Lo: banastapean, otzarapean, zestopean

Atzo lankide baten eguna izan zen, eta bezperan esan nion: “Gaur banastapera, e?” eta jarri zidan aurpegia… ez zuen tutik ere ulertu! Arraro neu sentitu nintzen ia txokokeriaren bat-edo ote zen…
Salbazioa: Twitter!  Bai, egongo da liburu mardulagoetan begiratu duenik ere… baina 140 karaktererekin galdera bota eta zast! erantzunak segituan. (Barrenean jartzen ditut erantzunok).

Guk txikitatik entzun dugu: “gaur banastapera, e?”. oraintsu arte banastapean lo egiteko gonbita jaso izan dut falta zaigun tiaren ahotik. Tia Abelina. Gure tiak esaten zidan urtero-urtero, izan ere, handi hau txikia izan harendako…

Leire Narbaizak galdetu zidan ia zer demontre zen banastapeko kontu hori… eta Eneko Barberena lagunak ederto erantzun:

Banastapean oiloak jartzen ziren gaua zela pentsa zezaten eta horrela baretu zitezen. Baretuta arrautza hobeto eta bizkorrago egingo zutela horrela… eta hortik, umeei (batez ere) esatea banastapera joateko. Urtebetetze eguna izan aurretik nerbioso egon ez daitezen, baretu daitezen eta hausnartu dezaten hurrengo eguneko egun “zoroaz”.

Ez dela polita? niri pila bat gustatzen zait. Esan behar diot bikoteari egunotan hartu dezala banasta, gura duenean 🙂

Tuitak:

@txargain -k: Ze da hori, Iban? Sekula entzun barik! Kontau, kontau!!

@meskaleroak -k: hasteko argitu zer den banastapean, gero esango dizuet non egiten dudan lo urtebetetze bezperan.

@magirre -k: aramaio n behintzat esaten da. Esaera bat edo. gauean otzara azpixen lo…

@AnaisNi -k: l Galdakaon eta Bergaran ere banastapean egiten dute lo urtebetetze bezperako gauean

@ipingixa -k:  Eskoriatzan be otzarapeien.

@ingumakeriak -k: Arraroa ez. @iarantzabal Elorrion ere banastapean lo egiten dugu eta urrutitxoago, amaren herrian, Garain: otzarapean

@Amendiola2 -k:  Durangon, “zestopien”. Egin baino, umeei iradoki.

@ferrerias -ek: arraultza jarri behar duten oiloei jarri ohi zaie banasta, gaua dela pentsa dezaten eta baretu… 1/x

@ferrerias -ek: ta urtemuga bezperan haurrak egonezinaz egon ohi direnez, gauza bera esan ohi zaie baretu asmoz

@meskaleroak -ek: gustatu zaizkit, bai hitza eta baita kontakizuna ere. Gure hizkuntza beti bezain aberats.

One comment on “Lo: banastapean, otzarapean, zestopean

  1. Doro Zobaran(e)k dio:

    Bizkaitik nator,Busturitik hain zuzen: eta bai gurean be urtebrtetze bezperan zestopean egin behar gendula lo esaten euskuen.
    Zer dala eta…
    Gerora jakin dot tokian tokiko azalpenak ezagutu ostean
    Gurean esate baterako halan azaldu eusten.
    Oiloa egun handietan baino ez zan jaten edo egoera jakin batzuetan gaixoren bat edo erditu barri egoen amarentzat eta okasio horretan oilo-salda egiteko.
    Une horietan oiloa bezperatik zestopean eukiten eben barautik sasoia heldu arte.
    Eta ohitura hortik ete datorren esaten eben.
    Ni neu alaba zein ilobari urtero ekandu hau aditzera ematen ahalegintze naz baina…
    Behar bada esanaren esanez inoiz neure edadera heldutakoan otuko jake attittek urtero esaten eutsiena eta usadioa ez da galduko.
    Demografia gure alde jartzen badugu jakina!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude