartadia podcastak. Eta zentsua hartzen du komunitatean eta elkarlanean egindako lanak. Ematen du formatuak, ematen zuten elkarrizketatuek, eman zuen Xaxaurekin egindako kolaborazioak. Gustua ematen du. Goienaren zeregina bada komunitatearekin batera lan egitea. Ia hasitako bideak fruituak ematen dituen. Komunitateak merezi du. Beti. Norberaren egiteko eretatik harantzago ere bai.

“zartadia” zuzenean, Bergaran. 2026/05/24

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude