Politikariak agintzera ohituta daudela seguru. Gobernuetan boterean egon direnean, beraien alderdietan pisu bat izango dute eta aginte maila bat… Hiru tertuliano hauen kasua bada bai agintzen jardutearena: Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Joseba Alvarez (Sortu) eta Denis Itxaso (PSE).
Agintzea beraien organoetan bale, baina gaur, harrituta jarraitu dut Faktoriako tertulia. Kazetariak gaiz aldatzea gura eta ezin… gura eta ezin… Eta konturatu dira bai aldatzea gura zutela.
Uribe-Etxebarriak berba egin eta kazetaria saiatu da hitza hartzen; Itxasok hartu du berba eta luze aritu da. Saiatu da berriz kazetaria eta ezin: Uribe-Etxeberria berriz…; eta kazetaria saiatu da… eta berriz denbora motzean…; Eta hirugarrenean aurkeztu du gaia, gai berria azkenean. Gaia aurkeztu eta Alvarezi eman dio hitza eta Alvarezez: Nik ez det gaiez aldatuko zuk aldatu nahi badezu ere. (buruz nabil, baina esango nuke horiek izan direla berba zehatzak, baita gipuzkeraren ukituak ere) moderatzaile-gidariaren hitzei kasurik egin barik (gidaria tematu da gai berria aurkezten, baina agindurik eman barik) jarraitu dute lehengoari tiraka politikariek.
Eztabaidan zegoen gaiak gehiagorako ematen duen edo ez beste kontu bat da, kazetariak neurtzekoa, baina gidariak gidatzen du saioa eta kazetariari kasurik ez eginda saio txar asko egiteko aukera zabaltzen da. Entzuleok ez dugu merezi.
Politikoen arteko eztabaida horiek, kasu gehienetan, nahikoa antzuak izaten dira, ez baitira aldentzen aldez aurretik zehaztutako alderdiaren gidoitik. Eta, lastima da, ze aukera paregabea lirateke politikan ari diren pertsona hoiek benetan zer iritzi duten ezaguteko.
Kazetari-tertulia gidariari kasurik ez egitearena, ba, ez da normala hori be. Ez dut jarraitu gaurko solasaldia, baina, izan daiteke, politikoen tertulia gehienetatik, ez dela gauza askorik espero izaten eta ohitura txarrak hartu gaituela, hau da, kazetariak egiteko modu batera ohitu direla eta orain, saiatu arren azaldu duzun moduan, jada ez dagoela zereginik.
Pena bat.