Eta zenbat eta zenbatek jarraitu dugu ordenagailutik, eskuko telefonotik, Twitter (burkada bat mezu), Facebook… eta telebistak ere kriston audientzia izango zuen, baina youtubeko bideoak zenbat ikusiko dira? Zenbatek ikusiko du dagoeneko TVE-k kendu duen bideoa? zenbat leku ezberdinetan egongo da bideo hori? kendu orduko beste leku baten, eta beste baten, eta beste baten… Eta zenbat tuit? zenbat mezu? blog sarrera? Zergatik? ba oso sinplea da: Oraina delako Internet!
Mezu hau jartzen du youtubek Alex de La Iglesiaren diskurtsoa kendu eta segituan:
Egia da, Internet oraina da. Eta gura duzun lekuan ikusi ahal izango duzu diskurtso hori. Lotura ez dut jarriko hemen ze ordubetera-edo blokeatzen dute… baina lasai, esfortsu handi barik ikusi ahal izango duzu, bilaketa txiki batekin.
Irabazlea Pa Negre. Ikusi beharko dut. Ondoloin.
“Goya sariak Onatira eta Gatzagara” Goiena.net-en egongo dira OƱatiarrekin. Konexio bat egingo dute, Goyetako argazkiak lortu, loturak diskurtsoetara…
Nik galaren aurreko gora-beherak twitter bidez jarraitu nituen eta gala bera, telebistaz. Aitortu beharra daukat twitterreko uholdea zorabiatzeko modukoa izan zela eta benetan interesgarria. Sinde agertu zenean hainbeste twitterrekin niri begiak txiribueltaka hasi zitzaizkidan. Emari hori nola antolatu, bideratu… eta ulertu horrek eragin zidan zer pentsa. Internet orain da, bai, baina oraindik ez dakigu tsunami informatibo horretan surfeatzen.
Ba ni ere horretxi bueltaka egon nintzan. Nik tweetDeck erabiltzen dot eta pitiduak kendu egin bihar izan nittuan. Ezin jarraittuko urjola bai. Eta zaparrada horretatik TweetDeck-ek batzuk nabarmentzen zittuan, aliritzira, seguruen. Horretxekin be nahikua zan.
Tuit gutxirekin txarto, baina larregirekin be… akaso txarrago. Bai, behintzat #operaciongoya #opgoya eta #goya hariak jarraitzeko. Pufff.
Beste gauza batek be eman zostan zer pentsaua. Euskeraz ez giƱuan haririk sortu. Eta seguru nago tuitero pilla bat zerela galia jarraitzen…