Deskubrimendua. Kazetaria zela, poesian Urruzuno saria irabazia aspaldi-aspaldi, gaztea zela, lehen nobela… Eta beste bi baldintza izan zituen liburu honek irakurria izateko: bata, lagun batek gomendatu zidala; bestea, Susak argitaratu izana. Ez lagunak gomendatzen dizkit beti liburu onak eta ezta Susak gustuko liburuak bakarrik argitaratu, baina liburua erosteko baziren nahikoa arrazoi.
Eta jan egin dut liburua. Fresko idatzia, bizi, erraz, jantzi…
Hitz ondo josiak irakurri ditut zakurraren eskolan eta garai baten gainean gehiago ikasteko ere balio izan dit Soterok kontatutakoak.
Kronologikoki kontatua ez dagoen konspirazioaak lotu egin nau eta baita adiskidetasunaren gora-beheren kontakizunak ere.
Euskaraz asko ez dela saltzen eta liburu-saltzaileak ia zer gomendatu dezakeen galdetu dit Mila Ezker erosten nenbilela. Esan diot Peruarenarena sari baterako modukoa dela.
Garbine Ubedaren Mila Ezker Peruarenaren ostean irakurri dut. Seguruenik ezkerrak direnek irakurriko dute gusturako-edo. Ni ezkerreko izaeraz zerbait irakurriko nuela pentsatuta jarri naiz irakurtzen eta aurre iritzia (mea culpa) faltsua gertatu zait. Hurrengoa Sargori, Lizarralderena. Ia.
Aupa Iban:
Neuk ere abuztuan irakurri ditudan Susaren bi liburu aipatzen dituzunez, bietan dale! dianan jo duzu nire sentipenekin. “Ez obeditu inori” nobelak niri ere zirrara berezia sortu dit. Zuk ziodun moduan freskoa, zuzena eta atsegina da. Aipatu ez duzunez, niri gertatu zaidan kontu bat aipatu nahi dut hemen, ea beste inori ere gertatu ote zaion: nobela irakurtzen ari zaren ahala sekuentziak errepikatzen diren halako efektu berezi bat ez al duzue sentitu? Hasieran arraro uzten ninduen horrek eta, azkenerako, hori ere erakargarri gertatu zait.
Bestetik, Garbiñe Ubedaren “Mila ezker” saioak ez nau asebete. Oso umoretsu eta oso goian hasten den liburua iruditu zait baina orriak aurrera egin ahala indarra galtzen joan zaidala sentitu dut. Agian, neuk ere beste espektatiba batzuekin helduko nion…
Ba, horixe: nire aipamen hau erantsi nahi nuen.
Ondo segi!