`15 euro karua da´: kaka morralian!

Ez dakit jendeak zelan egiten dituen kalkuluak. Kultura ekitaldi askotara joaten ez den jendea izango da, seguruenik, hain sinple berba egiten duena, hain erasokor eta ezjakin, hain anti-kultura.

Peter Pan Bergarako Musika Eskolak egin duen euskara hutsezko musikala da. Amateurrek egindako musikal profesionala. Landua, borondate ordu asko daudela igartzen den horietakoa, aita-ama asko mugitzen dituena eszenategi osteko lanetan, zuzeneko musika egiten duten hogeita bost bat musikariekin, 70 umetik gora antzezten eta kantuan, denera 120 laguneko ekipo bat taulan, zuzendaria buru-belarri lanean orduari begiratu barik…

Guk talde hau ezagutzeko aukera izan dugu Espaloia Kafe Antzokian. Emanaldi egunaren aurretik ere makinatxo bat lan egin da, eta egunean bertan goizeko 08:30ean hasi zen jendea etortzen. Kafetxoa, eta… beroketa ariketak:
 
Sin título

Ondoren, ahots ariketak:
 

Jendeak ikusi ez zuen orkestra 12:30an entsegu orokorra egiten
Sin título

Eta hori egiten genbiltzan bitartean ez zuen ba kale egin argi-indarrak? Fase bat erre zen. Eskerrak herrian bertan aita-seme elektrizistak ditugun. Banekien konponduko zutela eta Peter Panek hegan egin ahal izango zuela.Eskerrik asko Iramakoei Sin título

Argi eta soinu profesionala. Emanaldi honetan kobratzen duten bakarrenetakoak. Jatorrak eta aretoko arduradunei kasu egiten dioten horietakoak espektakuluaren mesedetan: Sin título

Ez zen ba Wendyren ohea apurtu eszena-tarte batean? trankil! borondateak bai, borondatea egonez gero zailtasunak gainditzen dira. 🙂 Sin título

Beltzezko gizon-emakumeak. Derrigorrezkoak eta gutxien eskertzen den taula osteko hori egiten dutenak goizean goiz hasi eta taula hustu arte (12 ordutik oso gora!) Sin título
Sin título

Zuzendariak antolatu egiten du, gidatu, harremanak egin, entseguak bideratu eta hamaika gauza gehiago. Baita efektu bereziak muntatu eta eztandarazi: Sin título

Ikusten ez den gauza asko. Taula ostean kantuan musika zuzendaria pantaila bidez jarraituz
Sin título

Ikusi zenuten Txilintxo maitagarria? Ba momentu batean lo ere hartu zuen, baina teknika konpondu bizkor batean eta Peter Panen lagun izan zen. Hemen gidarietako bi:
Sin título

Banbalinak gora eta behera erabili bitartean horrela ikusten da Espaloia ilunetatik, argi-argi, bete-bete, poz-pozik: Sin título

Eta publikoak eskertu egiten du txalo zaparrada etenbarikoekin: Sin título

Galdetu umeei ia garestia den bi ordu eta erdi irauten duen ipuin musikatu hau bizi izatea.
Sin título

Eta gero… eta jendearen txaloak jo ostean jarraitzen du lanak, dena jaso beharra dago kamioikada gauza, aulki, mikrofono, dekoratu…
 Sin títuloSin títuloSin títuloSin título

Eta, noski, inori ezin zaio eskatu hau dena ikustea, baina espektakulu horretan sumatzen da lan asko dagoela atzean eta ordu asko. 700 lagunetik gora ikusle eta lanean 130 lagun inguru.

Azkenengo 8 urtetan kultura merkea dela inork ez digu esan, sekula. Baina ohikotasunez antzokira datorrenak badaki jakin zer kostatzen den, eta jakitunago da zenbat irabazten duen norberak horrelakoak ikustera joanda. 15 euro ordaindu eta norbera aberastu. Hori gertatzen da kulturarekin. Herriko 40-50 urte inguruko bi gizonek aitortu ziguten emanaldia negarrez amaitu zutela, emozionatuta, eskertuta. Garestia? kaka morralian!

