Urteko disko bat?

Asko ez dela Musikatean entzun dut “Enaren geometria“, Rafa Ruedarena (ezin lotura eman, atzokoa dagoelako Nahieran-en: http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/musikatea/951277/ ) Laster jarriko dute, zehaztasunik gura lukeenarendako. Aurkezleak “txistea” eginez esan du: “Ruedari beste itzuli bat eman” eta iradoki du beste disko bat ateratzea “tokatzen” zaiola. Iradoki ez, esan.

Eta ni pentsakor. Badakizue, autoak ematen du pentsatzeko denbora, ia bidea ahazteraino… Rafa Rudak 2011ko azken hilabetetan aurkeztu zuen diskoa… urte eta erdi pasa… eta “tokatzen” ote zaio ba berriz? hori da eskatzen diogun martxa?

Urteko disko bat ateratzen duten gutxi daude Euskal Herrian, eta gutxiago ateratzen dituzten horien pista jarraitzen duten entzuleak. Edo?

One comment on “Urteko disko bat?

  1. arantzabal arantzabal(e)k dio:

    Rafaren Enara galduak “Enaren geometria” jarri zion izena diskoari.

    Momentuz azkena. Eta tira, tokatzen zaio jada, Ruedari, beste itzuli bat ematea. Ea noizko disko berria.”

    Horiek izan dira berbak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude