Kazetaritza zelan aldatu den! Adibidea

Gaur lanera nentorrela ikusi dut auto batek harrapatu duela lagun bat. Albistea dago.

  • Ez zegoen laguntza beharrik, hiru-lau lagun zeuden istripua izan duen laguna artatzen eta nirekin batera heldu da udaltzaingoa. Erredakziora deitu dut albistea gertatu dela kontatuz.
  • Argazkia atera dut.
    IstripuaMuxibar1.png

  • Tuiteatu dut poltsikoko telefonotik: Istripua Muxibarren. Mutil gaztea lurrean etzanda, anbulantzia bidean. Kontuz gidatu. pic.twitter.com/okLAQPjh  Tuita geolokalizatuta bidali dut.
  • Beste tuit bat, ze beste argazki bat ere banuen: Udaltzainak, Ertzaintza… Ez dirudi oso larria, berbetan dago mutila, kontziente. pic.twitter.com/gUr3EdFB
    IstripuaMuxibar2.png
    Gure erredakzioan martxan zeuden, ni han nengoela bideo-kazetaria eta kazetari-argazkilaria heldu dira. Haiek geratu dira lanean.
  • Tuiteatutakoak erantzun bat izan du. @aurbietak erantzun du. Elkarrizketa sortu da: @iarantzabal Arrasaten horrelako istripu gehiegi ematen ari dira azken urteetan: diariovasco.com/v/20110830/alt…
  • Lotura bat eman du eta hor badago aztergaia, antza… Arrasaten antzerako istripu asko gertatzen omen dira… EAE-ko hirugarren herria omen, zerrenda honetan… 
  • Bulegotik Ertzaintzara deitu dugu, baina beraiek ez zekitela ezer ze Udaltzainak eman dutela zerbitzua. Udaltzainei deitu diegu, baina orain komunikazio arduradun bat dute eta handik bueltan heldu behar informaziora. Ezin itxaron, hala ere. 12:30ean emango ei dute horren berri… 🙁
  • Istripuan bertan egoteagatik, hau da, kale-kazetaritza egiteagatik, hainbat datu jaso ditugu. Bertatik, bertara, albiste izan direnek emanak.
  • Datuak jasotzeaz bat egin dugu albistea eta zast! argitaratuta: http://goiena.net/albisteak/gazte-bat-harrapatu-du-auto-batek-arrasaten
  • Argazki galeria bat ere egin dugu, 13 argazkirekin.
  • Ez diogu bideoari itxaron. Bideoa editatu dugu 5-10 minututan eta gero igo dugu artxibora eta artxibotik goiena.net-era. Lehenengo albistea argazkiarekin eta gero bideoa gehitu. Sarean dago.
  • Tuit batekin erantzun diot @aurbietari: @aurbieta badago nondik tiratu. Egia esan, Arrasateko zebrabideetatik inor aterako den edo ez asmakizuna da, normalean ez da ikusten!  Eman dut iritzi bat, niri batzuetan gertatu zaidana, ze autoan noala, zebrabidetik gurutzatzea gura duena ez da erraz ikusten. Autoak aparkatuta daude (legez) zebrabidearen marraraino bertaraino…
  • Beste tuit bat bota dut aurbietari datu gehiago emanez eta baita twitter bidez jarraitzen nautenei ere: @aurbieta Albistea: http://tinyurl.com/7qhcad7 Akaso sakonduko dugu paperean albistea. Gaur gauez 12 autotan ere lapurtu dute Arrasaten. Bide batez, albistea lantzeko pista eman didala jakinarazi diot eta eman diot beste albiste bat gaur gauean lapurketak egon direla bere herrian, dozena bat autotan. Oraindik landu barik dugun albiste bat, baina erredakzioan dagoena dagoeneko.

Zertarako kontatzen dut hau dena? Kazetaritza asko aldatu dela esateko eta 2012n kazetaria izan gura duenak horrelakoei ezin diela muzin egin argitzeko.

2 comments on “Kazetaritza zelan aldatu den! Adibidea

  1. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Oraintxe jakin dugu senda-agiria eman diotela Arrasateko ospitalean.

    Albistea hasi da eta amaitu da. Albisteak berak ez du gehiagorako ematen, ez bada istripuak orokorrean lantzea, ia zerbait berezia gertatzen den…

    Guretako albistea amaitu da 11:30ean.

  2. Goiena Jon Berezibar(e)k dio:

    Kazteraitza egiteko eta kanal berrietan zabaltzeko, hain justu, ahaleginetan gabiltza, bai, Goienan.

    Twitterren herritarren aldetik geroago eta feedback handiago gabiltza sumatzen eta guk ere ahalegin berezitan dihardugu, modu berriekin probatzen.

    Orain arte Goiena.net-eko albisteen feed-a atomatikoki lotuta geneukan twittereko gure kontuekin (herrika, gaika eta Goienako orokorra dauzkagu twitterren). Kentzen gabiltza feed automakikoa eta kazetariak uneoro elikatzen du. Guztiz autonomoa da orain @arrasategoiena kontua eta aste gutxitan jarraitzaile kopurua handitu da, asteko ia 15 jarraitzaile gehiagorekin. Elkarrizketa, berriz, etengabea da.

    Arrasate Irratiko elkarrizketak zuzenean hasi gara tuiteatzen, adibidez. Kirol batzordeko burua izan zen atzo estudioan eta #aukea (erakundearen izena) proposatu genuen traol moduan. Elkarrizketan, automatikoak futbol taldeko tuiterra sartu zen eta jarraitzaieek ere parte hartu zuten. Zuzeneko kronika eta tuitterren botatako mezuekin, kazetariak elkarrizketa amaitu bezain laster kronika egiteko materiala idatzita eta antolatuta zeukan. Kuadernoan notak hartu barik, zuzenean jarraipena eginda eta gero kronika idatzi zuen. Bada lan egiteko modu on bat, bai. Zuzenean geunden, elkarrizketa izan genuen jarraitzaileekin eta askoz ere lan gutxiagorekin atera genuen kronika berehala.

    Horra beste adibide bat, etxean bertan. 😀 Merezi du hala jardutea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude