Adierazteko modu bi: bapeza eta zarata

Adierazteko modu esanguratsua blusa hauek erakutsi digutena. Iruñean bel-beltzak ziren pankartak, Gasteizen %10 izan dira beltzak eta hau, esaterako, pankartarik ere eraman ezinik nahiz eta euskarriak eraman dituzten. Esanguratsua.
IMG_3497

Eta emozionantea izan da adierazteko modu eder hau, “zaratatsua”.

Berri Txarrak: Aitor Goikoetxea bateria-jotzailearen azkena
Euskarak Aiotz plazatik harantzagoko haizea ere bereganatu du. Jendez pla zegoen plaza. Gorka Urbizu mundial: umil eta indartsu batera. Aitor Goikoetxearena berri txarra, baina gaur ere fenomeno bat 16 urteko ibilbide pegabakoari ginda jartzen. Eskerrik asko taldekideoi. Kontzertu ederra eta mingaina ondo astinduta. Merezi izan du.
IMG_3508

One comment on “Adierazteko modu bi: bapeza eta zarata

  1. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Aitor Goikoetxeak komunikatua atera du taldea uzten duela esanez. Hauxe:

    Kaixo;

    Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro
    elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua
    iritsi da.

    Inoiz ez dut urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko,
    ezta 1994.urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.

    Musika, bizitzan arnasa hartzeko behar dudan gauza da niretzat,
    hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz
    edo berandu bidean topatuko gara.

    Urte guzti hauetan, zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu
    dudan guztiagatik…eskerrik asko. Zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki
    eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste
    horiei ere, mila esker.

    Ikusi arte, bihotzez…

    Aitor BTX.

    Gader Izagirre izango da Bateria jotzaile berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude