Ez nuen pentsatuko hau inoiz esango nuenik. Lagun batek ere horixe gogoratu dit ezin zuela sinistu esaten nenbilena. Ba esango dut eta idatzi ere bai: Joseina Etxeberriak oso lan ona egin zuen asteburuko ezkontzako DJ lanetan.
Gu jatetxera joan orduko zeukan dena antolatuta: bafleak, nahasketa mahaia, mac gris eder bat… eta zelan ez, mikroa. Berak montatu eta desmontatu. Hasieran ez nuen ikusi baina bai entzun. Lehenengo burura etorri zitzaidana izan zen ia trafikoaren berri jakiteko noiz moztuko zuen musika.
Hasierako ordua koktelekoa da. Euskal musika dezente eta bestelakoren bat ere bai jendea erretratua ateratzera deitzen zegoen bitartean. Ondo. Eta bazkaltzen geundela egon ginen komentatzen ia Joseina Etxeberria zelatan DJ lanetan ezkontzaz ezkontza… ba mahaiko batek komentatu zidan urtebete baino gehiagoko asteburuak dituela hartuta dagoeneko. Flipatu egin nuen! Ni beti izan naiz ezkontzetan zuzeneko musika (txar-txarra ez bada, behinik behin) nahiago duten horietakoa-eta… eta ez naiz Euskadi Gaztea zalea ere…
Hasi zen dantzarako tartea eta oso ondo! Eta zein da sekretua? ba lana, batetik; musika jakintza, bestetik.
- Lana diot ze jakin nuen ezkonkideei gustuen inkesta bat pasatzen diela eta bodara joango direnen gaineko zaletasunak ere eskatzen dituela horrelako galderak eginda: “Txoriak txori jartzen
badut zenbatek ezagutuko dute?”. - Jakintza: Joseinak asko daki musikaz, pila bat. Badaki zer gura duen entzun jendeak, badaki zein kanturekin jarriko duen jendea biribilketan, edo noiz jarriko dituen gitarra jotzen eta ACDC edo Ramones imitatzen. Jakintza dago hor eta baita kantu bat bestearekin josteko abilezia ere. Ondo harilkatuta, ondo aukeratuta… Lasarteko seme Joseba Tapia eta Manhattanen jaiotako Lady Gaga zelan lotu daitezkeen belarriak tirrin edo krask egin barik… ba lortzen du.
Bai, nik nire gusturako beste kantu batzuk ere jarriko nituzkeela? ba klaro. Baina 200 lagunetik gora, 6-90 urte bitarteko jendea, ezkontza giroa, gin-tonicak gora eta behera… Ez nuke hobeto egingo inoiz! Ez, ez da bat ere erraza izan behar eta jakintza eta lanaren gainetik badago gako oso inportantea: gustatu egiten zaio egiten duena. Ondo pasatu zuelakoan nago eta horrek ondo pasarazten laguntzen du. Hor ba, esanda. 🙂
Nik ere ez dut sinisten!
EuskaraZ zerrendan, orain 12 urte kristorenak izan genituen Joxeina eta biok, Araba Euskaraz bat sevillako feriaz berdindu zuelakoan.
Musika jakintza kontuan inoiz ez diot ukatu, irrati formula ez zait atsegin baina nire kritika jai euskaltzale batean euskara erabat ez lehenetsi izana izan zen.
Joxeinak noski bere postura defendatu zuen. Zuzentzat ematen zuen irrati formula bat muntatzea araba euskaraz batean.
Pozten nau gizonak egoeratara moldatzen ikasi badu.
Zer uste duzu zuk entzuten dutela Araba Euskaraz-era joaten diren gaztetxoek? Zenbat lagun uste duzu hurbilduko liratekela baldin eta Joseinak euskal musika soilik jarriko balu? Gaztea irratiak 140.000 entzule baino gehiago ditu une honetan. Ezin ukatu duela gutxi pentsaezina izango litzatekeela euskarazko irrati batek hainbeste entzule izatea.
Gizarte globalizatu batean bizi gara. Horrek dituen alde on eta txarrekin. Argi izan behar da Joseina eta Gaztea-ren helburua ahalik eta jende gehienarengana iristea dela. Ahalik eta jende gehien dantzaratzea.
Egoeretara moldatzea aurrean duzun entzulegora moldatzea da. Joseinak betidanik egin izan du hori (orain Oihan Vega eta beste hainbatek primeran egiten duten bezala). Horren froga da jendetza eramaten zuela “Euskadi Gaztea”ko diskofestetara. Eta mundu guztia dantzan jartzen zuela.
Askoz eraginkorragoa da jendea euskarara erakartzea modan dagoen eta gustatzen den abesti batekin, euskal musika soilik jarriz baino (ez lukete jendearen laurdena ere erakarriko). Fermin Etxegoienek dioen bezala, militantzia ez dago modan. Normalena eta naturalena jendea gustuko duen zerbaitekin erakartzea da. Gaztetxoak festara doazenean horretara doaz: FESTARA. Gehien dantzarazten dien horretara hurbilduko dira. “Gaztea gauak” egongo ez balira, ia denak “Los 40″ko festara joango lirateke. Ez al duzu nahiago gaztetxo gehienak euskaraz den zerbaitekin dibertitzea?
Bai, noski, Gork.
Bat egiten dut zuk esandako gehienekin. Nik Joseinaren merituaz berba egin gura izan dut mezuan ze kontrakorik ere askotxotan entzuten dut-eta… Eta askotan azalekoegi diren komentario askotxo.
Diozu: “Argi izan behar da Joseina eta Gaztea-ren helburua ahalik eta jende
gehienarengana iristea dela. Ahalik eta jende gehien dantzaratzea.” Ba chapeau! eta chapeauX2 euskaratik lortzen duelako.