7 comments on “`15 euro karua da´: kaka morralian!

  1. leire narbaiza(e)k dio:

    Baina jende horre berrorek ez jakak erreparorik 3Dko pelikula batengaittik famelixa guztiandako sarrera, krispetak (ze berba politta!) eta biajia zetro komerzial baterainok. Azkenian askoz karuagua!
    Animo! Bihar politta egitten zabizie eta!

  2. etiam(e)k dio:

    Gu ere han egon ginan eta esker berbarik baino ez dauzkat Mireia eta Ibanentzako jutera animatu gintuztelako. Ze ederra!! Ni ere ia-ia negarrez amaitu zeben horietako bat izan nitzan. Hainbeste gende, danak abesten, musika zuzenian, dekoratuak, jantziak… eta nere semia aldamenian begiak zuloetatik atera behar zitzaizkiola. Ze gozatu! Espektakulo kutre batentzat 15 euro garesti izan leike baina zapatukoa zoragarria izan zan!!

    Hurrengo egunenian DVDa ikustera goizeko 6.30etan esnatu zan nere txikixa eta gure playmobilak pirata, ume-galdu eta indio bihurtu dira zapatutik hona.

    Milesker bai, Espaloiari eta bai Bergarako musika Eskolari.

  3. Eneko Azkarate Eneko Azkarate(e)k dio:

    Oso erreportaje grafiko adierazgarria Iban. Era honetako ikuskizun batek, herri ekimenetik sortutako euskarazko musikal batek, atzean daukan lana primeran erakusten du.

  4. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Eskerrik asko Leire. Kasu honetan be merito osua Musika Eskoliana don. Kultura bizitzeko modu bat jaon hor atzian.

    Maite, Beñat eta bixok Ganten moduan 🙂 : “Nozitu zuten beste aldaketa handia kulturari zegokion, esan nahi baita, kultur ikuskizunak famili giroan gozatzeko zaletasun hori. Umeekin zinemara joateko ohitura zuten Ganten, haur antzerkia ikustera edo dantzatzera.”
    Uribe, Kirmen. “Mussche.” Susa, 2012-11-23. iBooks.

    Eneko, eskuko telefono bat. Horixe da orain esku-eskura edozeinek darabilguna. Eta blog bat. Hori ere edozeinen eskura. Goienan eskatu eta zast! Diseinatuko dizute bat eta baita erabiltzen erakutsi ere gura bada.

    Eskerrik asko retuiteatzaile guztiei ere.

  5. Imanol Garmendia(e)k dio:

    Lanbatekua ederra izan zen benetan, gu ere bertan izan ginen eta gure seme bat negarrez atera genuen ez zuela espaloiti k irten nahi. Karua? bai zera!!!

  6. Valen Moñux(e)k dio:

    “Amateurrek egindako musikal profesionala”. Lau hitzetan soilik eta nolako kunplimentu borobila eta berezia.

    Oholtza gainean izan ginenok ere poza zoratzen. Lehenengo antzeztokiarekin, kanpotik ematen duen baino handiagoa eta erosoagoa. Gero aretoko arduradunekin, beti laguntzeko eta animatzeko prest, entsaio orokorreko kaos momentuetan ere patxadaz, eskarmentu handia duten seinale. Baita Elgetako eta inguruko herrietako ikusleen harrera goxoarekin. Azkenik, ezin ahaztu Espaloiko sukaldarien maila paregabea.

    Eskerrik asko denoi, bereziki Ibani, blog honen egilea. Bere hitzak hunkitu naute, oso egokia iruditu zait musikal baten atzeko lana hain ondo erakustea.

    Besarkada handi bat Espaloiko Josu de Vegari ere. Areto hau kudeatzen duten pertsona guztiak lan paregabea egiten ari dira azkenengo urte hauetan.

    Zorionak elgetar guztiei, daukazuen ekipamendu kulturala bergararrok ez daukagun lujo handia baita.

    Nire mezua, gure musikala bukatzen den hitzekin amaituko dut: Adiorik ez!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude