Jon Sarasua berbetan: interesgarria

Ezin izan nintzen joan Plateruenera. Eta badakit bideo honetakoak asko badira ere, gehiago emango zuela hango tertuliak. Aggggg. Ze pena! Platerueneko lagunek laburpen-bideoa jarri dute, behintzat. Hemen pegatzen dut eta baita handik ateratakoak ere, idatziz. Eskerrik asko plateruei:

  • Euskara: Euskaldunok munduan oso pareko gutxi dugu. Herri mugimenduetatik eta Estaturik gabe egin izanak are gehiago esaten du gure alde. Ikaragarria da egin duguna. Ikaragarria da 50 urtean egin dena euskararengatik.  Egoerak dituen desafioak ere koska izugarria dira… gure boteila ez dago erdi hutsik edo erdi beteta, boteilak zuloa dauka! Belaunaldi berrietan alarmak pizten hasiak gaude, hala ere. Ez dago ikusi besterik euskara hutsean ikasi dezaketen gazteen jarrera. Gogorra da, oso-oso gogorra. hizkuntzaren atxikimenduarekiko elementu funtsezkoak galtzen ari gara. Egoera gordina da. Gogoetak hasi dira Topagunean-eta…  Nondik egin? Repolitizaziotik, mugimendu sozial berrietatik eta hegemonia guneak antolatzetik etorriko dira emaitzak. Besterik da fedea politikan jartzea, oraingo prozesu politikoak ekarriko dituela instizuzio berri batzuk-eta… Horrek ez digu konponduko arazoa. nire fedea ez da hori eta badaude elementuak analisi horretarako.
  • “Hanka bat lokatzetan ez duena ez da interesgarria”: Esaldia ezker kultura bati egindako keinua da, kritika: Sektore bat ohitu da 68ko ezkerraren moduan jokatzen, beste bat boterean dagoena da, eta gainontzekook erreibindikatzen, protestatzen, eskatzen… ezkerraren ia jarrera bital bihurtu da erreibindikatzea eta eskatzea. Errealitatea da, hala ere, Gauzak eraldatzen sartzean kontraesanen aurrean gaudela. Hankak zikindu egiten dituzu. Plateruena moduko mobida batean, esaterako, mila kontraesan kapitalistetan sartzen zara, merkatuaren morrontzetan, hankak lokatzetan ez sartzeko bide bakarra bizi garen errealitate sozio-ekonomiko honetan da ezer ez egitea.
  • Kooperatibak: gehiena dute lokatzetik kooperatibek. Ni kritiko nago, baina errealitate konplexu eta aberats batean hainbeste da ona… hautua egiten dut onaren alde… kooperatibek sakonean dituen paradigmak balio du: “Gauzen jabe izan daitezela gauzen protagonistak”. Berdin du Gaztetxe bat, industria bat, enpresa bat, ikastola bat edo dena delakoa. Horiek izan daitezela jabe, ez Estatua, ez kapitala, ez administrazioa… ez dadila goragoko inor izan jabe. Hau da autoeraketaren paradigma. Anarkista zaharren amets hura. Nire ibilbidean konstante bat baldin badago euskalgintzarekin batera, edo konstanteago, autoeraketa da, nire leit motiv ideologiko nagusia izan da autoeraketa. Horren bila ibili naiz beti, gauzen protagonistak gauzen jabe izatearen potentzialaren bila ibil naiz beti. Nire intuizioa da XXI. mendeko lehengai ideologiko bat dela eta kontraesanean jartzen du eskuina zein ezkerra. Eta ezkerra gehiago zeren eta despistatuagoa ere badago. Kooperatibak paradigma horretan oinarritzen dira, baina bi arima dituzte: paradigma honi eusten diona eta desarrollismo ohiko batean sartzen dena. Kontraesanean bizi da kooperatibismoa eta interesgarria ere bada kontraesan hori.
  • Politika: Ziklo berri bat hastearena serioa da eta ezinbestekoa. Erabat bat egiten dut prozesu horrekin. Energia berriak aktibatzeko aukera emango du. Herri honetan energia sozialaren poltsa handiak daude. Bat, ikaragarria, ezker abertzalean dago, txapela kendu besterik ezin dut egin. Erakutsi duen energia ikaragarria da 50 urteko jardueran. Bestetik, badago gatazka honek blokeatu duen beste energia bat ez dena behar beste manifestatu eta abertzaletasun umezurtz bat deituko nukeen beste poltsa handi baten dagoena. Horretan gutako asko gaude. Bihotzaren parte bat alde baten daukat nik eta bestea beste batean. Hor energia izugarria dago. Potentziala badago. Horretarako pauso hau beharrezkoa zen eta ongi etorri da. Atzerapausorik gabekoa da konturatu delako ezker abertzalea Estatuak neurria hartu diola eta hortik Estatuaren mesedetan besterik ez duela jokatzen puntu batetik aurrera.
  • Itzultzea bertsotara: Ez dakit agertu nahi dudan… Piska bat galduta nabil… jendeak uste du oso ona naizela. Eta arazo bat da. Espektatiba handi xamarrak egon daitezke nigan… Herdoilduta daramat 10 urte eta bertsogintzak ibilbidea egin du 10 urtean. Asko eskatuko lidake jendeak eta nik ere bai neure buruari. Sufrituko nuke bertso-afari mediokre bat egiten. Suposatzen baita Jon Sarasua itzultzen bada bertso afari hori izango dela kristona eta nik ezin diot listoi horri erantzun. Bestetik, miresmena sentitzen diat hireganako, esatearako -Amets Arzailusi diotso- ez da niri begira egoteko garaia.

5 comments on “Jon Sarasua berbetan: interesgarria

  1. Nagore(e)k dio:

    Aurreko erantzuna ez didazue pasatzen utzi. Ez da agertzen.

    Mezuan esan dut oso gutxitan aipatzen dela hau: “Atzerapausorik gabekoa da konturatu delako ezker abertzalea Estatuak
    neurria hartu diola eta hortik Estatuaren mesedetan besterik ez duela
    jokatzen puntu batetik aurrera.”  eta egi berdaderoa dela uste dut.

    Zer pentsatua ematen du aldaketa egin izanaren arrazoiak.

  2. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    ????

    Aurreko mezuan sistemak egin du kale, antza. Inoren kontrako eta neurriz kanpoko gaizkiesanik ez dagoen bitartean, ez da nire ohitura mezuak borratzea.

    Eskerrik asko erantzunagatik. Nire iritziz badaude bideo horretan hainbat iritzi potente. Niri gustatu zaizkit: zulodun boteilaren figura, hankak lokatzetan ezkerrak (egiten duen ezkerrak, zehatzago) dituela batez ere, kooperatibak eta lehengai ideologikoarena… Bertsotan herdoilta omen, baina mingainean ez du ez uharrik.

  3. Aitor Arando(e)k dio:

    Barregarria ere iruditu zait hau: Gauzen jabe izan daitezela gauzen protagonistak. Baina nork uste du hori horrela dela Fagorren? %90ak ez du hori sinisten! Ez Fagorren, ez Ulman etabar.

  4. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Esango nuke horregatik agertzen dela kritikoxamar Jon. Hala ere, ezagutzen duzu zuk, Aitor, ezer hoberik? SA bat hobea dela defendatzen duzu? Ni kooperatiba baten nabil lanean eta benetan uste dut gauzen jabe gauzen protagonistak izatea ona dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude